Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Udalplan

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/90 Legea garatzen duten Lurralde Antolamenduko Gidalerroak eta, ondoren, Lurralde Plan Partzialak eta Lurralde Plan Sektorialak onartuta, udal hiri-plangintzako dokumentuak idazteko baliagarria izango den lurralde eta araugintza arloko erreferentziazko esparrua ari da definitzen.

Dokumentu horiek idazteko eta garatzeko, ezinbestekoa da Geografia Informazio Sistema izatea. GIS horretan, besteak beste, udal-plangintzaren aurreikuspenak eta horien okupazio maila jaso da. Azken urteotan informazio hori UDALPLAN deritzan argitalpenaren bidez landu eta eskaini izan dugu.

Aplikazio honek aurten eguneratutako datuak biltzen ditu. Gainera, bizitegietarako, ekonomia-jardueretarako eta sistema orokorretarako lurzoruari buruzko informazio osoa eskaintzen du, baita Euskal Autonomia Erkidego osoko lurzoru urbanizaezineko kategorietako lurzoruei buruzko informazioa ere, betiere gehieneko sistematizazio mailarekin.