Informazio orokorra
Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Nagusiak (EAE-SPAN), Herri Administrazioan eskumena duen sailari atxikiak, bi eginkizun ditu:
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Sistemaren buru gisa jardutea.
-
Sektore publiko osoko bulegoko artxiboek (Eusko Jaurlaritzako sailak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, fundazioak eta partzuergoak) bidalitako dokumentazioa jasotzea eta kudeatzea, artxibo horietan egoteko epea amaitu ondoren.
Era berean, Estatuko Administrazioak edo Foru-administrazioek Euskal Autonomia Erkidegoari eskumenak eskualdatzeagatik bidalitako dokumentazioa jaso eta kudeatzen du ere bai.
Azken aldaketako data: