Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berrikuntza Euskadin
  4.  
  5. Berrikuntzaren alde
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

Berrikuntza Euskadin

Berrikuntzaren alde

Lan-esparruak bi jarduera-bektoreren bidez arrazionalizatzen dira: berrikuntza enpresa-ehun osora zabalduz eta aukera estrategiko espezifikoak baliatuz. Era berean, talentuaren sustapena eta lurralde adimenduneranzko bilakaera berrikuntza-ekosistemako egiturazko elementuak dira, eta bi jarduera-bektoreekiko zeharkako jokaera dute. Egiturazko elementu horiek 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko estrategia horizontalen barruan daude, eta enpresen berrikuntza-gaitasunei eusten diete. Zabalkundea elementu zeharkakoa eta laguntzailea da.

Enpresa-berrikuntzaren sustapen-politikak (Lehiakortasun Planaren barruan dago, Zientzia eta Teknologia Politikarekin koordinatuta) helburu nagusi hau dauka: EAEko enpresa guztiak berrikuntzan oinarritutako lehiakortasun-paradigma berrira egokitzeko bidean jauzi kualitatiboa lortzea.

Alde batetik, enpresa-berrikuntzari laguntzeko bitarteko horizontalak bultzatuz, garatuz eta zabalduz. Bestetik, gorabidean dauden esparru estrategikoak sustatuz, enpresa-ehunak haietan behar adinako masa kritikoarekin parte har dezan, betiere enpresa-berrikuntza eta -eraldaketara erakartzeko ahalmena badute.

Inola ere ahaztu gabe informazioaren gizartea sustatzea, helburu honekin: enpresa-lehiakortasuna hobetzea, informazioaren teknologia berriak eta komunikazioak erabiliz; eta, aldi berean, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalak gaituz eta babestuz. Hori guztia hazkunde ekonomikoaren faktore bereizgarria izanik.

Berrikuntza enpresa-sare osoan zabaltzea

Talentua

Pertsonen talentua da, baliabide ekonomikoen eta azpiegituren oso gainetik, garapenaren gakoa ezagutzaren gizartean. Enpresek mundu osoan lehiakorrak izateko behar dituzten profil profesionalak sortzeko bitartekoak ere sustatu behar ditu Euskadik, eta horrek esan nahi du ez dela nahikoa nazioarteko talentua EAEko enpresetara erakartzea, eta gaitasun handieneko pertsonei bertako enpresetan eusten ere lagundu behar dela, bereziki EAEko sektore estrategikoen beharrei begirako jardun segmentatua erabiliz.

Lurralde adimenduna

Euskadik lurralde adimenduna izan behar du, berrikuntzak bor-bor egin behar du bertan, enpresa berritzaile askok pozik egon behar dute zerbitzu publikoekin eta berrikuntzari ematen zaion laguntzarekin, eta hazi egin behar dute inguruneko dinamismoak lagunduta. Xedea da Innovanet Sarea sustatzea (berrikuntzari eusteko agenteen sarea), eta, gainera, Euskadin berrikuntzari eusteko dagoen sare zabal eta aberatsa balio erantsiko nahiz koordinaziorako zerbitzuz hornitzea.

Sentsibilizazioa eta zabalkundea

Zientziak eta teknologiak beren ongizate-mailari zer ekarpen egiten dioten ulertzen eta balioesten duten eta, gainera, beraiena herri ireki, moderno eta lehiakorra delako irudia zabaltzen duten pertsonaz osatutako gizarte-molde baterantz jo behar dugu. Helburu hori aurrera eginez lortuko da, EAEko herritarrek kultura zientifikoa eta teknologikoa izan dezaten, arlo horiekin zerikusia duten gaietan parte har dezaten, eta gai horiekiko jarrera proaktiboa eta aktiboa erakuts ditzaten, herritarrak zientziara eta teknologiara gehiago hurbiltzearen ondoriozko gizarte-onurak sustatzeaz gain. Era berean, kanporantz irudi koherentea zabaltzeko estrategia bat zehaztuko da, EAEko sistema zientifiko eta teknologikoaren errealitate bereizgarria eta haren balioak azalduko dituen marka baten bidez,

Lurralde adimenduna

Azken eguneratzea: 2012/07/16

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana