Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. AD@15
  4.  
  5. AD@15 On The Move
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

AD@15 On The Move

AD@15 On The Move

AD@15 On The Move

Plan berriaren arabera, EAEko gizartea benetako komunitate digitala bihur daiteke, bertakoa izateko sentimendu handia duen, trinkotuta dagoen eta balio nahiz ideia komunak partekatzen dituen komunitate digitala. Horretarako, beharrezkoa kide guzti-guztien ahotsa entzuteko aukera zabaltzea, haiek beharrezkoa eta bidezkoa dela uste dutenean.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiei esker, errazagoa da Administrazioaren eta herritarren arteko noranzko biko komunikazioa eta elkarreragina, eta herritarrek bizitza politikoko erabaki askotan parte har dezakete. Horren adierazgarri, herritarrek, Interneti esker, bide bat daukate beren iritzia emateko eta beren ingurune hurbilean erabakiak hartzen direnean esku hartzeko.

Parte-hartze digitalaren esparruan, helburu hauek lortu nahi dira:

EAEko herritarrek bizitza publikoko kontuetan parte har dezaten sustatzea, horretarako gune egokiak sortuz eta kontu horien berri emanez gizarteari.
Herritarren artean IKTen erabilera bultzatzea, edukiak sortzeko eta/edo arazoak elkarlanean konpontzeko, informazioa eta esperientziak trukatuz herritarren IKT gaitasunak handitzeko, “pertsonen Internet” egiazkoa sortzen laguntzearekin batera.
Parte-hartze digitalerako zerbitzu berriak garatzea, eta Administrazioak parte hartzeko daukan tresnaren egungo erabilera bultzatzea.
Eusko Jaurlaritzak parte hartzeko dauzkan tresnen zerbitzu-kalitatea hobetzea.

Jokaleku horretan, informatzeko eta parte hartzeko gune bat sortu da Euskadiko 2015 Agenda Digitalerako; AD@15 On The Move deritzo, eta bertan honako hauek egin ahal izango dituzu:

Euskadiko Agenda Digitalaren garapenean egunez egun zer aurrerapen gertatzen diren jakitea (proiektuen bilakaera: lorpenak, gizartearentzako abantailak…), hala nola informazioaren gizartean zer gauza berri garrantzitsu sortzen diren ikastea.
Elkarlanean aritzea gurekin, parte-hartze aktiboa izatea eta zure ekarpenak egitea Euskadin etorkizun digital berria eraikitzeko.
Zure ideiak eta ezaguerak gurekin eta, oro har, EAEko gizartearekin partekatzea, eta balioa gehitzea prozesu honetan.
Azken eguneratzea: 2012/07/11

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana