Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazioaren Gizartea
  4.  
  5. Nondik nora
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

 

Nondik nora

Euskadin informazioaren gizarteari emandako bultzadak zenbait fase historiko izan ditu, eta haietako bakoitzean zenbait alderditan jarri da arreta nagusiki; alderdi horien gainean eraiki da, urrats irmoak eginez eraiki ere, gaur egun dugun egoera.

Historiari gainbegiratu azkarra emanez, lehen EIGP 2002. urtean onartu zenetik, ikusten da EAEko gizartea ohitu egin dela bitarteko eta zerbitzu teknologiko berrietara, eta Estatuaren barruan Euskadi buruan jarri duen erabilera-kultura garatu dela.

Euskal Informazio Gizartean Planaren estrategia-ikuspegiaren

Hala ere, prozesua oraindik ere abian da, eta Euskadin baldintza hauek betetzea da oraingo erronka:

Euskadik etengabe hazten egon behar du, askotarikoa izan behar du, oso trinkotuta egon behar du, berezko presentzia izan behar du, eta, Europan, erreferentzia moduan jokatu behar du informazioaren gizarte-esparruan.
Oso parte-hartzaileak diren pertsonaz osatuta egon behar du, eta pertsona horiek, gainera, arduratsuak eta gaitasun handikoak izan behar dute, eta gaikuntza teknologiko handia eduki eta zerbitzu aurreratuak erabiltzen ohituta egon behar dute; zerbitzu horiei azken belaunaldiko azpiegitura eraginkor, ziur, eskuragarri eta ultralaster batzuek eutsi behar diete.
Erakunde lehiakorrak izan behar ditu, eta haien negozio-ereduek bilakaera egokia izan behar dute zerbitzu berritzaileak eta iraunkorrak emateko.
Pertsona guzti-guztien barne-hartzea eta erabilerraztasuna sustatu behar dira, eta konpromiso handia egon behar du, turismo-baliabideak eta EAEko kulturaren posizionamendua eta hedapena optimizatzeko.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek funtsezko euste-elementua izan behar dute, EAEko gizartearen lehiakortasuna bermatzeko eta ongizatea nahiz bizi-kalitatea hobetzeko.
Azken eguneratzea: 2012/07/11

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana