Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berrikuntza Euskadin
  4.  
  5. Gure ikuspegia
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

Berrikuntza Euskadin

Gure ikuspegia

Berrikuntza da, dudarik gabe, EAEko lehia-ereduaren bilakaeraren funtsezko alderdia; izan ere, bilakaera horrek produkzio-faktoreen ekonomiatik ezagutzaren ekonomia deritzonera egin beharreko aldaketa du oinarri.

Produkzio-faktoreen ekonomia industria-ehuneko lehia-faktore nagusietan dago oinarrituta: lehengaiak, lana, kapitala…; horiek dira ekonomiaren eragilea. Lehiakortasuna eraginkortasunaren sinonimoa da, eta produktu berriak eta berrikuntza merkaturatzeak garrantzi gutxi dauka. Ekonomia horretan, enpresa eraginkorrak dira protagonistak.

Ekonomia horretatik berrikuntzaren ekonomiara aldatu ginen; egoera berrian, eraginkortasun operatiboa ez da aski lehiakor izateko, eta produktu berriak sortzeko gaitasunak garrantzi handiagoa hartzen du balioa sortzearen ikuspuntutik. Enpresek produktu eta zerbitzu berriak sortzen dituzte etengabe lehiakorrak izateko, eta teknologiaren aplikazioa bihurtzen da ekonomiaren eragile. Enpresa berritzaileek mugiarazten dute ekonomia hori.

Gaur egun, ezagutzaren ekonomiara aldatzen ari gara; ekonomia berri horretan, eraginkortasun operatiboa eta produktu berriak sortzeko teknologiak aplikatzea ez dira aski lehiakortasuna ziurtatzeko.

Ezagutza berria sortzea da gakoa: ezagutza da ekonomiaren eragilea, maila orokorreko lehia-abantaila nagusia sortzen duelako. Hortaz, ezagutza sortzen duten enpresak dira haren aitzindari eta bereizgarri nagusia. Eusko Jaurlaritza, egun, ezagutza sortzen duten EAEko enpresak garatzen eta finkatzen ari da nagusiki.

Produkzio-faktoreen ekonomiatik Jakintzaren ekonomiara

Azken eguneratzea: 2012/07/16

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana