Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Hiri-Berroneratzea

Ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legearen arabera, Hiri-berroneratzea ingurumenaren eta baldintza fisiko, urbano, sozial eta ekonomikoen inguruko alderdiak integratzen dituen esku-hartze publikoko prozesua da, eta hiriguneko multzo bateko edo biztanlegune bateko biztanleriaren bizi-kalitatea eta eraikinen, urbanizazioaren eta zuzkiduren baldintzak hobetzeko aukerak ematen dituena.

Web-orri honek eskala ezberdinetan egin diren esku-hartzeak aurkezten ditu.

Albiste Nabarmenak

  • Euskal Adierazpena - Bide Berriak Europako Hiri eta Herritarrentzat (2016)

Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8.konferentzian 40 herrialdetako 900 partehartzaile inguruk Euskal Adierazpena sinatu zuten, hiri-gizarteei inguru produktibo, jasangarri eta erresiliente bilakatzeko bideak emateko asmoz. Adierazpenak haratago joateko beharra azpimarratzen du, baita modu berritzaileak bilatzekoa ere, erronka ekonomikoei, ingurumenekoei eta sozialei aurre egiteko helburuarekin.”

  • OSASUNA ETA HIRI-GARAPEN JASANGARRIA. Tokiko hirigintza-jarduerek osasunean zer eragin daukaten aztertzeko gida praktikoa. Udalsarea 21. (2014)

Osasun eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Ihobek bultzatu duten Udalsarea 21en koaderno berri honen funtzioa tokiko hirigintza-ekimenek osasunean daukaten eragina aztertzeko gida praktiko bat izatea da, eta ondokoei zuzenduta dago: hiri-ingurunea aldatzea dakarren, eta beraz, bizimodu osasungarria sustatzeko erabiltzea ahalbidetzen duen edozein ekimen (plan, programa, jarduera) planifikatzen, garatzen edo jarraipena egiten esku hartzen duten pertsona guztiei.

UDALSAREA 21ek argitaratutako beste argitalpen batzuk jardunbide egokien inguruan.

  • ENERGÍA Y EDIFICACIÓN: IMPLICACIONES DE LA NORMATIVA ENERGÉTICA Y POTENCIAL DE AHORRO EN REHABILITACIÓN, Fundación Deusto, Instituto Vasco de Competitividad, 2013.

Dokumentu honek eraikuntza arloan eraginkortasun energetikoaren inguruan hartu diren neurrietan sakontzea ahalbidetzen du, energiari buruz bete beharreko araudia aztertuz. Euskal Herriko Komunitate Autonomoan dauden etxebizitzen birgaitzearen bidez energia aurrezteko potentziala aztertzen du baita ere, bai eta bizitegi-erabilera duten eraikinetan eraginkortasun energetikoan esku hartzeko kostua ere, egungo tendentziak jarraitzen dituzten irizpide zorrotzekin.

  • ESKU-HARTZE PREMIEN DIAGNOSTIKOA EUSKADIN ERAIKITA DAGOEN ETXEBIZITZA-PARKEA BERRITZEKO

Tecnalia, Donostia eta Madrileko arkitektura eskolak Etxebizitza sailerako 2011an egindako azterketa da. 

Lanaren xedea eraikitako espazio fisikoaren benetako egoera zein den zehaztea da, eta horretarako, errolda sekzioaren eskalan, 1980 baino lehen eraikitako bizitegirako eraikuntzen eta haien hiri inguruaren inbentarioa eta diagnostikoa osatu da. 

Inbentario honek birgaitzeko estrategiak definitu eta esku hartzeko lehentasunak eta estrategiak ezarri ahal izatea du helburu. 

“Parke eraikiaren % 31k ahulezia maila altua edo oso altua du, eta esku-hartze premia oso larria du.”

  • Toledoko Deklarazioa 2010

Hiri-Berroneratze integrala Toledoko Deklarazioaren ondorio da, 2010eko ekainaren 22an onartua.  Deklarazio hori Europar Batasunean Hiri-Garapenaren ardura dutenek onartu zuten, Toledon bertan egin zen Hiri-Garapenaren Ministroen Bilera Informalean. Toledoko deklarazioak funtsezko 3 alde ditu eta erreferentziazko dokumentu batek osatzen du: Hiri-Berroneratze Integratuaren garrantzia nabarmentzen da eta baita horren  potentzial estrategikoa ere, hiri-garapen zentzudun, jasangarri eta sozialki inklusiboagoa lortzeko Europan.

