Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazioaren Gizartea
  4.  
  5. Erronka nagusiak
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

 

Erronka nagusiak

Ezagutzaren gizarteranzko bideak erronka batzuei aurre egin behar izatea dakar berekin. Jarduera-esparru horretan, Euskadi Informazioaren Gizartean Plan berriak oraindik bide luzea egin behar du. Orain, identifikatutako erronka nagusiak jasotzen dira:

Ingurune aldakorra eta, egungo egoeraren arabera, aurkakoa ondo kudeatzea. Munduko krisi ekonomikoak eten egin du azken garaietako oparoaldia. Euskadik egoera hori aukera bihurtu behar du, indartuta ateratzeko IKTen bidez, aldaketarako eragingarri eta elementu dinamizatzaile gisa hartuta. IKTen etengabeko eboluzioak behar eta negozio-eredu berriak sortzea eragiten du, eta beharrezkoa izango da zerbitzu aurreratu sofistikatuagoak garatzea.
Gizarte-esparruaren barruko beharrei erantzutea. IKTen aurrerapenak erronka berriak ekartzen ditu, eta erronka horiei aurre egiteko beharrezkoa da herritarrak gai izatea, gaitasun handia edukitzea teknologiaren ikuspuntutik, parte hartzeko joera edukitzea eta gauza normala balitz bezala ikustea eragin handiko zerbitzu digital aurreratuen erabilera. Herritarren eta enpresen parte-hartze aktiboa eta elkarreragina lortzeko, planteatzen da beharrezkoa dela EAEko gizarteari begien bistako elementuak ematea, segurtasun handia berma dezaten sarearen erabileran, eta konfiantza sor dezaten. Era berean, beharrezkoa da e-inklusioa eta pertsona guztiek ezagutzaren gizartea eskuragarri izango dutela bermatzea, haien kokapena edo maila gorabehera.
Aitzindaritza-posizioa izatea azpiegitura teknologikoen hedapenean. Identifikatutako behar berriak beteko dituzten zerbitzu digital aurreratuak emateko, beharrezkoa da azken belaunaldiko ekipamenduak eta azpiegiturak izatea. Euskadin esparru horretan gertatutako aurrerapen positiboak, Jaurlaritzak belaunaldi berriko teknologia iraunkorrak hartu eta zabaltzearen alde egin izanarekin batera, oso aukera interesgarriak zabaltzen ditu, zerbitzu digital aurreratuak sortzeari begira bezala, herritarrek eta enpresek erabiltzeari begira ere. Alde horretatik, funtsezkoa da belaunaldi berriko sare ultralasterren hedatze masiboa lortzea, bai finkoena, bai mugikorrena, eta EAEko geografia osoaren estaldura ziurtatzea, arrazoizko preziotan.
Erronka teknologikoari aurre egitea. Azken urteetan, benetako iraultza teknologiko bat gertatu da, EAEko gizarteak bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko daukan modua funtsean aldatu duena. Abiadura handiko banda zabalak, higitzean konektibitatea izateko azpiegituren gorakadak, finkatuta dauden hainbat joerak (besteak beste, hardwarearen birtualizazioak, cloud computing delakoak eta lanpostuaren ingurunearen bilakaerak), hala nola beste zenbait alderdik jokaleku berria osatzen dute, eta EAEko gizarteak hartan bizitzen ikasi behar du. Euskadi posizioak hartzen ari da jokaleku horretan, baina lanean jarraitu behar du aitzindari izateko joera teknologiko berrien hedapenean eta erabilera orokortuan.
Azken eguneratzea: 2012/07/10

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana