Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

281/1996 DEKRETUA, abenduaren 3koa, Euskal Autonomi Elkarteko Toreo Ikuskizun Orokorren Arautegia finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 6248
  • Xedapen-zk.: 281
  • Xedapen-data: 1996/12/03
  • Argitaratze-data: 1996/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Autonomi Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.38 atalean ezartzen denarekin bat, Euskal Autonomi Elkarteak eskumen osoa du ikuskizunen arloan, eta hain zuzen ere, abenduaren 16ko 2585/1985 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zen eskumen-arlo hori.

Eskumen hori erabiliz, Eusko Legebiltzarrak Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Iharduerak arautzen dituen Legea (azaroaren 10eko 4/1995 Legea) onartu zuen. Legearen Aldibaterako Lehenengo Xedapenean jasotzen denaren arabera, araudi bidezko garapena egiten ez den bitartean, Estatuak zezen-arloan dituen arauek indarra izango dute. Hala ere, 16.2 d) atalean ezartzen denez, zezen-ikuskizunek administrazio-baimena behar dute derrigorrez.

Bestalde, uztailaren 20ko 215/1993 Dekretuak tradiziozko zezen-ikuskizunak arautu zituen Euskal Autonomi Elkartean. Nolanahi ere, dekretu hori, erreformatzen ez den bitartean, indarrean dago, hala adierazten baitu gorago aipatutako Aldibaterako Lehenengo Xedapenak.

Toreo-ikuskizun orokorretan orain arte ezarri izan diren ordezko arauak ez dira euskal administrazioaren antolamendura egokitzen. Horregatik, zezen-jaia antolatzeko arauketaren zenbait alderdi ukitu behar dira, batetik, ikuskizuna bera garbiagoa izan dadin, bestetik, ikusleak ikuskizuna osotasunean jaso dezan, eta, azkenik, euskal tradizioa aitorturik gera dadin.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuak proposatuta, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Ihardueretarako Euskal Kontseiluak txostena burutu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko abenduaren 3an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren

  1. atala.¿ Xedea eta aplikazio eremua.

  1. ¿ Araudi honen xedea Euskal Autonomi Elkartean egiten diren toreo¿ikuskizun orokorrak arautzea da, ikuskizuna bidezko eran burutzen dela ziurtatzeko, profesionalen eta ikusleen eskubideak babesteko eta administrazio¿antolamenduaren berezitasunak zaintzeko.

  2. ¿ Toreo¿ikuskizun orokortzat araudi honen arabera gauzatzen den ikuskizuna joko da, baldin eta abere suharrek parte hartu eta bertan hil egiten badituzte.

  1. atala.¿ Toreo¿ikuskizun orokorren sailkapena.

    Toreo¿ikuskizun orokorrak honela sailkatzen dira:

    1. Zezen¿korridak: lau eta sei urte bitarteko abereen zezenketa, toreatzaile baten eskutik.

    2. Pikatzailedun nobilladak: nobilleroek eta pikatzaileek hiru eta lau urte bitarteko abereekin egindako toreo¿ikuskizuna.

    3. Pikatzailerik gabeko nobilladak: nobilleroek bi eta hiru urte bitarteko abereekin egindako toreo¿ikuskizuna, pikaldirik gabekoa.

    4. Burtziketa: zezenak edo zezenkoak zaldiz burtzikatzea.

    5. Korrida nahasiak: aurreko moten arteko nahasturak, mota bakoitzaren arau bereziak betez.

    6. Zekorketak: profesionalek, zaleek edo Toreo¿Eskoletako ikasleek bi urte baino gazteagoko arrak toreatzea, Erregistroko I edo II sailean izena emanda duen profesional baten zuzendaritza pean.

    7. Jaialdiak: abere puntamotzak toreatzen diren ikuskizunak, adin horretako abereen toreoa erregulatzen duten arauak betez.

  1. atala.¿ Plazen sailkapena.

  1. ¿ Toreo¿ikuskizunak egiteko esparruak honela sailkatzen dira:

    1. Zezen¿plaza finkoak.

    2. Zezen¿plaza ez¿finkoak.

    3. Zezen¿plaza eramangarriak.

  2. ¿ Zezen¿plazek, indarrean dauden arauekin bat, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko adinako baldintza teknikoak bildu behar dituzte; batez ere, plazen egiturak eta iharduna, aurrezaintza¿neurriak, suteetatik eta gainerako arriskuetatik babesteko neurriak eta osasun nahiz garbitasun¿egoera.

  3. ¿ Aurreko puntuan aipatu diren esparruetatik kanpo ez da toreo¿ikuskizun orokorrik baimenduko.

  4. atala.¿ Zezen¿plaza finkoak.

  1. ¿ Berariaz edo batez ere toreo¿ikuskizunak egiteko eraiki diren plazak edo esparruak. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    Hondarra: plaza finkoetako hondarra 45 eta 60 metro bitartekoa izango da.

    Hesiak: 1¿60 metrokoak, ohiko erabilerei begira egingo dira, materialei, egiturari eta kokatzeko moduari dagokienez, gutxienez orri bikoitzeko hiru ate eta lau ezkutaleku izango ditu, beren artean distantzia bera dutelarik.

    Kailejoia: tendiduei eusteko hormaren eta hesiaren artean kailejoia egongo da, ikuskizunaren zerbitzuak igarotzeko zabalera nahikoa izango duena; era berean, ezkutaleku¿kopuru nahikoa ezarriko da agintarientzat, plazako ordezkarientzat eta beren laguntzaileentzat, segurtasun¿agenteentzat, erizainentzat, taldeentzat, enpresaren ordezkarientzat, abeltzainentzat eta ikuskizunean zerbitzuren bat eman behar dutenentzat.

    Tendiduei eusteko hormak ez du 2¿20 m baino altuera txikiagorik.

    Kortak: zezen¿plaza finkoek gutxienez hiru korta izango dituzte, beren arteko pasabideak dituztela, eta baita abereak ezagutu, bereizi eta bakaratzeko behar diren ezkutalekuak, korridoreak eta segurtasun¿neurriak ere. Kortetariko batek, behintzat, pasabidea izango du baketara joateko, eta beste batek pasabidea abereak garraiatzeko zapaldara eramateko. Lehenengo eta bigarren mailako plazetan, halaber, pisatzeko baskula egongo da, baita sendaketa¿kaiola ere, behar bezala egokiturik, hor bazterturiko abereak sastakatu eta behar diren ebakuntzak edo sendaketak egingo zaizkie.

    Bakak edo zezen¿tokiak: gutxienez, zortzi baka izango dituzte. Baken arteko pasabideak egongo dira, abereak segurtasunez pasarazteko.

    Zaldi¿patioa: horretarako bakarrik erabiliko da, eta bai kalera, bai hondarrera zuzeneko sarbidea izango du. Zaldientzako ukuilu nahikoak ere egongo dira, garbitasun¿ eta osasun¿egoera onean, eta baita ikuskizuna prestatzeko behar diren tramankulu eta tresnak gorde eta zaintzeko tokiak ere.

    Larrutze¿gela: pasabide batez loturik egongo da narras¿patioarekin. Larrutze¿gelan ura eta estoldak egongo dira, eta baita albaitaritza¿saila ere, araudi honetan ezartzen diren azterketak eta lagin¿hartzeak egiteko behar diren baliabidez eta tresnez horniturik.

  1. atala.¿ Plaza ez¿finkoak.

    Toreo¿ikuskizunak egiteko berebizikoak ez badira ere, horretarako egokitu badira eta behin edo aldi baterako baimena jaso badute, plaza ez¿finkotzat joko dira. Edonola ere, toreo¿ikuskizuna egiteko behar diren segurtasun eta osasun¿baldintzak bete beharko dira nahitaez; ziurtatu behar da, halaber, esparruan ez dela inolako arriskurik sortu, ez pertsonentzat ez ondasunetarako, berezko duen erabileran erabiltzen hasten denean.

  2. atala.¿ Zezen¿plaza eramangarriak.

    Plazaren egitura atalez atal desmuntatu eta eramateko modukoa bada, zezen¿plaza eramangarria da. Dena dela, toreo¿ikuskizunak egiteko sendotasuna izan behar du.

    Edonola ere, indarrean dauden arauetan ezarritako segurtasun, osasun eta erosotasun¿baldintzak bete behar dira, eta baita araudi honetan zezen¿plaza finkoetarako ezarri diren eskakizunak ere, hondarrari, hesiari, ezkutalekuei eta kailejoiari dagokienez, bete behar dira. Halaber, azterketa¿eskorta bat ere egon behar da gutxienez, segurtasun¿neurri egokiak biltzen dituena, eta toreatzeko abere bezainbeste baka.

  3. atala.¿ Osasun¿baldintzak.

  1. ¿ Zezen¿plaza guztiek sendategia eduki behar dute, hondarretik sarbide zuzena eta plazatik kanpora aterabide azkarra dauzkana.

  2. ¿ Sendategiak gutxienez bi gela desberdinak izango ditu, baina beren arteko pasabidea egongo da. Gela batean harrera¿lekua egongo da eta, bestean, sendaketak egiteko lekua. Lokalen tamaina nahikoa izango da, bai egin beharreko iharduerak burutzeko, bai hurrengo puntuetan adierazten diren altzariak eta tresnak gordetzeko.

  3. ¿ Sendategiko gela guztiek aireztapen eta argiztapen nahikoa izango dituzte, eta edateko ur beroa zein hotza. Argindarra mozten denerako, larrialdirako argiztapen¿sistema egongo da. Zoruen eta hormen estaldura iragazkaitza izango da, garbitu eta desinfektatzeko erraza. Sendategien gutxienezko hornidura honako hau izango da:

    Baliabide materialak.

    • Kirurgi mahaia.

    • Bisturia.

    • EC6 monitorea.

    • Pultsiosimetroa eta oximetroa dituen arnasgailua.

    • Hanaulux 2004 lanpara zentrala.

    • Zurgagailua.

    • 2 hartune, gas¿aterabidea dutenak, 02 eta hutsa.

    • Cardiolife izpitugailua.

    • Laparotomia kutxa bat osorik.

    • Torakotomia kutxa bat osorik.

    • Kirurgia baskularreko kutxa bat.

    • Larrialdirako kirurgiako kutxa bi.

    • Material suntsigarri egokia eta mahai laguntzaileak.

      Giza bitartekoak

    • Kirurgilari nagusi 1.

    • Kirurgilari laguntzaile bat.

    • Anestesista 1.

    • 2 Osasun¿Laguntzaile Tekniko (ATS).

    • Zaindari 1

  4. ¿ Hirugarren mailako zezen¿plazek, ez¿finkoek eta eramangarriek sendategia eduki beharrean, bi anbulantzia eduki ahal izango dituzte, bata medikalizatua eta bestea garraiatzekoa, beti ere horrekin egokiro ziurtatzen bada ikuskizun¿mota horretarako ekipamendua, eta osasun¿zentro batetik dagoen distantzia neurrizkoa bada.

  1. atala.¿ Zezen¿plazak mailakatzea.

  1. ¿ Zezen¿plaza finkoak hiru mailatan sailkatzen dira.

    Bilboko Vista Alegre plaza lehenengo mailakoa da.

    Gasteizkoa bigarren mailakoa da.

    Euskal Autonomi Elkarteko gainerako zezen¿plaza finkoak hirugarren mailakoak dira.

  2. ¿ Eraiki berriko zezen¿plaza finkoak sailkatzerakoan hainbat zertzelada hartuko da kontuan: zein udalerritan eraikiko den, bertan dagoen tradizioa, antolatu nahi den ikuskizun¿kopurua eta mota edo benetan antolatzen diren ikuskizunak.

  3. ¿ Ezarritako sailkapena aldatu ahal izango da, titularrek hala eskatuz gero, aurreko puntuan bildutako irizpideak kontuan harturik, baldintza teknikoak ikusita eta Toreo¿Gaien Euskal Batzorde Aholku¿emalearen txostena aztertu ondoren.

  1. atala.¿ Zezen¿plaza finkoak urtero irekitzeko baldintzak.

  1. ¿ Urtero, edozein toreo¿ikuskizun egin baino lehen, plazaren enpresa titularrak berriro irekitzeko baimena eskatu behar dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, honako agiri hauek aurkeztuz eskariarekin batera:

    1. Arkitekto edo arkitekto teknikoaren egiaztagiria, hor zehatz¿mehatz adieraziko da plazak segurtasun eta sendotasun¿baldintzak betetzen dituen, kasuan kasuko ikuskizuna egiteko, eta baita adierazi ere zein den plazaren gehienezko edukiera.

    2. Suteen Aurkako Zerbitzuaren egiaztagiria, plazak suteetatik babesteko indarreango neurriak biltzen dituen edo, bestelako neurriak hartu badira, nahikoak diren erakusteko.

    3. Lokaleko instalazio elektrikoak ikuskatu direlako egiaztagiria, teknikari¿titulua daukan baimenduriko instalatzaileak egina eta dagokion Lanbide¿Elkargoak zigilatua, hor ziurtatuko da instalazio elektrikoak bat datozela behe¿tentsioari buruz indarrean dauden arauekin.

    4. Plazako medikuen eta kirurgilarien taldeko buruaren egiaztagiria, horren bidez ziurtatuko da erizaintzan gutxienezko baldintzak betetzen direla bere zeregina aurrera ateratzeko eta araudi honetan ezarritako giza bitartekoak eta baliabide materialak badauzkala edo, bestela, aukerako neurriak badituela, hots, ikuskizun osoan zehar bi anbulantzia, bata medikalizatua eta bestea garraiatzekoa.

    5. Eskudun albaitari ofizialaren egiaztagiria, non ziurtatzen den eskortak, bakak, ukuiluak eta larrutze¿gelak egokiak direla, garbitasun eta osasunaren aldetik, eta ¿ante¿ zein ¿post mortem¿ azterketak egiteko eta lagin biologikoak hartzeko materiala badagoela.

    6. Erantzukizun zibileko aseguru¿poliza kontratatu dutelako ziurtagiria, zeinaren bidez plazaren, horren instalazioen eta zerbitzuen baldintza objektiboen ondoriozko arriskuak estaltzen diren, inolako frankiziarik gabe eta ondoren zehazten diren gutxienezko kapitalean, baimendutako gehienezko aforoaren arabera.

      700 lagun arte 25.000.000 PTA.

      500 lagun arte arte 40.000.000 PTA.

      000 lagun arte arte 70.000.000 PTA.

      000lagunetik gora 5.000 lagun edo frakzioko 10.000.000 PTAko igoera.

      1. atala.¿ Plaza ez¿finkoak eta eramangarriak.

      1. ¿ Zezen¿plaza ez¿finkoak irekitzeko baimenarekin batera esparrua gaitzeko proiektua aurkeztuko da.

      2. ¿ Plaza ez¿finkoak eta eramangarriak instalatu ondoren eta ikuskizuna egin baino lehen, Udaleko zerbitzu teknikoek ikuskatuko dituzte instalazioak. Baimena araudi honen 18. atalean eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan eman ala ukatu egingo da.

  1. atala.¿ Motak.

    Hurrengo erregistro hauek daude Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpean:

    1. Enpresa antolatzaileen erregistroa.

    2. Abeltzaintzako enpresen erregistroa.

    3. Parte hartzen duten profesionalen erregistroa.

    4. Toreo¿eskolen erregistroa.

    5. Zezen¿plazen erregistroa.

  2. atala.¿ Enpresa antolatzaileen erregistroa.

  1. ¿ Enpresa antolatzailetzat joko dira toreo¿ikuskizunak antolatzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoak, baldin eta hortik datozen erantzukizunak, jendearekiko edo Administrazioarekiko, berenganatzen badituzte.

  2. ¿ Toreo¿ikuskizunak antolatzeko ezinbesteko baldintza izena ematea da esandako erregistroan.

  3. ¿ Izena emateko eskariarekin batera hauxe atxeki behar da:

    1. Inskribatu nahi duen pertsona fisiko edo juridikoaren izena eta IFK/NAN edo baliokidearen kopia.

    2. Baltzuaren helbidea.

    3. Ordezkaria.

  4. ¿ Enpresek datuen aldaketen berri eman behar dute derrigorrez.

  1. atala.¿ Abeltzaintzako enpresen erregistroa.

  1. ¿ Autonomi Elkartean dauden abeltzaintza-etxeak dagokien Foru Aldundiko abeltzaintzako erregistroan inskribatu behar dira, hala ezartzen baita 171/1989 Dekretuan, hots, Toreo¿abereen Ustiategien eta Toreo¿ikuskizunen Erregistroa eta Toreo¿abereen Jaiotzako Erregistroa arautzen dituen uztailaren 27ko Dekretu horretan, zeina uztailaren 21eko 210/1992 Dekretuak aldatu baitzuen.

  2. ¿ Gainerako abeltzaintzek Euskal Herrian zezenketan aritzeko frogatu beharko dute inskribaturik daudela Estatuko Administrazioaren peko abeltzaintzako enpresen erregistroetan edo tokian tokiko Autonomi Elkartekoetan.

  1. atala.¿ Parte hartzen duten profesionalen erregistroa.

  1. ¿ Toreo¿profesionalek ikuskizunetan parte hartu ahal izateko izena emanda egon behar dute Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpeko erregistroan.

  2. ¿ Beste Autonomi Elkarteen edo Estatuko Administrazioaren menpeko toreo¿profesionalen erregistroetan egindako inskribapenak besterik gabe baliozkotuko dira.

  1. atala.¿ Izena emateko baldintzak.

  1. ¿ Toreo¿profesionalen erregistroan inskribatzeko, doakionak eskatu beharko du. Eskariarekin batera agiriak bidaliko dira, kasuan kasuko sailean inskribatzeko behar diren baldintzak bete direla ziurtatzen dutenak.

  2. ¿ Erregistroan norberaren datuak, izen artistikoa, lanbide¿maila eta antzinatasuna, denboraldi bakoitzaren emanaldi¿kopurua, aurretik izandako lanbide¿mailak eta haietako bakoitzean egindako emanaldi¿kopurua, lege¿ordezkaria eta lanbide¿karrerari dagozkion gainerako xehetasunak. Era berean, lanbidean ihardun bitartean ezarri zaizkion zehapenak ere agertuko dira, baina iraungipen¿epeak igaro ahala ezabatu egingo dira.

  3. ¿ Urtero¿urtero, denboraldiaren lehenengo emanaldia baino lehen, inskribapenaren datuak eguneratu behar dira.

    Toreo¿profesionalen Erregistroak honako sail hauek ditu:

    1. saila: zezen¿hiltzaileak.

    2. saila: pikatzailedun zezenko¿hiltzaileak.

    3. saila: pikatzailerik gabeko zezenko¿hiltzaileak.

    4. saila: burtzikariak, bi mailatakoak: zezen¿burtzikariak eta zezenko¿burtzikariak.

    5. saila: banderilariak eta pikatzaileak, bi mailatan: zezenketarako eta gainerako toreo¿ikuskizun orokorretarako.

      • Zezen¿hiltzailearen izaera eskuratzeko eta I. Sailean izena eman ahal izateko, izangaiak pikatzaileekin egindako hogeita bost nobiladetan gutxienez parte hartu duela frogatu behar du. Alternatiba zezen¿korrida batean hartuko du. Korrida horretan zezen¿hiltzaile gisa dabilen zaharrenak bere lehenengo zezenaren txanda eskainiko dio izangaiari, muleta eta ezpata emanez, datorkion kategoria berria onartzen diolako erakusgarri. Ezpatari aritzen den zaharrenak bigarren postua hartuko du. Hurrengo zezen¿hiltzailea, antzinatasunari dagokionez, lekukoa izango da eta hirugarren postuan arituko da. Gainerako zezenentzat toreatzeko txanda normala berreskuratuko da. Alternatiba, ohikoa den bezala, Madrilgo Las Ventas plazan berretsiko da, hiltzaile berriak lehenengo aldiz diharduenean plaza horretan.

        II. Sailean izena eman ahal izateko, izangaiak pikatzailerik gabe egin diren hamar nobiladatan parte hartu duela frogatu behar du.

        III. Sailean izena eman ahal izateko, profesional batek edo inskribaturiko abeltzain batek aurkeztu behar du izangaia, dauzkan prestakuntzaren eta ezagueren bermatzaile. Osterantzean, nahikoa izango da legez eraturiko toreo¿profesionalen elkarteren batek aurkeztea. Eskatzailea, urtebetez behintzat, toreo¿eskola bateko ikaslea izan denean, nahikoa izango da hori frogatzea.

        IV. Sailean bi maila egongo dira. Lehenengoa eskuratzeko eta zezenak burtzikatu ahal izateko, izangaiak zezenko¿burtzikari gisa hogei emanalditan parte hartu duela frogatu behar du. Lehenengo maila zezen¿korrida batean iritsiko du izangaiak, hor burtzikari gisa urte gehien daukanak bere zezena eskainiko dio berriari, alternatiba har dezan. Bigarren mailan izena eman ahal izateko eta zezenkoak burtzikatu ahal izateko, izangaiak aurreko puntuan ezarritako baldintzaren bat bildu beharko du.

        V. Sailean ere bi maila egongo dira. Lehenengo mailaren bitartez, bai zezen¿korridetan bai bestelako toreo¿ikuskizunetan, izena ematen den lanbidean parte hartzeko eskubidea hartzen da. Bigarren mailan izena emateak zezen¿korridetan ez beste toreo¿ikuskizunetan parte hartzeko eskubidea emango du, inskribaturiko lanbidean. Lehenengo maila eskuratzeko, pikatzaileak gutxienez hogei nobilada pikatuetan parte hartu duela frogatu behar du, eta haietatik hamar behintzat lehenengo eta bigarren mailako plazetan egin duela. Maila horretara iristeko, banderilariek hogei nobilada pikatuetan parte hartu dutela frogatu behar dute. Baldintza horretatik salbuesten dira I. edo II. Sailetan izena emana duten banderilariak.

        Era berean eta tradizioari jarraiki, banderilariek eta pikatzaileek parte hartzen duten lehenengo zezen¿korridan har dezakete alternatiba. Bigarren mailan izena eman ahal izateko, banderilariek eta pikatzaileek aurreko puntuetan ezarritako baldintzaren bat bildu beharko dute.

        Toreo¿profesionalen erregistroa publikoa izango da. Bertan jasotzen diren datuei buruzko egiaztagiria eskatzen duen edonori emango zaio.

        1. atala.¿ Toreo¿Eskolen Erregistroa.

        1. ¿ Toreo¿eskolak erregistro honetan inskribatu behar dira, Autonomi Elkartean ihardun ahal izateko.

        2. ¿ Izena emateko eskariarekin batera honako xehetasun hauek adierazi behar dira:

          1. Eskolaren izena eta kokapena.

          2. Titularren datuak.

          3. Klase praktikoetarako toreo¿zuzendariaren datuak.

          4. Ikasleen zerrenda.

        3. ¿ Eskolak beharturik daude bildutako datuen aldaketaren berri jakinaraztera.

        1. atala.¿ Zezen¿plazen erregistroa (finkoak, ez¿finkoak eta eramangarriak).

        1. ¿ Erregistro hori Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan egongo da, bertan toreo¿ikuskizun orokorrak antolatzen dituzten Autonomi Elkarteko zezen¿plazak inskribatuko dira Administrazioaren kabuz.

        2. ¿ Erregistro horretan gutxienez datu hauek jasoko dira:

          1. Plazaren izena eta kokapena.

          2. Titularren datuak.

          3. Plazen baldintza teknikoak.

        3. ¿ Plazen titularrak beharturik daude bildutako datuen aldaketaren berri jakinaraztera.

  1. atala.¿ Baimen derrigorrezkotasuna.

    Toreo¿ikuskizunak egin ahal izateko, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendariaren baimena lortu behar da araudi honetan ezarritako baldintzetan.

  2. atala.¿ Edukia.

    Ikuskizun bakarra baimendu daiteke edo, bestela, egun jakin batzutan ikuskizun bat baino gehiago egiteko asmoa badago, sail osoa ere baimendu daiteke. Halaber, berrirekiera edo berrirekiera ofiziala izan ez duten plazetan aldi berean izapidatu ahal izango dira eskari biak.

  3. atala.¿ Udal agintaritzari adierazi beharra.

    Arlo honi buruzko baimenak jakinarazi behar zaizkio tokian tokiko alkateari; dena dela, zezen¿plaza ez¿finkoak direnez, aurretiazko udal¿baimena behar dute, aire zabalean antolatzen diren ikuskizun guztien antzera.

    .¿ Derrigorrezko agiriteria.

    Ikuskizuna egin baino hamar egun lehenago aurkeztu behar dute baimen¿eskaria antolatzaileek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan, honako xehetasun hauek adieraziz: eskatzailearen datuak, enpresa antolatzailea, ikuskizun¿mota, non, noiz eta zein ordutan egingo den, eta horrekin batera ondoko agiri hauek ere:

    1. Ikuskizuna iragartzen duen kartela. Hor agertuko dira toreatzeko abereen kopurua, klasea eta jatorria, zezenkarien izenak, txartel¿kopurua, klasea eta prezioa, txartel¿lehiatilen lekua, egunak eta orduak eta, abonurik balego, abonua hartzeko baldintzak.

    2. Udal¿egiaztagiria. Ikuskizuna zezen¿plaza ez¿finko edo eramangarrietan egiten denean, baimena eman dela dioen egiaztagiria.

    3. Parte hartzen duten zezen¿hiltzaileekin edo horiek ordezkatzen dituzten enpresekin egindako kontratuen kopia. Gizarte¿Segurantzaren egiaztagiria, enpresa inskribaturik dagoela eta partehartzaileak altan daudela ziurtatzen dituena. Partehartzaileak toreo¿eskola bateko ikasleak edo, zale hutsak izanez gero, horien zerrenda eta arriskuak estaltzeko erregimenaren frogagiria.

    4. Toreo¿Abereen Genealogia¿Liburutik harturiko egiaztagiria, toreatuko diren abereei eta soberakoei dagokiena.

    5. Aziendak erosteko kontratuaren kopia.

    6. Zaldien kontrata egonez gero, horren kopia.

    7. Erantzukizun zibileko aseguru¿poliza kontratatu dutelako ziurtagiria, zeinaren bidez ikuskizunaren ondoriozko arriskuak estaltzen diren, Araudi honen 9. atalean ohartemandako aseguruaren kaltetan joan gabe, zehazten diren gutxienezko kapitalean, eta frankiziari dagozkion gainerako mugen arabera. Partehartzaile ez profesionalak espero diren ikuskizunetan ere, zekorketetan, esate baterako, istripuak estaltzen dituen aseguru-poliza kontratatu dutelako ziurtagiria, une bakoitzean indarrean dagoen Bidaiarien Derrigorrezko Aseguruan ezarritako gutxieneko kapitalean.

      1. atala.¿ Errekerimendu eta okerrak zuzentzea.

      1. ¿ Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak dokumentazioa aztertu eta, akatsen bat aurkituz gero, okerrak zuzentzeko 2 asteguneko epea emango dio eskatzaileari, jakinarazpena jasotzen duenetik hasita.

      2. ¿ Dokumentazioa osatu ondoren, Joko eta Ikuskizun Zuzendariak bidezkotzat jotzen duena erabakiko du, baina erabakia arrazoitua izan behar da. Ikuskizuna egiteko eguna eta ordua baino 72 ordu lehenago berariazko erabakirik hartu ez bada, baiezkoa izan dela joko da.

      3. ¿ Ezezko erabakiaren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingo Saileko Herrizaingo sailburuordeari. Errekurtsoa ikuskizuna hasi baino 12 ordu lehenago gutxienez aurkeztuko balitz ikuskizuna hasi baino lehenago erabaki beharko da.

  1. atala.¿ Plazaburua.

  1. ¿ Plazaburua ikuskizuna zuzentzen duen agintaria da, eta arauturiko aldiak bidezko eran errespetatzen direla eta arlo horri buruzko xedapenak betetzen direla begiratuko du; berariazko xedapenik izan ezean, bertako usadio eta ohiturak hartuko dira aintzat. Hartara, aholkua eskatuko die adituei eta Plaza¿ordezkariari.

  2. ¿ Lehenengo eta bigarren mailako plaza finkoetan egiten diren toreo¿ikuskizunen burutza Joko eta Ikuskizun Zuzendariak izendaturiko pertsonari dagokio, Toreo¿Gaien Euskal Batzorde Aholku¿emalearen iritzia jaso ondoren. Horretarako, toreoaren gaineko ezaguerak, esperientzia eta inpartzialtasuna baloratuko dira.

  3. ¿ Hirugarren mailako plazetan, ez¿finkoetan eta eramangarrietan burutza bertako alkateari edo horrek izendatzen duen zinegotziari dagokio, hori Udalak enpresa antolatzaile gisa eratzen ez badu bere burua; hala balitz, Joko eta Ikuskizun Zuzendariaren esku egongo da plazaburua izendatzea, eta batik¿bat bertako zaleen artetik hautatuko du, aurreko atalean jasotako irizpideei jarraiki. Lehenengo edo bigarren mailako plazetako buru titularrak edo ordezkoak izenda daitezke.

  1. atala.¿ Plazaburuaren eginkizunak.

    Plazaburuak honako eginkizun hauek burutuko ditu araudi honetan ezartzen denarekin bat:

    1. Plazara toreatzeko garraiatzen diren abereak deskargatzen baimentzea eta abere horien azterketa zuzentzea.

    2. Banaketak aurkeztu eta zuzentzea, hark berak edo ordezko egokiak.

    3. Toreatzeko abereengan egin beharreko tratamenduak eta arauzko eskuhartzeak baimentzea.

    4. Zezenketa hasi eta amaitzeko nahiz ekitaldiak aldatzeko aginduak ematea.

    5. Sariak ematea.

    6. Zezen¿hiltzaileei abisuak ematea.

    7. Zezenketa baino lehen edo bitartean ikuskizuna etetea, hala zehazten den kasuetan.

    8. Ikuskizuna behar bezala eta modu baketsuan garatzeko neurriak hartzea, honako hauek barne: korridan parte hartzen jarraitzeko debekua eta ikusleak plazatik kanpora bidaltzeko agindua.

    9. Abereak eskortetara itzultzeko agintzea, arauturik dagoenarekin bat ez datozela jotzen duenean.

    10. Zezenei bizia barkatzea.

    11. Zigorbidezko prozedurak hasteko proposamen arrazoitua egitea.

    12. Zaldien eta zezenketa¿abereen ¿ante¿ eta ¿post mortem¿ azterketak egiteko agindua ematea.

    1. Korridaren gorabeherak jasotzen dituen akta egitea.

  2. atala.¿ Plazaburua bertan ez dagoenean.

  1. ¿ Plazaburuak ikuskizun batera joaterik izango ez duela ikusiko balu, bera izendatu zuen agintariari jakinaraziko dio lehenbailehen, eta hurrengo hogeita lau ordu barru zuritu behar du joan ez izana esandako agintariaren aurrean.

  2. ¿ Bereak dituen eginkizunak nabarmen betetzen ez baditu, izendapena ezeztatuko da. Zezen¿plazaren burutza, maila dela¿eta, tokiko agintariren bati dagokionean, eta agintari horrek nabarmen betetzen ez baditu bere eginkizunak, prozedura sumarioa irekiko zaio, entzunaldia barne, eta horren ondorioz, hurrengo denboraldian plaza¿buru izateko eskubidea kendu ahal izango zaio.

  1. atala.¿ Plazaburuaren ordezkoa.

    Plazaburua izendatzearekin batera horren ordezkoa ere izendatuko da. Plazaburua izendatzeko erabili ziren irizpide berak erabiliko dira ordezkoa izendatzeko. Ordezkoak Araudi honetan ezarritakoaren arabera ihardungo du.

  2. atala.¿ Ordezkoaren eginkizunak.

    1. Ikuskizunaren aurreko eta ondorengo eragiketa guztietan egotea, baita ikuskizuna burutzen den bitartean ere, eta plazaburuari lagunduko dio.

    2. Plazaburuak ikuskizunaren aurreko eta ondorengo eragiketen batera joaterik ez duenean, bere izenean joatea.

    3. Ikuskizuna hasteko kartelean iragarritako orduan plazaburua ez badago, ordezkoa arituko da bere izenean. Ikuskizuna hasteko agindua eman ondoren, burutzan jarraituko du amaitu arte eta baita araudian ezarritako ondorengo eragiketetan ere.

  3. atala.¿ Aholkulariak.

  1. ¿ Ikuskizuna burutu bitartean, plazaburuak bi laguntzaile izango ditu: albaitari bat eta toreo¿artearen arloko aholkulari tekniko bat.

  2. ¿ Plazaburuari aholkuak emango dizkion albaitaria antzinatasun gehien duena izango da, abereak aztertzen aritu diren albaitarien artetik. Ikuskizun bat baino gehiago egingo badira, albaitariek txandaka aritu ahal izango dute, plazaburuaren iritzia jasoz. Plazaburuak albaitari aholkularia aldatzeko proposatu ahal izango du korrida amaitzerakoan.

  3. ¿ Plazaburuak proposatuko du toreo¿artearen arloko aholkulari teknikoa eta Joko eta Ikuskizun zuzendariak izendatuko. Osterantzean, alkateak hautatuko du erretirodun toreo¿profesionalen artetik edo, bestela, gaitasun nabaria eta aitortua duten zaleen artetik; horretarako, plazaburua izendatzeko erabili ziren irizpide berak erabiliko dira.

    Aholkulariek beren iritzia emango diote plazaburuari galdeturiko gaiaz, baina buruak jaramonik egiteko edo ez egiteko aukera izango du.

  1. atala.¿ Plaza¿ordezkaria.

  1. ¿ Toreo¿ikuskizun orokorretan plaza¿ordezkari bat egongo da. Ordezkari hori Joko eta Ikuskizun Zuzendariak izendatuko du Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Ataleko kideen artetik.

  2. ¿ Beharrezkotzat jotzen bada, plaza¿ordezkari bat baino gehiago izendatu ahal izango dira, araudi honetan zehazten diren iharduerez edo plaza¿atalez arduratzeko.

  1. atala.¿ Plaza¿ordezkariaren eginkizunak.

  1. ¿ Plaza¿ordezkariaren eginkizunak ondorengoak dira:

    1. Plazaburuaren aginduak pasatzea eta betearaztea. Araudi honetan ezarritakoa betetzea bere begiradaren pean geratuko da.

    2. Plazaren kailejoia bere menpe egongo da, berak kontrolatuko ditu instalazioen egokitasuna, ezkutalekuen sarbideak eta okupazioa; hortaz, ikuskizunak dirauen artean ezkutalekuetan dauden pertsonei bertatik ateratzeko esango die, baimenik ez badaukate.

    3. Era berean, bere zaintza pean izango ditu plazako zenbait atal, hots, ikuskizunarekin zuzeneko zerikusia duten eragiketak egiten direneko plaza¿atalak.

    4. Toreatzeko abereak deskargatu, pisatu eta aztertzen direnean bertan egotea, eta kaiolen zigiluak kentzea.

    5. Zigiluak ipini eta kentzea, eskudun agintaritzak agindutako plazako ataletan.

  2. ¿ Ertzainek edo udaltzainek lagunduko diote Plaza¿ordezkariari harturiko neurriak betetzen.

  3. ¿ Herri¿bakea mantentzeko eta jaialdian parte hartzen dutenen edo bertara joan direnen segurtasuna babesteko, lehen esandako agenteak egon daitezke kailejoiko ezkutalekuen barruan.

  4. ¿ Zezenketa¿zuzendariak gorabeheraren bati erreparatzen badio, plaza¿ordezkariari jakinarazi eta onbideratzeko eskatuko dio.

  1. atala.¿ Albaitariak.

  1. ¿ Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren proposamenez eta bertako herrialde historikoko abeltzaintza¿zerbitzuaren proposamenez, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak araudi honetan ezarritako eginkizunak bete behar dituzten albaitariak izendatuko ditu. Proposamen horietan izendatu beharreko albaitariak eta beste bat gehiago zerrendatuko dira, ikuskizunaren arabera.

  2. ¿ Albaitariak urtebeterako izendatuko dira zezen¿plaza finkoetan. Plaza ez¿finko edo eramangarrietan izendapena ikuskizun bakoitzeko edo ikuskizun¿sail bakoitzeko egingo da.

  3. ¿ Pikatzaileekin egiten diren zezen eta zezenko¿korridetan lau albaitari izendatuko dira, bat Osasun¿Ordezkaritzaren proposamenez eta beste hirurak dagokion abeltzaintza¿zerbitzuaren proposamenez.

  4. ¿ Pikatzailerik gabeko nobilada eta zekorketetan bi albaitari izendatuko dira, bat Osasun¿Ordezkaritzaren proposamenez eta beste bat dagokion abeltzaintza¿zerbitzuaren proposamenez.

  1. atala.¿ Albaitarien eginkizunak:

  1. ¿ Herri¿osasuneko albaitariak:

    1. Larrutu eta erraiak kentzea eta ataletan zatikatzeko aretoaren baldintzak, garbiketa zein osasunekoak, ikuskatu eta egiaztatzea.

    2. Abereak ¿ante mortem¿ ikuskatzea eta abereen osasun¿agiriak egiaztatzea. Ondoren, indarrean dauden osasun¿arauekin bat, bidezkotzat jotzen duena erabakiko du.

    3. Toreatu diren abereen haragiak, erraiak eta hondakinak egiaztatzea, eta kontsumorako egokiak direla dioten osasun¿agiriak ematea.

  2. ¿ Abere¿osasuneko albaitariak:

    1. Azienda biziarentzako eskortak, bakak, zaldi¿ukuiluak eta gainerako instalazioen baldintzak, garbiketa zein osasunekoak, ikuskatu eta egiaztatzea.

    2. Plazaburuak, zezenketa burutzen den artean, egiten dituen albaitaritzari buruzko galderei erantzutea.

    3. Zezen eta zaldiekin batera doazen osasun¿agiriak egiaztatzea.

    4. Zezen eta zaldien osasun¿azterketa.

    5. Zezen eta zaldien mota zooteknikoa aztertzea, araudi honetako eskakizunak kontuan hartuz.

    6. Zezenak eta zaldiak zezenketan aritzeko duten gaitasuna aztertzea.

    7. Abereak ¿post mortem¿ aztertzea, araudi honetan ezarritako baldintzetan, plazaburuak agintzen duenean, albaitariaren kabuz edo albaitari aholku¿emalearen eskariz.

      1. atala.¿ Algoaziltxoak.

      1. ¿ Algoaziltxoak dauden plazetan, beren eginkizunak ordezkariaren esanetara beteko dituzte, araudi honetan ezarritakoarekin eta plaza bakoitzaren tradizioarekin bat. Eginkizunak:

        1. Hondarra jendez hustea, plazaburuak eskuzapi zuria erakusten duenean, eta paseotxoa egitea.

        2. Giltza jaso eta torilariari ematea.

        3. Plazaburuak onarturiko sariak ematea.

        4. Plazaburuaren eta ordezkariaren aginduak pasatzea.

      2. ¿ Paseotxoa amaitu ondoren, algoaziltxoen eginkizunak egokiro betetzeko, haietako bat ordezkariaren ondoan jarriko da eta bestea pikaldia egiten den lekuan.

        .¿ Toreatzeko abereak.

      1. ¿ Araudi honetan erregulaturiko ikuskizunetan ezin izango dira toreatu inskribaturik ez badaude Toreo¿Abereen Genealogia¿Liburuan, ezta ere beren abeltzaintza-etxeak inskribaturik ez badaude 13. atalean aipaturiko Abeltzaintzako Enpresen Erregistroan edo beste edozein herri¿administrazioren menpeko antzeko erregistroan.

      2. ¿ Toreo¿abereek, ikuskizun¿motaren arabera, hurrengo ataletan zehazten diren ezaugarriak izan behar dituzte.

      1. atala.¿ Abereen adinak.

      1. ¿ Zezenketarako harrek gutxienez lau urte beterik eta gehienez sei izango dituzte. Pikatzaileak dituzten nobiladetan hiru eta lau urte bitartekoak izango dira, eta gainerako nobiladetan bizpahiru urtekoak. Urteak betetzen dituzten hilabetea gehienezko mugaren barruan onartuko da.

      2. ¿ Zezen¿korridak edo nobiladak egiteko gai direnak burtziketan ere erabil daitezke.

      3. ¿ Zekorketetan abereen adina ez da bi urte baino handiagoa izango.

      1. atala.¿ Abereen pisua eta beste zenbait ezaugarri.

      1. ¿ Zezen¿korridetarako nahiz pikatzailedun nobiladetarako abereek satai onekoak beharko dute izan. Horren balorazioa plazaren mailaren gorabeheran egongo da, eta aberearen pisua eta abeltzaintza-etxearen ezaugarri zooteknikoak hartuko dira kontuan.

      2. ¿ Korrida¿zezenen gutxienezko pisua 460 kg¿koa izango da lehenengo mailari dagokionez, 435 kg bigarren mailan eta, hirugarren mailan, 410 kg arrastean, edo balioberekoa kanalean, hau da, 258 kg.

      3. ¿ Pikatzaileak dituzten nobiladetan abereen pisua ez da 475 kg baino handiagoa izango lehen eta bigarren mailako plazetan, eta 250 kg kanalean hirugarren mailakoetan, ez¿finkoetan eta eramangarrietan.

      4. ¿ Lehenengo eta bigarren mailako plazetan aberea bizirik dagoenean hartuko zaio pisua, hirugarren mailakoetan, ordea, arrastean, odola hustu gabe edo kanalean, abeltzainaren aukeran, eta pisu horri 5 kg gehituko zaio, zezenketan galtzen bide dutena.

      5. ¿ Lehenengo eta bigarren mailako plazetan egiten diren korridetan edo pikatzailedun nobiladetan, abereen pisua, abeltzaintza-etxea eta jaiotza¿urtea eta hilabetea jendaurrean iragarriko dira toreatzeko hurrenkeran; hondarrean ere abere bakoitza atera baino lehen iragarriko da.

      1. atala.¿ Adarren osotasuna.

      1. ¿ Zezen¿korridetan eta pikatzailedun nobiladetan toreatzen diren abereen adarrak oso¿osorik egongo dira.

      2. ¿ Abeltzainen erantzukizuna da zezenketa¿abereen osotasuna jendeari bermatzea, eta adarrak kamustuz egiten den iruzurra galeraztea. Horretarako, erantzukizuna babesteko araudi honetan ezartzen diren bermeak izango dituzte.

      1. atala.¿ Salbuespenak.

      1. ¿ Begi bakarrak diren abereak, edo adarpuntak eskuila¿eitean edo ezpalduak eta adar kamutsak eta adarmotzak dituzten abereak ezin izango dira toreatu korridetan. Pikatzaileak dituzten nobiladetan torea daitezke, begi bakarrak izan ezik, baldin eta jaialdiko kartelean eta ondo agerian honako hau jartzen ez bada: «abere akastuna, probaketa¿hondakina».

      2. ¿ Burtziketan eta pikatzailerik gabeko nobiladetan adarrak kamustu daitezke albaitari baten aurrean, hala iragarrita balego. Albaitaria Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak izendaturikoren bat izango da. Adar¿kamusketa egiten denean ezin izango da barneko hezur¿egitura ukitu.

      3. ¿ Abelburuek garrantzi handirik gabeko adar-ezkaildurarik izango balute, azken azterketa baino lehen, plaza ordazkariaren aurrean eta zerbitzuko albaitarien eskuhartzearekin, adarrak garbitzeko baimena eman dezake plazaburuak.

        .¿ Abereen zamaketa eta kamioien zigiluak.

      1. ¿ Plazako kortetara edo toreatzeko esparruetara eramateko diren abereak noiz bildu eta zamatuko diren ezagutzen denean, abeltzainak jakinarazi behar dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari. Horrek agenteak izendatuko ditu zama¿lanak larretik bertatik ikusteko, abereen agiriak eskatzeko edo bidezko ikuskapenak eta dagozkion zigiluak egiteko, Euskal Autonomi Elkarteko abeltzaintza denean.

      2. ¿ Abereak banako kaioletan sartuko dituzte. Kaiolak sendo eta seguruak izango dira, eta adarrei ezpalik ez ateratzeko, berariazko materialez babesturik egongo dira. Kaiolek behar adina zulo izango dute, barrukoa ondo egurasturik egon dadin.

      3. ¿ Zigiluak kaioletako alboetan eta goiko aldean ipiniko dira. Zigilurik gabeko kaioletan edo zigiluak urraturik dauzkaten kaioletan garraiaturiko abereak ez dira onartu behar, ez badago behintzat ezinbesteko arrazoiren bat behar bezala zuriturik.

      1. atala.¿ Abereak garraiatu eta zaintzea

      1. ¿ Abere¿garraioan abeltzainak izendaturiko pertsona joango da bere izenean iharduteko, araudian ezartzen diren ondorioetarako.

      2. ¿ Abereek plazako kortetan egon behar dute jaialdia hasi baino 48 ordu lehenagotik. Hirugarren mailako plazetan, ez¿finkoetan eta eramangarrietan nahikoa izango da 24 ordu lehenagotik egotea.

      1. atala.¿ Abereen deskargatze eta pisatzea.

      1. ¿ Zigiluak hautsi eta abereak deskargatzen direnean, plaza¿ordezkariak, enpresaren ordezkariak eta zerbitzuko albaitariak bertan egon behar dute.

      2. ¿ Abeltzaina ere, edo bere ordezkaria, egongo da deskarga¿garaian plazako ordezkariari eta albaitariari abereen Jatorri eta Osasun¿Gidaren kopiak emateko, baita Zezenketa¿Abereen Genealogia¿Liburutik harturiko identifikazio¿egiaztagiriak emateko ere.

      3. ¿ Deskargatu ondoren, abereak pisatuko dira, beharrezkoa denean.

      4. ¿ Plazako ordezkariak akta prestatuko du. Hor zigiluak haustearen, deskargaren eta abereak pisatzearen berri jasoko du, eta bertan dauden guztiek izenpetuko dute, bidezkotzat jotzen dituzten oharrak adieraziz.

      1. atala.¿ Abereen egonaldia plazan.

        Ikuskizuna antolatzen duen enpresa araudi hau betetzearen erantzulea da, zezenketa¿abereen zaintzeari eta egoteari dagokionez, deskargatzen dituztenetik ikuskizuna hasten den arte. Plaza¿ordezkariak neurri osagarriak hartzeko eska dezake.

      2. atala.¿ Lehenbiziko azterketa.

      1. ¿ Abereak plazara heltzen direnean edo geroago, baina ikuskizuna hasteko iragarrita zegoen ordua baino 24 ordu lehenago, zezenketan erabili beharreko abereei lehenengo azterketa egingo zaie ea gai diren, plaza eramangarriak salbuespena izango dira ondorio horretarako.

      2. ¿ Azterketa hori hurrengo ataletan esaten den moduan burutuko da.

      3. ¿ Mota bereko zezenketa¿abereak sei edo gutxiago izango balira, enpresak soberako bi eduki beharko lituzke lehenengo eta bigarren mailako plazetan, eta soberako bat gainerako plazetan.

        .¿ Lehenbiziko azterketaren baldintzak.

      1. ¿ Zezenketarako abereen lehen azterketa plazaburuaren eta plaza¿ordezkariaren aurrean egingo da, azken horrek idazkari ihardungo duela. Bertan enpresaria, abeltzaina edo bere ordezkariak, gehienez bi, egongo dira, eta aholkulari gisa izendapen libreko albaitari bat ere egon daiteke. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak izendaturiko bi albaitarik egingo dute azterketa.

        Azterketa egiten denean iragarritako ezpatariak edo burtzikariak egon daitezke, baita beren ahaldunak edo koadrilako beste edozein kide ere.

      2. ¿ Zezen¿korridetan eta pikatzailedun nobiladetan lau albaitari izendatuko dira, eta gainerako ikuskizunetan bi.

      3. ¿ Zerbitzua dela¿eta eman beharreko kalteordainak eta bidai¿sariak enpresa antolatzailearen kontura izango dira eta urtero finkatuko ditu Euskadiko Albaitarien Elkargoen Kontseiluak.

      1. atala.¿Lehenbiziko azterketaren xedea.

      1. ¿ Lehenengo azterketa adarrez, sataiaz eta zezenketarako gaitasunaz izango da. Era berean, pisua, abeltzaintza-etxearen ezaugarri zooteknikoak eta plazaren kategoria ere hartuko dira kontuan. Eragiketa horiek plazaburuak albaitariei entzun ondoren ezarritako epean burutuko dira.

      2. ¿ Parte hartzen duten albaitariek behar dutena izango dute, abereen ezaugarriak egokiro ikusteko. Gero, nork bere txosten arrazoitua emango du idatziz eta bertan araudiaren arabera eskatu beharreko ezaugarriak, eskakizunak eta baldintzak betetzen diren ala ez jasoko da, kontuan edukita ikuskizuna zein motatakoa den eta plaza zein mailatakoa.

      3. ¿ Akatsen bat ikusiko balute, plazaburuari jakinarazi beharko liokete. Hala bada, txostenean agertu behar da, akatsa zein izan den zehatz¿mehatz adieraziz.

      4. ¿ Ondoren, plazaburuak akatsei buruzko iritzia eskatuko dio abeltzainari edo bere ordezkariari, gero bertan dauden zezenkariei edo beren ordezkariei. Bigarren, eta beste alde batetik, enpresariari galdetuko dio xehetasun horietaz eta ea abereak zezenketarako gai diren.

        Enpresariak eta abeltzainak aurkeztu ahal izango dute haiek izendaturiko albaitariaren txosten arrazoitua.

      5. ¿ Txosten horiek ikusita eta ekitaldian parte hartu dutenen iritziak jaso ondoren, plazaburuak egokitzat jotzen duena erabakiko du, eta abereek zezenketarako duten gaitasunari buruzko erabaki horren berri ekitaldian bertan emango die jakitera doakienei.

      6. ¿ Aberea atzera ematen badute, adarrak iruzurrez maneiatu dituztelakoan, abeltzainak edo bere ordezkariak toreatzeko eska dezakete, adarrak aztertzearen ondorioz sor litekeen erantzukizuna beren gain hartuz, berariaz eta idatziz.

      1. atala.¿ Bigarren azterketa.

      1. ¿ Jaialdi¿egunean bertan beste azterketa bat egingo da, aurreko atalean ezarritako modu berean, abereen gaitasuna murriztu ez dela ikusteko eta lehenengo azterketa, zurituriko arrazoiren batengatik, izan ez duten abereei aurreko atalean zehazturiko puntuak begiratzeko.

      2. ¿ Azterketak egitearen ondorioz akta berri¿emaleak prestatuko dituzte. Horiekin batera azterturiko abereen agiriak eta albaitarien txostenak batuko dira eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara bidaliko da artxibatzeko. Onartu eta bazterturiko abereei buruzko azkenengo aktaren kopia bat jendaurrean jarriko da ikusgai, hor aditzera emango da zein abere toreatuko den abeltzainaren erantzukizunaz, aurreko atalaren 6. puntuan esandakoaren ildotik.

      1. atala.¿ Bazterturiko Abereen ordezkatzea.

        Enpresariak bilatuko ditu bazterturiko abereen ordezkoak, eta horiek ere aztertuko dira. Azken horien azterketa banaketarako finkatu den ordua baino lehen egingo da.

        Enpresariak toreatzeko abere guztiak eta araudi honetan ezartzen diren soberakoak aurkezten ez baditu, bertan behera utziko da ikuskizuna.

      2. atala.¿ Post mortem azterketak.

      1. ¿ Zezenketa amaitu ondoren, zerbitzuko albaitariek ¿post mortem¿ azterketak egingo dituzte, abereek lesioak dituzten ala ez ikusteko eta adarrak oso¿osorik dauden egiaztatzeko, ondorengo ataletan ageri den moduan.

      2. ¿ ¿Post mortem¿ azterketa hori plazaburuak eskatzen dituen puntuei buruz izango da. Horretarako, hondarrean gertaturikoa ikusita, bere kabuz eska dezake nahi duena, baita albaitarien iritzia ere; dena dela, araudi honen 45.6 atalean ohartemandako kasua aintzat hartuko du derrigorrez.

      3. ¿ Adarrak aztertzerakoan, lehenengo eta behin, kanpoko itxurari begiratu behar zaio, baita kanpoko kutikularen aldaketa nabariei ere. Ondoren, honela aztertuko da:

        1. Metro batez neurtuko da luzera, eta cm¿tan adieraziko. Ilea hasten den lekutik adarpuntaraino, bai barnealdetik edo alde ahurretik, bai kanpoaldetik edo alde ganbiletik. Luzera osoa bi neurketa horien baturaerdia izango da (I. eraskina).

        2. Ondoren, lehenengo eta bigarren mailako zezen¿plazetan, luzeran ebakiko da adarra zerra mekanikoaz, barnealdeko zein kanpoaldeko erdiko lerroari jarraiki, norabide dortso¿bentralean (neurketa¿lerroak). Adarra, ondorioz, erdibiturik geratuko da: barnealde ahurra eta kanpoalde ganbila (II. eraskina).

        3. Gero, kalibragailu batez, alde zurrunaren luzera neurtuko da hezurrezko oinarritik adarpuntaraino. Halaber, alde zurruneko muinaren lerro zuria eta bertan dauden bulboak ikuskatuko dira.

      4. ¿ Egindako neurketen ondorioz, adarraren alde zurrunaren luzera zezen eta zezenkoen adarraren luzeraren seiena baino laburragoa bada, edo muinaren lerro zuria erdian ez badago edo adarpuntan bukatu baino lehen ezabatu eta desagertzen ez bada, edo beste edozein behaketaren ostean, adarren osotasunaz zalantzarik bada edo uste bada maneiurik egon dela, edo hala erabakitzen diren kasuetan, adarpunta erdi bakoitzetik 12 bat cm luze ebakiko da. Ondoren, erdi biak paper gomaztatuaz lotuko dira. Paper horretan argi eta garbi adierazi behar da zein den eskuineko adarpunta (D letra) eta zein ezkerrekoa (I). Horiekin batera, adarraren jabe den aberearen identifikazioa eta baita azterketa biometrikoari buruzko txostena ere sartuko dira kutxa batean, eta behar bezala zigilatu ondoren, Euskal Autonomi Elkarteko laborategi homologatu batera, han berariazko analisiak egin ditzaten hurrengo puntu hauei buruz: kanpoko kutikulaz, alde zurruneko muineko lerro zuriaz eta adarren posizioaren gaineko azterlan histologikoaz.

      5. ¿ Plazaburuak, bere kabuz edo albaitarien eskariz, erraiak aztertzeko eta lagin biologikoak hartzeko eskatu ahal izango du, behar diren laborategietan analizatzeko.

      6. ¿ Azterketa eta analisiak egiteko atal honetan aipatzen diren tresnek eta laborategiek eskudun erakundeen onarpena behar dute izan.

      7. ¿ ¿Post mortem¿ azterketa zerbitzuko albaitariek egingo dute, plazaburu, aholkulari eta plaza¿ordezkariaren aurrean, enpresaren eta abeltzainaren ordezkariak egon daitezke orobat, hala nahi izanez gero, izendapen libreko albaitari baten laguntzaz.

        Azterketaren emaitzak akta berri¿emale batean jasoko dira, bertakoek izenpetu egingo dute nahi dituzten oharrak gehituz. Aktaren kopiak abeltzainari eta enpresari emango zaizkio eta jatorrizkoa Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, azken horrek, edukia ikusita, kasuan kasuko neurriak hartuko ditu.

      8. ¿ Adarpunten laginak eta lagin biologikoak laborategietan gordeko dira, prozedura amaitu arte.

      1. atala.¿ Abereen zozketa eta banaketa.

      1. ¿ Ezpatariek, ahaldunek eta banderilariek ¿koadrila bakoitzeko batek¿ zezenketan parte hartuko duten ezpatariak bezainbeste lote eratuko dituzte zezenketa¿abereekin, ahalik eta berdinduen, ondoren, zozketa eginez, esleituko zaio ezpatari bakoitzari toreatzeko dagokion lotea. Zozketa jendaurrean egingo da, eta bertan jaialdiko burua eta, horren ezean, plaza¿ordezkaria egongo da.

      2. ¿ Zozketa egindakoan, abereak banatu eta bakaratu egingo dira, dagokion zezen¿hiltzaileak erabakitako hondarreratze¿hurrenkeraren arabera.

      3. ¿ Enpresak baimena eta plaza¿ordezkariak baietza ematen badute, abereen banaketa irekia izango da jendearentzat, dohainik edo ordainduz, esparruak horretarako egokitasun¿ zein segurtasun¿baldintzak betetzen baditu. Bertaratu direnek ezin izango dute abereak oihuka edo keinuka erakarri; hori egiten duena kanpora bidalia izango da berehala, abereei kalte egiteagatik enpresak eska dezakeen erantzukizunaren kaltetan joan gabe.

      4. ¿ Abereen zozketa eta banaketa egin baino lehen, enpresak partaideen lansariak ordaindu eta Gizarte¿Segurantzaren frogagiriak bete, izenpetu eta zigilatu behar ditu.

      5. ¿ Lehenengo eta bigarren mailako plazetan toreatzen diren abere guztiek abeltzaintza-etxearen erakusgarria eraman behar dute. Erakusgarria honelakoa izango da: 80 mm luze, horietatik 30 mm arpoi bikoitzekoa, eta gehienez 16 mm lodi.

      1. atala.¿ Pikatzeko zaldiak.

      1. ¿ Enpresa antolatzailea erantzule izango da, pikatzeko zaldiak iragarritako eguneko goizeko 10:00ak baino lehen prest ez badaude ikuskizunaren tokian, plaza eramangarrietan ezik, horietan nahikoa izango da ikuskizuna baino hiru ordu lehenago zaldiak aurkeztea.

      2. ¿ Zaldiak behar bezala hezi eta bezaturik egongo dira, eta higikortasun nahikoa ere izango dute. Ezin izango zaie maneiatu beren portaera aldatzeari begira. Edonola ere, ez da garraio¿ariako zaldirik onartuko.

      3. ¿ Pikatzeko zaldiek, garbi eta gertatu barik, 500 eta 650 kg bitarteko pisua izan behar dute.

      4. ¿ Lehenengo mailako plazetan sei zaldi egongo dira, eta lau gainerakoetan.

      5. ¿ Zaldiak pisatu ondoren, zela eta ekipoa jarriko zaizkie, eta korridako pikatzaileek probatu egingo dituzte, hurrengo pertsona hauek bertan direla: plazaburua, plaza¿ordezkaria, izendaturiko albaitariak eta enpresaren ordezkaria. Hori dela bide, ikusi nahi da ea nahikoa indarra duten, ahokoa ondo jarrita daukaten, alboraka eta atzeraka ibiltzen dakiten eta esanekoak diren.

      6. ¿ Zaldiak baztertzeko arrazoiak hauexek izan daitezke: arauzko pisua ez edukitzea, albaitarien iritziz, gainerako baldintzak ez betetzea, infekzio¿gaixotasunen edo lesioen zantzurik izatea edo pikaldia jasateko mugikortasunik ez izatea. Era berean, portaera aldatzeko maneiuak jasan bide dituzten zaldiak baztertuko dira. Halakoetan, albaitariek beharrezko analisiak egiteko proposatuko diote plazaburuari, ustez egin dena egiaztatzeko. Modu berean egingo da hondarrean erakusten duen portaerak hala eskatzen badu.

      7. ¿ Zaldien azterketa eta proba akta batean jasoko dira, eta plazaburuak, plaza¿ordezkariak, albaitariek eta enpresaren ordezkariek izenpetuko dute.

      8. ¿ Pikatzaileek, antzinatasunaren hurrenkeran, hautatuko dute erabiliko duten zaldia, baina ezin izango dute albaitariek ontzat emandako zaldirik baztertu.

      9. ¿ Zezenketa burutu bitartean, zaldiren bat zauritu edo ostikari agertuz gero, pikatzaileak zaldia aldatzeko aukera izango du.

      1. atala.¿ Joaldunak.

      1. ¿ Korrida¿egunean, gutxienez hiru joaldunen taldea egongo da kortetan; beharrezkoa izango balitz, eta plazaburuak hala agindurik, hondarrera atera eta zezena edo zezenkoa eraman dezaten, araudi honetan ohartemandako kasuetan.

        Plaza eramangarrietan eta ez¿finkoetan, aurreko atalean aipatzen diren kasuetan, plazaburuak baimena eman ahal izango du sastakariak, edo bestela txandako ezpatariak, aberea plazan akabatzeko.

      2. ¿ Abereak hondarrera ateratzeko ekitaldia jendaurrean egiten denean, gutxienez lau joaldunek egon behar dute bertan.

      1. atala.¿ Hondarra eta toreatzeko tresnak.

      1. ¿ Korrida egin behar den eguneko goizean, plaza¿ordezkariak, enpresaren ordezkariak, zezen¿hiltzaileek edo beren ordezkariek hondarraren egoera ikuskatu ahal izango dute, eta haiek esandakoaren ildotik konponduko dira ikusitako irregulartasunak. Hesia, ezkutalekuak eta atetzarrak egiaztatuko dituzte orobat.

      2. ¿ Aurreko ikuskapena egin eta gero, bi obo biribil zentrokide margotuko dituzte hondarrean labainaurkako materialez, hesitik zazpi metrora lehenengoa, eta hamar metrora bigarrena.

      3. ¿ Korrida egin behar den eguneko goizean, enpresak banderilak aurkeztuko dizkio plaza¿ordezkariari, abere bakoitzeko lau pare banderila eta bi pare banderila beltz edo zigor¿banderila. Halaber, hamalau ezten eta babesak.

        Banderilak, eztenak eta babesak egiaztatu ondoren, plaza¿ordezkariak zigilatu egingo ditu.

        Korrida hasi aurreko bi orduetan, plaza¿ordezkariak zehazten duenean, zigilu horiek kendu egingo dira.

      4. ¿ Enpresak bere gain hartuko du baliabide materialik ez egotearen erantzukizuna, hots, ikuskizunaren araudizko iharduerak egiteko behar diren baliabide materialik ez egotearen erantzukizuna.

      1. atala.¿ Banderilak.

      1. ¿ Banderilak zuzen¿zuzenak eta gogorrak izango dira, makilak gehienez hirurogeita hamar cm luze eta hamazortzi mm lodi (diametroan) dituela. Makilaren mutur batean, altzairu moztaile eta zorrotzez egindako arpoia egongo da sarturik, agerian geratzen den zatia hirurogei mm¿koa izanik. Ageriko zati horren berrogei mm arpoitxorako izango dira, zeinak gehienez hamasei mm¿ko zabalera izango duen.

      2. ¿ Banderila beltz edo zigorrekoen arpoiak agerian duen zatiak 8 cm luze eta 6 mm zabal izango du. Arpoitxoa duen arpoiaren zatiak 61 mm luze eta 20 mm zabal, eta arpoitxoa bukatzen den tokiaren eta arpoitxo¿gorputzaren arteko distantzia, berriz, 12 mm¿koa. Banderila beltzek azal beltza izango dute, 7 cm¿ko zerrenda zuria erdialdean dutela.

      3. ¿ Burtziketan zaldiz jartzen diren banderilek atal honen 1. puntuan zehazturiko ezaugarriak izango dituzte, eta beren makila gehienez 80 cm luze izango da.

      1. atala.¿ Eztenak.

      1. ¿ Eztenek piramide triangeluarreko forma izango dute, eta ertzak edo ahoak zuzenak. Altzairu moztaile eta zorrotzez eginak dira, eta txantiloiaz neurturiko dimentsioak hauexek dira: 29 mm luze ertz bakoitzean bider 19 mm zabal triangelu bakoitzaren oinarrian; beren oinarrietan tope gogor bana izango dute, soka kolatuaz estalita, aho bakoitzari dagokion zatiaren zabalera 3 mm¿koa, 5 mm triangelu bakoitzaren oinarriko erdialdetik, beheko oinarrian 30 mm¿ko diametroa eta 60 mm¿ko luzera. Amaieran altzairuzko gurutze finkoa dago, besoek forma zilindrikoa dutela, muturretatik topearen oinarrira 50 mm eta lodiera 8 mm¿koa daukatela (III. eraskina).

      2. ¿ Eztena daraman makila material gogorrezkoa izango da, makurxea, eta eztena osatzen duten hiru aldeetako bat gorantz begira geratu beharko da, makilaren alde ganbilarekin bat eginez. Gurutzea horizontalean egongo da eta paraleloan adierazitako aldearen oinarriarekiko.

      3. ¿ Ezten¿hagaren luzera guztira, hau da, eztena makilarekin batera, bi metro eta berrogeita hamabost cm¿tik bi metro eta hirurogeita hamar cm¿ra bitartekoa izango da.

      4. ¿ Pikatzaileak dituzten nobiladetan ezaugarri bereko eztenak erabiliko dira, baina piramidearen altuera hiru mm¿tan gutxituko da.

      1. atala.¿ Babesak.

      1. ¿ Pikaldian erabiltzen diren zaldien babesak material arin eta sendoez egingo dira, zezenketa¿abereen erasoaldiei eutsi behar dieten atalak estaltzeko modukoak.

        Babesaren pisua ez da 30 kg baino handiagoa izango, hura osatzen duten zati guztiak barne.

      2. ¿ Babesak bi gona handi izango ditu zaldiaren aurreko eta atzeko aldeetan eta gona txiki bat eskuinaldean. Edonola ere, babesa ez da zaldia mugitzeko oztopoa izango. Babesak bi ebaki bertikal eduki ahal izango ditu eskuineko alboan, zurruntasuna leuntzeko. Zaldien segurtasuna bermatzeko hanka¿babesleak erabiliko dira.

      3. ¿ Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak onartuko ditu pikaldian erabil daitezkeen babesak.

      4. ¿ Estriboak barku¿erakoak izango dira, ertzik gabekoak, abereari minik ez egiteko. Ezkerrekoa bakero¿erakoa izan daiteke.

      1. atala.¿ Puntzetak.

      1. ¿ Puntzeten gehienezko luzera 88 cm¿koa izango da, kirtenetik hasi eta muturreraino.

      2. ¿ Deskabellatzeko puntzetak gurutze¿erako tope finkoa izango du, 78 mm luze eta hiru atalez osatua: bat erdian, eusteko, 22 mm luze, 15 mm altu eta 10 mm lodi, ertzak alakatuak dituena; beste biak alboetan, obalatuak, 28 mm luze, 8 altu eta 5 lodi. Topea puntzetaren muturretik 10 cm¿ra egongo da.

      1. atala.¿ Burtziak eta farpak.

      1. ¿ Zigor¿burtziek, guztira, 1¿60 metroko luzera izango dute, eta haga honela osatuko da: 6 cm¿ko kubo txikia eta 15 cm¿ko aho biko marraza, zekorrentzat, eta 18 cm¿koa zezenentzat, kasu bietan marraza 25 mm lodi izango da. Kubo txikiaren goialdean gurutzeta bat egongo da, 6 cm luze eta 7 cm diametro, burtziaren marrazaren aurkako norabidean.

      2. ¿ Farpak burtziak bezain luzeak izango dira. Arpoia edukiko dute, 7 cm luze eta 16 mm lodi.

      3. ¿ Heriotz¿burtziek, gehienez ere, ondorengo neurriak izango dituzte: 1¿60 m luze, kubo txikia 10 cm¿koa eta aho biko marrazak 60 cm¿koak, zekorrentzat, eta 65 cm¿koak zezenentzat, eta 25 mm lodi.

      4. ¿ Burtzi¿korridetako banderila motzek 18 mm diametroko eta 20 cm luzerako makila izango dute, eta banderila luzeek bezalako arpoia, gehienez ere, 35 cm¿koa. Banderila arrosek 20 cm baino gutxiagoko luzera duen burdinezko kirtena izango dute eta 8 mm¿ko lodiera duen arpoia.

  1. atala.¿ Xedapen orokorrak.

  1. ¿ Zezen¿plazako ateak toreo¿ikuskizuna hasi baino ordu bete lehenago, gutxienez, zabaldu beharko dira ikusleentzat.

  2. ¿ Zezenkari guztiek ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago, gutxienez, egon beharko dute zezen¿plazan eta ezin izango dute bertatik alde egin harik eta ikuskizuna guztiz amaitzen den arte. Ezpatari batek, ondo frogatutako arrazoi batengatik, bere taldearekin alde egiteko baimena eskatuz gero plazaburuari, honek baimena eman diezaioke, beti ere, bere eginkizuna amaitutakoan eta baldin eta hirukoteko kideek ados egonez gero.

  3. ¿ Zezenkariek egoera fisiko onean egon beharko dute. Lesioren bat edo toreatzeko ahalmenean eragin dezakeen bestelako kalterik ageri badute, plazaburuak zigorra izan dezaketela jakinaraziko die eta, plazaburutzaren erabakiz eta beren jardueraren arabera, zezen¿plazako mediku¿taldeak aztertuko ditu.

  4. ¿ Ezpatari batek parte hartu ezin eta arauzko ordezkorik ez bada, gainontzeko zezen¿hiltzaileek ordezkatu beharko dute derrigorrez, baldin eta bakoitzari dagozkionak baino zezen bat gehiago toreatu eta hil behar badu.

  5. ¿ Zezenketa¿aldian iragarritako ezpatari guztiak kaltetuta gertatuz gero, ordezkoak, arauzko ordezkorik balego, bete beharko ditu gainerakoen eginkizunak, eta berorrek hil beharko ditu irteteko geratzen diren gainontzeko zezen guztiak. Ordezkoa ere ezindurik geratzen bada, ikuskizuna amaitutzat joko da.

  1. atala.¿ Ikuskizunaren hasiera eta garapena.

  1. ¿ Ikuskizuna hasteko agindua eman baino lehen, plazaburuak eta ordezkariak arauzko xedapen guztiak bete direla, laguntzaile guztiak beren tokietan daudela eta kailejoian baimendutako pertsonak baino ez daudela ziurtatuko dute.

  2. ¿ Plazaburuari dagokio ikuskizunaren ekitaldi bakoitza hasteko agindua ematea, enpresak emandako kolore ezberdineko zapien bidez:

    1. Zuria, ikuskizunari hasiera emateko, zezenak ateratzeko, lantzeak aldatzeko, azken ekitaldian musikari ekiteko, abisuak emateko eta sariak emateko.

    2. Berdea, baztertu nahi den zezena kortara itzultzeko.

    3. Gorria, zezenari «banderila beltzak» jartzeko.

    4. Urdina, zezena narrasean plazari buelta ematen eramateko.

    5. Laranja, zezenari bizia barkatuko zaiola adierazteko.

  3. ¿ Plazaburuak oharpenak egin dizkieke zezenketan parte hartzen dutenei edozein unetan, plaza-ordezkariaren bitartez.

  4. ¿ Zezen¿plazako erlojuak ikuskizunerako iragarritako ordua jotzen duen unean bertan hasiko da ikuskizuna.

  5. ¿ Plazaburuak ikuskizuna hasteko iragarritako orduan emango du hasteko agindua, zapi zuria erakutsiz, turutek eta tinbalek hasierako deia egin dezaten. Ondoren, algoaziltxoek, plazaburuari baimena eskatutakoan, hondarra hustu eta paseotxoa egingo dute, atzetik ezpatariak, koadrilak, hondartzaleak, mandazainak eta zaldimutilak daramatzatela. Azkenik, baketako giltzak torilariari eman eta alde egingo dute, plaza hutsik utziz.

  6. ¿ Aipatutako profesionalek eta zerbitzuko langileek, zezenketan zehar ihardunean ari ez diren bitartean, dagokien ezkutalekuko kailejoian egon beharko dute.

  1. atala.¿ Koadrilak.

  1. ¿ Ikuskizuna usadioen arabera burutuko da eta atal honetan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriko.

  2. ¿ Ezpatarien koadrilak bi pikatzailek, hiru banderilarik, ezpata¿mutil batek eta, kasu batzuetan, ezpata¿mutilaren laguntzaile batek osatuko dituzte. Ezpatari batek korrida osoan ihardun behar duenean, bere koadrilaz gain, beste bi koadrila aterako ditu. Korridan bi ezpatarik parte hartzen badute, bakoitzak pikatzaile bat eta banderilari bat gehiago atera beharko ditu koadrilan.

    Ezpatari batek zezen bakarra hil behar badu, bi banderilarik eta pikatzaile batek osatuko dute bere koadrila. Zezen¿hiltzaileak koadrila finkoa duenean, koadrila osoa atera beharko du.

  3. ¿ Ezpatari zaharrenari dagokio zezenketaren artea zuzentzea eta gainontzeko zezenkariei beharrezko diren jarraibideak ematea, araudi honetan ezarritakoa betearazteko. Jaialdiak nahasi eitekoak direnean, hau da, zezenketaren aldi batean burtziketa burutzen denean, bi zuzentzaile egongo dira, bakoitza dagokion ikuskizun¿mota zuzentzeko, adierazitako irizpideari jarraiki.

    Bestalde, ezpatari bakoitzak suertatu zaizkion abereen zezenketa zuzentzeko eskubidea badauka ere, onartu egin beharko ditu ezpatari zaharrenak egiten dizkion oharpenak eta akatsen zuzenketak.

  4. ¿ Zezenketaren zuzentzaile den ezpatariak bere eginkizuna, axolagabekeriagatik edota ezjakintasunagatik, behar bezala betetzen ez badu, eta zezenketa anabasean egiten badu, plazaburuaren oharpena jasoko du, eta oharpenei jaramonik egiten ez badie, arau¿hauste arinei dagokien zigorra ezarriko zaio.

  5. ¿ Ezpatariek, lanbide¿antzinatasunaren arabera, hilko dituzte korridarako iragarritako zezenak nahiz ordezkoak.

  6. ¿ Zezenketan zehar ezpatariren bat zezena hil baino lehen zaurituta, kaltetuta edo gaiso suertatzen bada, gainontzeko ezpatariek ordezkatuko dute, beti ere, antzinatasun¿irizpideari jarraiki. Zezena hil ondoren gertatzen bada, ezpataririk zaharrenak ordezkatuko du, dagokion txanda ezertan aldatu gabe.

  7. ¿ Ezpatariek beren txanda ez dagokien bitartean ezin izango dute kailejoitik alde egin, ezta aldi baterako ere, plazaburuaren baimenik izan ezean.

  1. atala.¿ Zezenketaren lehen ekitaldia

  1. ¿ Dagokion ezpatariak zezena kapoteaz toreatu ondoren, plazaburuak pikatzaileak irteteko agindua emango du.

  2. ¿ Zezena korritu eta baretzeko, plazan ezin izango dira hiru banderilari baino gehiago egon, eta zezena plazara atera bezain laster egiten saiatuko dira, alferriko korrikaldirik egin gabe.

  3. ¿ Debekatuta dago zezenak errekortatzea, kapotearekin itsutuz hesiaren aurka tupust eginaraztea edota ezkutalekuan amilaraztea.

  1. atala.¿ Pikaldia.

  1. ¿ Pikatzaileek txandaka ihardungo dute. Diharduen pikatzailea zezen¿hiltzaileak agindutako tokian jarriko da, ahal izanez gero bakatik ahalbait urrutien, eta beste pikatzailea zezen¿plazaren beste aldean.

  2. ¿ Pikatzailea pikaldirako prest dagoenean, lege onez erakarri behar du zezena, hesitik hurbileneko obo-marra gainditu gabe. Pikatzaileak zaldiaren eskuineko begia estalita egon dadin zaindu beharko du, bai eta zezenkariek ezkerreko estriboa baino aurrerago joan ez daitezen ere.

  3. ¿ Pikaldian zezenak ezin izango du egon barreratik urrutien dagoen oboaren barruan eta zezenkariak eta zaldimutilak ezin izango dira inola ere zaldiaren eskuinaldean ibili.

  4. ¿ Zezena zaldiarengana hurbiltzen denean, pikatzaileak eskuinaldetik pikatu beharko du. Debekatuta dago ankerkeriaz eztenkatzea, zezena ihesbiderik gabe uztea, zezenaren inguruan biraka ibiltzea edota gaizki ezarritako zigorra luzatzea. Adardunak alde egiten badu, guztiz debekatuta dago jarraian beste eztenkada bat sartzea. Halakoetan, zezenkariek zezena behar den tokira atera beharko dute ahalbait lasterren eta pikaldirako kokatu; pikatzaileak, bere aldetik, berriz ekiteko kokatu baino lehen, atzerantz bota beharko du zaldia. Era berean jokatu beharko dute pikaldia arauzkoa ez denean edo gehiegi luzatzen denean. Pikatzaileek beren buruak babesteko egin beharreko guztia egin dezakete une oro.

  5. ¿ Zezena zaldiaren aurrean eta dagokion oboan hiru aldiz jarri eta gero ez badio zaldiari aurre egiten, orduan ahal den lekuan ekingo zaio pikaldiari.

  6. ¿ Zezenak jasandako zigorra egoeraren gora¿beheren araberakoa izango da. Dagokion ezpatariak egoki baderitzo, hurrengo ekitaldira igarotzeko eska dezake, beti ere, gutxienez, eztenkada bat sartu ondoren; lehen mailako zezenplazetan gutxienez bi eztenkada beharko dira ekitaldiz aldatzeko; plazaburuak zezenak jasotako zigorraren arabera ebatziko du. Beste kasu batzuetan, zezena nahikoa zigortu dela baderitzo, plazaburuak berak aginduko du ekitaldian aurrera egitea.

  7. ¿ Plazaburuak ekitaldiz aldatzeko agindutakoan, pikatzaileek zigortzeari utziko diote, beti ere, zezenak alde egin arte beren buruak babesteko egin beharreko guztia egin dezaketelarik. Azkenik, zezenkariek zezena zaldiarengandik bereiziko dute.

  8. ¿ Pikaldiko arauak hausten dituzten zezenkari oinezkoek plazaburuaren oharpena jasoko dute. Hiru aldiz ohartarazitakoan, arau¿hauste arinari dagokion zigorra jar diezaiekete. Zaldimutilak pikatzailearen laguntzailetzat joko dira eta, horrenbestez, haga bat izan dezakete beren ihardunerako.

  9. ¿ Atal honetan ezarritako arauak hausten dituzten pikatzaileek plazaburuaren oharpena jasoko dute, eta zigorra ezar dakieke arau¿haustearen larritasunaren arabera.

  10. ¿ Hondarrean, pikaldian ez diharduen pikatzailearen ondoan, koadrila bereko menpeko bat egongo da, zezenak ihesean dabilela pikatzaile horren zaldiarekin topo egin ez dezan beharrezko diren kiteak egiteko.

  1. atala.¿ Ezpatariak pikaldian zehar.

  1. ¿ Pikaldian zehar, parte hartzen duten ezpatari guztiak pikatzailearen ezkerraldean jarriko dira. Zezenketan dabilen ezpatariak pikaldia zuzendu eta, beharrezko ikusten badu, eskuhartuko du.

  2. ¿ Edonola ere, eztenkada bakoitzaren ondoren, ezpatariek, antzinatasunaren arabera, egingo dituzte kiteak. Ezpatariren batek parte hartzeari uko eginez gero, hurrengo txanda daukanak jarraituko du.

  1. atala.¿ Pikatzaileen ordezkapenak.

    Istripuren bat dela-eta, koadrila bateko pikatzaile batek nahiz biek iharduterik ez dutenean, gainontzeko koadrilakoek ordezkatuko dituzte, horretarako antzinatasunik gutxien duenetik gehien duenerako hurrenkerari jarraituko zaiolarik.

  2. atala.¿ Pikaldiaren ezintasuna.

    Zezena mantsoegia delako pikaldian aurreko ataletan ezarritakoa bete ezin bada, plazaburuak ekitaldiz aldatzea eta zezenari banderila beltzak edo zigortzekoak jartzea erabaki dezake.

  3. atala.¿ Zezenketaren bigarren ekitaldia

  1. ¿ Plazaburuak ekitaldiz aldatzeko agindutakoan, zezenari banderilak jartzeari ekingo zaio, gutxienez banderila pare bi eta gehienez hiru jarri beharko zaizkiolarik.

  2. ¿ Banderilariek binaka ihardungo dute, antzinatasunaren hurrenkerari jarraiki; banderilari batek hiru aldiz atera eta hiruretan huts eginez gero, txanda galdu eta hurrengoak ordezkatuko du.

  3. ¿ Ezpatariek, nahi izanez gero, dagokien zezenari banderilak jar diezaizkiokete, horretan beste ezpatariekin batera ihardun dezakete. Halakoetan, ez da hurrengo atalean ezarritakoa betearaziko.

  4. ¿ Ekitaldi honetan, erdialdeetan, ihardunean dabilen banderilariaren atzealdean hurrengo txanda dagokion ezpataria jarriko da, eta beste banderilaria zezenaren atzean. Bestalde, bi peoi egon daitezke banderilariei laguntzeko.

  1. atala.¿ Baimenik gabeko lantzea.

    Zezenkariek banderilak baimenik gabe jartzen baditu, ekitaldia aldatuko dela iragarritakoan, arau¿hauste arinari dagokion zigorra jaso dezakete.

  2. atala.¿ Banderilarien ordezkapena.

    Istripuren bat dela-eta, koadrila bateko banderilariek ezin badezakete ihardun, gainontzeko koadriletako banderilari berrienek ordezkatuko dituzte.

  3. atala. Zezenketaren azken ekitaldia

    Ezpatari batek, bere lehen zezenarekin ari dela, muletaren faenari ekin baino lehen, montera eskuetan hartu eta plazaburuari baimena eskatu beharko dio. Hala berean, plazaburua agurtu beharko du ohiko txandako azken zezena hiltzen duenan.

  4. atala.¿ Lantzearen tajutzea.

  1. ¿ Zezenkariek debekatuta daukate zezenak ezpata sartuta duela eztenkada barrenagotzea, zezena erori baino lehen sastakatzea edota beste edozein modutan zauritzea azkarrago hil dadin; bereziki debekatuta dago «peoien gurpila» izenekoa.

  2. ¿ Ezpatariak, zezena hiltzearren, ezpata sartu baina hiltzea lortzen ez duenean eta beste ahalegin bat egin baino lehen, aurreko ahaleginean sartutako ezpata atera beharko du.

  3. ¿ Atal honetan ezarritako aginduak betetzen ez dituzten zezenkariei arau¿hauste arinei dagokien zigorra ezar dakieke.

  4. ¿ Ezpatariak ezpata sartutakoan soilik deskabella dezake zezena; osterantzean, errepikatu beharko du lantze bera.

  1. atala.¿ Abisuak eta lantze arruntaren ezintasuna.

    Azken ekitaldia hasi eta hamar minutura zezena oraindik bizirik badago, turuta joko da plazaburuaren aginduz, lehen abisua emateko. Hiru minuturen ondoren, bigarren abisua emango zaio eta bi minutu beranduago, hirugarrena, hau da, azkena. Une horretara heldutakoan, ezpatariak eta gainontzeko zezenkariek barrerara jo beharko dute eta zezena kortara itzuli edo sastakatu egingo da. Ezin bada, ez itzuli, ezta sastakatu ere, plazaburuak hurrengo txanda dagokion zezen¿hiltzaileari eman diezaioke zezena hiltzeko agindua, ezpataz nahiz, zuzenean, deskabellatuz, animaliaren egoeraren arabera.

    .¿ Ezpatarientzako sariak.

  1. ¿ Ezpatariek jaso ditzaketen sari edo garaikurrak honako hauek dira: eraztun aldetik agurtzea, zezen¿plazari bira osoa ematea, toreatu duen zezenaren belarri bat edo biak eta zezen¿plazako ate nagusitik bizkar gainean ateratzea. Ohiz kanpoko kasuetan, plazaburuak hala erabakitzen badu, zezenaren buztana jaso dezake sari gisa.

  2. ¿ Sariok emateko erari dagokionez, agurretarako eta zezen¿plazari bira emateko, ezpatariak berak erabakiko du, ikusleen txaloak kontuan izanik; belarri bat emateko erabakia plazaburuari dagokio, ikusleen gehiengoak hala eskatuz gero; zezenaren bigarren belarria emateko erabakia ere plazaburuari dagokio, honek, ikusleen eskakizunak, zezenaren baldintzak, zezenketaren ekitaldien zuzentasuna, kapotearekin eta muletarekin egindako faena eta, batez ere, ezpatakada kontuan izango dituelarik.

    Belarriak eta buztana mozteko orduan algoaziltxo batek egon beharko du bertan, eta berorri dagokio ezpatariari sariok ematea.

    Plazako ate nagusitik bizkar gainean irten ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da zezen baten belarri biak lortu izana.

  3. ¿ Plazaburuak, suhartasun handia erakutsi duten zezenen kasuan eta ikusleek hala eskatuz gero, zezena plazari buelta ematen narrasean eramateko agindua eman dezake zapi urdina erakutsiz.

    Ikusle gehienek hala eskatuz gero, abeltzainak edo unanmaizterrak plazari buelta eman ahal izango dute.

  1. atala.¿ Bizia barkatzea.

  1. ¿ Lehen eta bigarren mailako zezenplazetan, zezen batek satai ederra eta jokabide paregabea erakutsi duenean zezenketako ekitaldi guzti¿guztietan, plazaburuak bizia barkatzea erabaki dezake, zezena hazitarako uzteko arraza eta kasta hobetzearren, edonola ere, horretarako honako baldintza hauek guztiak bete beharko direlarik: ikusleen gehiengoak hala eskatzea, toreatu duen ezpatariak berein¿beregi eskatzea eta, azkenik, zezenaren abeltzaintza¿etxearen jabea edo unanmaizterra ados egotea.

  2. ¿ Plazaburuak zapi urdina ateraz zezenari bizia barkatzeko agindutakoan, dagokion zezen¿hiltzaileak gezurrezko hilketa burutuko du ezpata beharrean banderila erabilita.

  3. ¿ Hilketaren itxurak egin eta arpoia sartu ondoren, zezena kortara itzuliko da eta zauriak sendatuko dizkiote.

  4. ¿ Halakoetan, zezen¿hiltzaileak belarri bat edo bi, edota, ohiz kanpo, buztana, lortu badu, gezurrezko sari¿banaketa burutuko da.

  5. ¿ Zezenari bizia barkatzen zaionean, abeltzainak hitzartutako diru¿kopurua edo dagokion heinekoa itzuli beharko dio enpresariari.

  1. atala.¿ Abereak atzera itzultzea.

  1. ¿ Hondarrera ateratzen diren zezenak zezenketarako batere egokiak ez direla argi eta garbi ikusiko balitz, akats nabariak dituztelako edota jokabide okerrak agertzen dituztelako, plazaburuak atzera itzultzeko agindu ahal izango du.

    Halakoetan, plazaburuak espedientea irekitzeko proposamena egingo dio Joku eta ikuskizun zuzendariari, gertatu diren gora¿beheren erantzukizunak argitzearren.

  2. ¿ Zezenak zezenketa¿aldian kalte handiak izan eta sastakatu beharra badago, ez da bere ordez beste bat aterako.

  3. ¿ Txandako ezpatariak dagokion zezena jadanik toreatu izana izatea salatuz gero, plazaburuak zezen hori itzultzeko eta beste bat ateratzeko agindua eman dezake.

  4. ¿ Aurreko ataletan adierazitako kasuetan, joaldunak ateratzen direnetik nahiko denbora igaro eta zezena kortara itzulararazterik ez balego, zezena hondarrean bertan hilko du sastakariak, plazaburuaren aginduz, edo, sastakariak ezin badu, txandako ezpatariak.

  5. ¿ Aurreko ataletan ezarritakoari jarraiki, kortara itzulitako zezenak bertan sastakatuko dituzte, plaza-ordezkariaren aurrean.

  1. atala.¿ Ikuskizunaren etena.

  1. ¿ Eguraldia txarra egiten duenean edota eguraldi txarra egiteko arriskua dagoenean, zezenketaren ohiko iharduna ezinezko bihurtuz, plazaburuak zezenketa hasi baino lehen iritzia eskatuko die ezpatariei honako hau gaineratuz: ikuskizunari ekiteko erabakia hartuz gero, soilik oso eguraldi txarra egingo balu eta denbora luzez iraungo balu etengo litzatekeela ikuskizuna.

  2. ¿ Era berean, ikuskizuna hasitakoan, eguraldiagatik edota bestelako arrazoiengatik, ekitaldia arriskutan jartzen bada, plazaburuak ikuskizuna eteteko agindu dezake, aldi baterako, egoera hobetzen denera arte, edo behin¿betiko.

  1. atala.¿ Ikuskizunaren akta.

  1. ¿ Zezen¿ikuskizuna amaitutakoan, ekitaldien iharduketa eta gora¿beheren akta egingo da, honako hauei jarraiki:

    1. Toreo¿ikuskizun orokorretan, plaza-ordezkariak jasoko du akta, beti ere, plazaburuaren oniritziarekin. Bertan honako hau jasoko da:

      • Ikuskizuna burututako tokia, eguna eta ordua, eta iraupena.

      • Parte hartutako zezen¿hiltzaileak eta beren koadrilen osakera.

      • Toreatutako zezenak, abeltzaintza-etxea eta dagokien identifikazio¿zenbakia. Soberakorik atera direnean, kopurua eta identifikazioa adieraziko da.

      • Lortutako sariak.

      • Gertatutako gora¿beherak.

      • Zezenen hilketaren gora¿beherak.

      • ¿Post mortem¿ azterketa, hala balegokio.

        1. atala.¿ Pikatzailerik gabeko nobiladak.

          Pikatzailerik gabeko nobiladetan, abereen azterketarako hau baino ez da egingo: agirietan agertzen den zezenkoen adina, jatorria eta zezenkoen identifikazioa eta osasun¿egoera egiaztatzea.

        2. atala.¿ Burtziketa.

        1. ¿ Burtzikariek parte hartzen duten ikuskizunak iragartzeko karteletan, burtzikatzeko zezenek adarrak beren onean dituzten ala ez adieraziko da.

          Zezenek adarrak beren onean dituztela iragartzen bada, hil aurreko nahiz hil ondoko azterketetan araudi honetan ezarritakoa bete beharko da.

        2. ¿ Burtzikari bakoitzari dagozkion zezenak bezainbeste zaldi eta beste bat gehiago aurkeztu behar ditu. Burtzikatu beharreko zezenen adarrak beren onean izanez gero, esandakoak baino beste zaldi bat gehiago aurkeztu beharko dute.

        3. ¿ Oinezko zezen¿hiltzaileekin batera, txandaka, parte hartu behar duten burtzikarien hurrenkera, karteletan iragarritakoa izango da, edozein modutan ere, plazaburuak hondarraren baldintzak kontuan izanik bestelakorik erabaki lezake.

        4. ¿ Burtzikariarekin batera bi peoi aterako dira hondarrera, burtzikariari laguntzearren, beti ere, berak emandako jarraibideei jaramon eginez. Peoiek ezin izango dute zezena errekortatu, desbideratu edo zorabiatzea.

        5. ¿ Burtzikariek ezin izango diote sartu zezen berari hiru zigor¿burtzi eta hiru farpa edo hiru banderila¿pare baino gehiago. Plazaburuak ekitaldiz aldatzeko agindutakoan, zaldunak heriotz¿burtziak erabiliko ditu, lurrean oinik jarri gabe. Menpekoak edo erretiratutako zezen¿ edo zekor¿hiltzaileak ezin izango du zezenaren hilketan parte hartu, baldin eta gutxienez bi heriotz¿burtzi jarri ez bazaizkio.

        6. ¿ Ekitaldiz aldatu eta bost minutu igaro ondoren, zezena bizirik badago, lehen abisua emango da eta, bi minuturen ondoren, bigarrena. Une horretara iritsiz gero, zalditik jaitsi beharko du derrigorrez, baldin eta berorrek hil behar badu; osterantzean menpekoak hilko du. Edonola ere, bost minutuko epea igarotakoan hirugarren abisua eman eta zezena kortara bidaliko dute edo, nolako egoeran dagoen ikusita, hondarrean bertan sastakatuko dute.

        1. atala.¿ Toreo-jaialdiak.

          Toreo-jaialdietan mota guztietako zezen¿ikuskizunei buruz ezarritakoa bete beharko da, hurrengo salbuespenak salbu:

        1. ¿ Iragarkietan zezenen adina argi adierazita egon behar da, horren arabera burutuko baita ikuskizuna.

        2. ¿ Zezenei egin beharreko azterketa ikuskizunaren egunean egin ahal izango da, eta 77. eta 38.2. ataletan jasotako alderdiak begiratuko dira.

        3. ¿ Ikuskizun horietan edozein zezen torea daiteke, beti ere, arrak izan eta beharrezko diren osasun¿baldintzak betetzen badituzte.

        4. ¿ Ikuskizunetan Toreo¿profesionalen Erregistro Orokorrean ezarritako edozein kategoriatako zezen¿hiltzaileek parte har dezakete, bakoitzari dagokion adineko zezenekin, denek ere ikuskizun bakar batean parte har dezaketelarik. Toreatu beharreko zezenak bezainbeste banderilari eta beste bat gehiago egongo dira koadriletan, eta ikuskizunean pikaldia dagoenean, pikatzaile bat egongo da abere bakoitzeko. Eztenak zezen¿motaren araberakoak izango dira. Hiru zaldi erabiliko dira.

        5. ¿ Ikuskizunaren antolatzaileek ikuskizunerako baimenaeskatzeko orduan aurrikusitako gastuei buruzko datu zehatzak aurkeztu beharko dituzte. Ikuskizuna amaitu eta berrogeita zortzi orduko epearen barruan, antolatzaileek ikuskizuneko kontuak aurkeztu beharko dituzte Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan eta, hamabost eguneko epean, irabaziak dagozkien jasotzaileen artean banatu direlako frogagiriak.

        1. atala.¿ Zekorketak.

          Zale hutsek parte hartzen duten zekorketetan, zekorra hiltzea zezenketa¿zuzendariari dagokio, zeinak Erregistroko I. edo II. sailean izena emanda dagoen profesionala izan behar duen.

  1. atala.¿ Zezenketa oso-osorik ikusteko eskubidea.

  1. ¿ Ikusleek zezenketa oso¿osorik ikusteko eskubidea dute, kartelean iragartzen den moduan.

  2. ¿ Ikusleek dagokien lekuan esertzeko eskubidea dute. Hartara, plazako langileek lagunduko diete eserlekua bilatzen.

  3. ¿ Ikusleek sarrera-txartelaren zenbatekoa berreskuratzeko eskubidea dute, baldin eta ikuskizuna bertan behera utzi edo atzeratu bada edo iragarritako kartela aldatzen bada. Ondorio horietarako, honelako kasuetan ulertuko da kartela aldatu dela: iragarritako ezpatari bat edo gehiago ordezkatzen denean, beste abeltzaintza-etxe bat hartzen denean edo iragarritako abereak ordezkatzen direnean, baita ere iragarritako ezpatariren bat, edozein arrazoirengatik, bertaratzen ez denean eta dagokion abere¿sorta besteen artean banatzen denean.

    Sarrera-txartelaren zenbatekoa berreskuratzeko epea, ikuskizuna bertan behera utzi, atzeratu edo aldatuko dela iragartzen denetik hasiko da eta amaitu ikuskizuna egiteko iragarrita zegoen egunetik lau egunetara amaituko da edo, aldaketak egin direnean, hamabost minutura, hasi baino lehen. Adierazitako epeak besterik gabe luzatuko dira, epea amaitu eta, oraindik ere, bezeroak etengabe baldin badoaz dirua jasotzera.

  4. ¿ Behin lehenengo aberea hondarrera aterata ikuskizuna bertan behera uzten bada, enpresaren esku ez dauden arrazoiengatik, ikusleak ez du dirua berreskuratzeko eskubiderik.

  5. ¿ Bezeroak iragarri den orduan ikuskizuna ikusten hasteko eskubidea dauka. Hasiera¿ordua atzeratzen bada, horren arrazoia azalduko zaie bertaratuei. Ordubete baino gehiago atzeratu bada, bertan behera utziko da ikuskizuna eta ikusleek dirua berreskuratzeko eskubidea izango dute.

  6. ¿ Enpresak jendeari edo ikusleren bati larrialdiko jakinarazpen edo premiazko mezua eman nahi izanez gero, plazaburuaren baimena behar du aurretiaz, eta zezenketa egin bitartean mezurik ez ematen saiatuko da.

  7. ¿ Ikusleek, eskuzapiak edo antzerakoak erakutsiz, ezpatariei sariak emateko eska dezakete, ekitaldia amaitu ondoren.

    .¿ Ikusleen betebeharrak.

  1. ¿ Ikusleek eserita egon behar dute zezenketa bitartean; korridore eta eskilaretan agintaritzaren agenteak eta enpresako langileak baino ez dira egongo. Saltzaileak ez dira ibiliko zezenketa-aldian.

  2. ¿ Ikusleek ezin izango dute ez sartu, ezta irten ere, abere bakoitzaren zezenketa amaitu arte.

  3. ¿ Erabat debekaturik dago kuxinik edo beste edozein gauza hondarrera botatzea. Debeku hori errespetatzen ez duten ikusleak plazatik kanpora bidali ahal izango dira, ezar dakiekeen zehapenaren kaltetan joan gabe.

  4. ¿ Ikuskizuna egiten den bitartean eragozpenak sortu edo beste ikusleei enbarazu egiten dieten pertsonei kanpora bidaltzeko abisua emango zaie, horrela jarraituz gero, edo egindakoa larria izanez gero, kanpora bidaliko dituzte besterik gabe.

  5. ¿ Aberea hondarrean dagoela bertara jauzi egiten duen pertsona, koadrilek hartu, atera eta segurtasun¿agenteen eskutan utziko dute.

  1. atala.¿ Abonuak.

  1. ¿ Abonuen salmenta lotuko zaie herri¿ikuskizunei buruzko arauei, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko arauei, Araudi honetan ezarritakoari eta zezenplazen titularrek ezarri eta baldintza¿orrietan onarturikoari.

  2. ¿ Enpresaren eskaintzari helduz, ikuskizun¿sail baterako edo gehiagorako abonua erosten duten ikusleek honako eskubide¿betebeharrak izango dituzte:

    1. Abonatuek, duten abonua edonolakoa izanda ere, gainerako ikusleek dituzten eskubide¿betebehar berberak izango dituzte, batez ere, kartela aldatu, ikuskizuna bertan behera utzi edo atzeratuz gero, edo hasierako eskaintza aldatzen duen beste zerbait gertatuz gero.

    2. Abonatuek plazan sartzeko banako txartela eskuratu ahal izango dute. Txartel horretan abonatuari egokitzen zaion zenbakia adieraziko da, baita abonatu bati dagokiola ere eta berriro saltzea debekaturik dagoela.

    3. Abonuari eusteko, titularrek abonua berritu behar dute denboraldi bakoitzean enpresak adierazitako epean. Epe hori abonuan agertzen den lehenengo ekitalditik gutxienez zazpi egunetara eta gehienez hogeita hamar egunetara irekiko da.

    4. Plazan erreformak egiten direlako edo beste edozein arrazoi dela eta, abonatuaren eserlekua desagertuko balitz, enpresak ahalbait hurbilen dagoen beste antzerako eserlekurako abonua eman beharko lioke abonatuari, azken horren eskariz.

  3. ¿ Enpresak abonua saldu eta hurrengo hogeita lau orduetan kreditu¿erakunde batean sartu behar du, administrazio¿organoaren eskueran utziz. Horrek, ikuskizuna amaitu ondoren, baimendu ahal izango dio idatziz enpresari dagokiona jasotzeko.

    Gordailuaren ordez banku¿abala aurkeztu ahal izango da, saldutako abonuaren zenbatekoa bermatzeko adinakoa.

  4. ¿ Abonuen titulartasuna norberarena eta besterenezina da, atal honen 1. puntuan ezarritakoaren kaltetan joan gabe.

  1. atala.¿ Salmenta eta birsalmenta.

  1. ¿ Txartelen salmenta aurreko atalaren 1. puntuan ezartzen diren baldintza beretan egingo da.

  2. ¿ Plazako zein kanpoko txarteldegietan saltzen diren txarteletan honako xehetasun hauek agertuko dira: prezioa, zenbakia eta enpresaren izena eta helbidea. Zenbakidun eserlekurik ez daukaten plazetan, hori hala dela adieraziko da txartelean.

  3. ¿ Enpresak eserlekuen %10 gorde behar du ikuskizunaren egunean saltzeko, bai plazan bertan bai enpresaren gainerako txarteldegietan.

  4. ¿ Joko eta Ikuskizun zuzendariak txartelak saltzeko puntu finkoak ezartzeko baimendu dezake, prezio ofizialaren %20ko gainkargua kobratuko dutenak. Halakoetan, ikuskizuna antolatzen duten enpresek kategoria guztietako txartel¿portzentaia bat gorde beharko dute horretarako; edonola ere, kategoria bakoitzaren %10 baino txikiagoa izango da.

  5. ¿ Berriro saltzerik duten txartelek zigilu bereizlea izango dute. Debekatu egiten da gainerako txartelak berriz saltzea.

  6. ¿ Baimendu gabeko birsalmenta egiten duten pertsonei salaketa egingo zaie Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan, eta sarrera¿txartelak atzemango dizkiete. Txartelak zerrendatuko dira salaketa¿aktan, eta jar daitezke berriro salgai txarteldegi ofizialetan eta hortik ateratzen den dirua ongintza¿erakundeei emango zaie.

.¿ Tauromakia-eskolak.

  1. ¿ Zezen¿jaialdia sustatzearren, eta horren tradizioari eta kultura¿balioari eusteko, tauromakia¿eskolak eratu ahal izango dira, zezenkari berriak prestatzeko eta beren iharduera bultzatzeko.

  2. ¿ Herri¿Administrazioaren eskudun organoaren aurretiazko baimenik gabe ezin da tauromakia¿eskola berririk eratu inongo lokal edo esparrutan.

  3. ¿ Eskariarekin batera txosten zurigarria aurkeztuko da, hor eskolaz arduratuko diren pertsonak, baliabide materialak eta aurrekontuak zerrendatuko dira, baita adierazi ere zenbat kobratuko den bertan ikasteagatik eta irakaskuntza¿plana zein izango den.

  4. ¿ Herri¿Administrazioaren eskudun organoak, erabakia hartu baino lehen, bidezkotzat jotzen dituen txostenak eska ditzake, baita eskatu Toreo¿Gaien Euskal Batzorde Aholku¿Emaleari bere irizpena ere, eta agindua emango die eskudun teknikariei instalazioak egokiak diren begira dezaten. Baimenak bost urteko iraunaldia izango du, baina luza daiteke, eta 16. atalean jasota dagoen Erregistroan inskribatu behar da.

  5. ¿ Abereekin egiten diren saio praktikoetan, zezen¿hiltzaile profesional bat arituko da zezenketa¿zuzendari. Praktikak egiten diren artean, sendategi¿zerbitzuak berariaz emango diren osasun¿aginduen arabera beteko dira. Horrelakoetan parte hartzen duten ikasleek hamalau urte beterik izan behar dute.

  6. ¿ Saio praktikoetan zezenketan erabiltzen diren abereak harrak edo emeak izan daitezke. Emeak izanez gero, ez dute adin¿mugarik izango; harrak badira, ordea, bi urtekoak izan daitezke gehienez.

  7. ¿ Eskudun agintariak izendaturiko albaitariak egiaztatuko ditu abereen baldintzak eta osasun¿eskakizunak bete diren.

  8. ¿ Eskolak ikasleen liburua eraman behar du, toreo¿ikuskizunen arloko administrazio¿organoak behar bezala zigilatua; hor jasoko dira altak, baxak eta ikasleen gainerako xehetasunak. Emantzipatu gabeko adingabeko ikasleei gurasoen baimena eskatuko zaie nahitaez.

  9. ¿ Ikasleei ikasten laguntzearren, baimenduriko zekorretan parte hartzen utziko zaie, non kanalean 150 kg arterainoko ergiak erabiliko diren.

  10. ¿ Tauromakia¿eskolei aldizkako ikuskapenak egingo zaizkie.

  1. atala.¿ Toreo¿Gaien Euskal Batzorde Aholku¿Emalea.

  1. ¿ Toreo¿Gaien Euskal Batzorde Aholku¿Emalea tauromakiari buruzko kontsulta¿organo gisa eratzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari atxekitzen zaio.

  2. ¿ Batzordea osatzen duten kideak hauexek dira:

    1. Batzordeburua: Herrizaingo sailburuordea, edo horren ordez batzordeburuordea aritu ahal izango da.

    2. Batzordeburuordea: Joko eta Ikuskizun zuzendaria.

    3. Herrizaingo sailburuak izendaturiko hiru ordezkari.

    4. Laborategi homologatuak atxekita dauden Eusko Jaurlaritzako saileko ordezkari bat, eta beste bat osasun¿arloaz arduratzen den sailekoa, sailburuak izendatua.

    5. Euskal Autonomi Elkarteko lehenengo eta bigarren mailako zezen¿plazetako buru titularrak.

    6. Euskadiko udalerrietako ordezkari bat, udalerri gehien hartzen dituen elkarteak izendatua.

    7. Herrialde historiko bakoitzeko albaitari bat, Foru Aldundiek izendatuak.

    8. Plaza¿ordezkaria.

      Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari atixikiriko funtzionario bat arituko da idazkari, hitza bai, baina boto ematerik izan gabe.

  3. ¿ Batzordeburuak, Batzordearen izenean, egoki iritzitako adituei dei diezaieke: profesionalei, abeltzaintza¿enpresei, enpresa antolatzaileei eta beste batzuei. Era berean, aztertzen den gaia kontuan harturik, interesaturik egon daitezkeen sektoreei ere dei diezaieke, batez ere, zaleen eta abonatuen elkarteei.

  4. ¿ 2. puntuko c), d), f), g) eta h) letretan aipatzen diren ordezkariak lau urterik behin hautatuko dira.

  5. ¿ Batzordeak bere esku izango du barne¿antolamendua hautatzea eta barne¿arauak ezartzea, bereak dituen eginkizunak hobekien betetzeko. Halaber, Azpibatzorde Teknikoak eratu ahal izango ditu, Batzordearen intereseko gaiak aztertzeko.

  6. ¿ Batzorde¿batza bi aldiz bilduko da gutxienez urtean, lehenengo eta behin azaroa eta martxoa bitartean eta, hurrena, apirila eta urria bitartean.

  7. ¿ Batzordeak kontsulta zein aholkularitza¿funtzioak izango ditu. Hartara, araudi honetan aitortzen zaizkion eginkizunak izango ditu berezko eta, orokorrean, ari garen arlo honi buruzko galderei erantzungo die. Halaber, toreo¿ikuskizunak sustatu eta babesteko egoki iritzitako neurriak proposatzeko aukera ere izango du.

  1. atala.¿ 4/1995 Legean ezarritako neurriak.

    Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak behar diren behin¿behingo neurri egokiak har ditzake, emandako erabakien eraginkortasuna ziurtatzeko, arau¿haustearen ondorioak ekiditeko eta pertsona zein ondasunen segurtasuna bermatzeko, hala jasota baitago Herri¿Ikuskizun eta Aisialdi¿Iharduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 41. atalean.

  2. atala.¿ Korridak eta bestelako zezenketak.

    Egindako arau¿hausteak direla¿eta ezarritako isunak, Herri¿Ikuskizun eta Aisialdi¿Iharduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen ezarritako irizpideen araberakoak izango dira, beti ere prozedura jakin hori irekiarazi duten ekintzak zein ikuskizunetan suertatu diren kontutan izanik.

  3. atala.¿ Erregistroetan inskribatzea.

    Ezarritako zehapenak, irmo direnean administrazio¿bidean, Toreo¿profesionalen Erregistroan edo Abeltzaintzako Enpresen Erregistroan inskribatuko dira kasuan kasu, eta horren berri emango zaie hauspena egin zen tokiko eta herrialde historikoko komunikabideei.

    Era berean, jakitera emango zaio Toreo¿Gaien Euskal Batzorde Aholku¿Emaleari.

  4. atala.¿ Lege hauste arinak

    Arintzat jotako zehapenak zigortzeko prozedura sumarioa izango da, indarrean dagoen araubideari jarraiki.

    1. Joko eta Ikuskizun zuzendariak ustezko arau¿haustearen berri ematen duen jakinarazpena, salaketa edo akta jaso ondoren, doakionari jakinaraziko dio, gehienez zortzi eguneko epean bere aldeko probak edo alegazioak aurkez ditzan.

    2. Izapide hori bete ondoren, Joko eta Ikuskizun zuzendariak dagokion zehapena ezarriko dio.

.¿ Herrizaingo sailburuak toreo-ikuskizun orokorrak debekatzea edo bertan behera uztea eskatu ahal izango du ordena publikoaren nahasmenduen beldur bada edo herritarren segurtasuna dela eta.

.¿ Euskal Autonomi Elkartean dauden zezen¿plaza finkoek egokitu behar dute araudi honen 4 eta 7. atalen aginduetara, bi urteko epean, araudiak indarra hartu eta hurrengo egunetik hasita. Egokitzapena, teknikaren aldetik, ezinezkoa izango balitz, aukerako neurri nahikoak hartu beharko lirateke segurtasun bera izateko.

Bakarra.¿ Herri¿Ikuskizun eta Aisialdi¿Iharduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen lehenengo aldi baterako xedapenean ezarritakoarekin bat, indargabe geratzen dira toreo¿ikuskizunei buruzko Estatuko arauak eta Nekazaritza eta Arrantza eta Osasun eta Kontsumo Sailen 1989ko abenduaren 26ko Agindua, zezen¿plazetako albaitarien izendapen eta eginkizunei buruzkoa, toreo¿ikuskizun orokorrei dagokienez.