Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazioaren Gizartea
  4.  
  5. Erreferentziazko esparrua
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

 

Erreferentziazko esparrua

Harremana beste esparru geografiko batzuetako ekimenekin

Euskadiko Agenda Digitalak ez du izan behar bakarrean egindako bide bat, informazioaren gizartearen eta IKTen esparruan aitzindariak, liderrak eta berritzaileak diren beste gizarte batzuetan gertatzen denarekin zerikusirik ez duena. Horregatik, hura landu bitartean, uneoro kontuan hartu da agendaren planteamenduak eta garapenak bat etorri behar dutela informazioaren gizartearen esparruko joera nagusiekin eta estrategia nabarmenekin.

Alde horretatik, plan berria kokatuta dagoen erreferentziazko esparru estrategikoa bereziki eragiten dioten ekimen batzuek osatzen dute, ekimenok ezarriko baitituzte gure arreta nahitaez erakarriko duten oinarriak. Ekimen horien artean, hauek dira azpimarragarriak:

Mundu osoan: Informazioaren Gizarteari buruzko Nazio Batuetako Munduko Goi Bilerako 2011 Foroa
Europan: Europako Agenda Digitala
Estatuan: Avanza2 plana (2011-2015erako estrategia)

Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoekin eta beste plan batzuekin bat etortzea

Euskadiko agenda digital berriak, beste esparru geografiko batzuetan informazioaren gizartearen esparruan prestatutako erreferentziazko ekimenekin batera, Jaurlaritzaren beste zenbait planekin batera bizi beharko du, eta, horrenbestez, haien ikuspegi osagarria izan behar du, informazioaren gizarteari heltzen diona, eta haien guztien artean zenbait lotura-puntu egongo dira.

Horiek horrela, plan hauek erabakiko dute zer politika egingo den Euskadin informazioaren gizartearen alorrean:

Euskadiko garapen iraunkorrerako estrategia: Ekoeuskadi 2020,Lehendakaritza Sailak koordinatua.
Euskadi 2013 Estrategia, Ekonomia eta Ogasun Sailak koordinatua.
2010-2013ko Enpresa Lehiakortasunerako Plana, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak koordinatua.
2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana (ZTBP), Lehendakaritza Sailak koordinatua.
2011-2013ko Berrikuntza Publikorako Plana (BPP), Herri Administrazio Sailburuordetzak bultzatua.
Azken eguneratzea: 2012/07/10

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana