Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. AD@15
  4.  
  5. Ikuspuntua
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

Ikuspuntua

Ikuspuntua

Eusko Jaurlaritzak informazioaren gizarteari dagokionez abiarazten dituen ekimenen azken xedea hauek lortzea da: EAEko gizartearen garapen ekonomikoa eta iraunkorra; bizi-kalitatearen hobekuntza; eta askatasun arduratsuari, desberdintasunaren onarpenari eta behartsuenekiko elkartasunari lotutako balio demokratikoetan aurrera egitea. Hitz batean, pertsonaz eta pertsonentzat eratutako gizartea.

Euskadiko 2015 Agenda Digitalaren ikuspuntu estrategikoak aurreko planetatik ikasitakoa baliatu behar du, baina planteamendu berritzailea izan asmo du, eta, horretarako, 2010eko Euskadi Informazioaren Gizartean Planerako (EIGPrako) ezarritako ikuspegiaren berezko bilakaera hutsetik harago joan behar du.

Ikuspegi berria oinarrizko zutabe hauetan funtsatzen da, elkarri lotuta planaren ikuspuntua osatzen baitute:

Gizarte prestatua, oso parte-hartzailea eta erantzunkidea, eragin handiko zerbitzu digital aurreratuen erabiltzailea.
IKTen ahalak erabiltzen dituen gizarte-mota, pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta ongizate kolektiboa lortzearren.
Berrikuntzaren eta iraunkortasunaren alde egiten duen gizarte-mota, IKTetan oinarritzen dena, lehiakortasuna handitzeko eragile moduan hartzen baititu.
Guztiz konektatutako gizartea, erreferentziazko eredua dena informazioaren gizarteko erabileren eta azpiegituren esparruan.

Ikuspuntu hori lortzeko, beharrezkoa da ziurtatzea sistema funtzionamendu onaren bermea diren hiru euskarri hauetan oinarritzen dela:

Gaikuntza teknologikoa, integrazioa eta gizarte-irisgarritasuna sustatzea pertsona eta erakunde guztientzat.
Azken belaunaldiko azpiegitura ziur, trebatu, irisgarri, eskuragarri eta ultralaster batzuen erabilgarritasuna eta elkarrekiko eraginkortasuna ziurtatzea.
Konfiantza eta segurtasun digitala sustatzea.
Azken eguneratzea: 2012/07/11

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana