Kanpainak
2026ko urria - Hots-seinaleak aktibatzeko ariketa
- Sarrera

- Jarduera-esparrua
- Simulazioen nondik norakoa
- Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak
Sarrera
Aveq-Kimika Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laguntzarekin, larrialdi kimikoko sirenen sarea aktibatzeko ariketa bati ekingo dio urrian.
Lantarongo sirenak General Química SAU enpresan aurreikusitako simulakroaren barruan aktibatuko dira.
Jarduera honen helburu nagusia da alarma-sistema honetatik hurbil dauden herritarrak ohitzea, SEVESO araudiak (substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larrien prebentzioa arautzen duena) eragindako industria kimikoetan gerta daitezkeen ihes toxikoko istripuen aurrean.
Jarduera-esparrua
Aktibazioaren eguna eta ordua hau izango da:
2026ko urriaren 6a
10:30etik 11:00etara Lantaronen (Araba). Enpresak: Dekitra, SA, General Química, SAU, Bakelite Iberica, SA. Afekzio-eremua: Lantaron.2026ko urriaren 6an
Simulazioen nondik norakoa
Sirenek argi eta entzuteko moduan bi seinale-mota igorriko dituzte arrisku-gune osoan: bata ihes toxikoagatiko alerta adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berekin ekarriko du biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa toki itxian konfinatuta geratzea.
Segurtasun Sailak Kanpoko Larrialdi Plana egin du eta bertan ezartzen dira larrialdietan antolamendua eta giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak, betiere beroriek fabrikaren kanpoaldean eraginik badute. Halaber, plan horrek barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez eta prentsan argitaratutako komunikatuen bitartez eta sare sozialen bidez biztanleak ohartarazteko modua.
Informazio gehiago Arrisku kimikoa: SEVESO arautegia atalean.
Sirenen helburua abisu-sistema hori indartzea da eta, bestetik, alertaren berri berehala ematea, era horretan eragindako biztanleek istripuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak balia ditzaten.
Argibide gehiago Arrisku Kimikoari buruzko Komunikazio Planan www.seguridadkimika.eus
Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak
Larrialdi kimikorik egotekotan, agintariek larrialdia gertatu delako alerta emango dizutelako, bai megafonia bidez edo bai irrati eta telebista bidez emandako abisuen bitartez. amaitzen denean ere, baliabide berdinak erabiliko dituzte abisatzeko.
Ihes toxiko arriskua dauden toki batzuetan sirenak jarri dira, eta horrelakoetan:
Alerta-hasiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin
Alerta abisua
Sirena batek emango du alertaren berri: minutu bateko hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isiluneak eginez.
Alerta amaitzeko abisua
Alerta-amaiera sirena batek iragarriko du 30 segundoko seinale jarraituaren bidez.
Alerta-amaiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin
Informazio gehiago Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak atalean