Denboran arinago onartu ziren honako agiri hauen emaitza da: 2020 Estrategia Europarra, Brundtland txostena, 1994ko Aalborgko Karta, Leipzig Karta, etab.

  • Directiva 2012/27/UE del Parlamento Europeo y del Consejo

Energia-eraginkortasunari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentaraua Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean 2012ko azaroaren 14an argitaratu zen. Bere oinarrizko helburua da Europar Batasunean eraginkortasun energetikoa bultzatzeko neurrien esparru-komun bat ezartzea, eraginkortasun energetikoaren helburu nagusiena beteko dela ziurtatzeko, hau da, 2020 urterako %20a aurreztea.

  • Espainiako eraikuntza arloaren erreabilitazio-energetikorako epe luzerako estrategia, 2012/27/EB Zuzentarauaren 4. artikulua garatzen duena. (2014 urtea)

Eraikinena Batasuneko energiaren azken kontsumoaren %40a da, hori dela eta, 4. artikuluak derrigortu egiten ditu erkidegoko estatuak epe luzerako estrategia bat (PDF, 2 MB) diseinatzera, 2020a baino gehiago lor dezan estrategia bat. Helburua higiezin-parkearen errendimendu energetikoa hobetzea da horretarako etxebizitzen eta eraikuntza komertzialen berrikuntzan inbertsioak eginez.

  • Amsterdameko Ituna

2016ko maiatzaren 30ean, hiri gaien inguruko ardura duten gobernuen ministroek Amsterdameko Ituna hitzartu zuten eta horren helburua da toki-erakundeen parte-hartze handiagoa Europar Batasuneko politika plangintza eta diseinuan. Itun horren bitartez Europarako Hiri-Agenda sortu da eta bere helburua da interesatuak dauden alde guztiekin lanean hastea era bateratu batean, berdintasuna oinarritzat, hiriak, udalerrietako hiriguneak eta aldiriak hobetzeko.

  • Europako Hiri Agenda

2016ko Europako Hiri Agendak bere aldetik 8 jarduketa-printzipio eta lehentasunezko 12 gai  ezartzen ditu: airearen kalitatea, hiri-pobrezia, etxebizitza, migratzaile eta errefuxiatuen inklusioa, enplegua eta ekonomia lokalean konpetentzia, ekonomia zirkularra, klimara egokitzapena,  mugikortasun hiritarra, trantsizio energetikoa, trantsizio digitala, kontratazio publikoa, eta lurraren erabilera jasangarria eta naturan oinarritutako soluzioak.

  • “Espainiako eraikuntza arloaren erreabilitazio-energetikorako epe luzerako estrategiaren eguneratzea (PDF, 5 MB)”. (2017 urtea)

  • Garapen jasangarriari buruzko 2015eko Nazio Batuen Goi-bilera, New York

NBEren goi bileraren emaitza ondorengoa da:

- GARAPEN JASANGARRIARENTZAKO 2030 AGENDA

- GARAPEN JASANGARRIAREN 17 HELBURUAK:

11. helburua hirietara bideratua dago, zeinen bidez lortu nahi den hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, indartsuak eta jasangarriak

2016ko urriaren 17 eta 20 bitartean Quiton, Ekuadorren, egin zen Etxebizitza eta Hiri Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Hirugarren Biltzarra da. 1976az geroztik 20 urtean behin egiten da eta bere helburu nagusia honako hau da: mundu mailako konpromiso politikoa indartzea herri, hiri eta giza kokalekuen hiri-garapen jasangarria bultzatzeko, hiri zein landa lurretan.

Aurreko biltzarrak:

-HABITAT I, Giza Kokalekuei buruzko Nazio Batuen Lehenengo Biltzarra. Vancouver, Kanada, 1976.

-HABITAT II, Giza Kokalekuei buruzko Nazio Batuen Bigarren Biltzarra. Istanbul, Turkia, 1996.

  • Hiri-Agenda Berria

Hiri-Agenda Berria Habitat III biltzarretik sortu den azken txostena da, zeinetan auzuneetarako datozen bi hamarkadetako mundu mailako estrategia finkatu den, konpromiso eta betekizun berriekin.

 

Azken aldaketako data: