Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazioaren Gizartea
  4.  
  5. Sarrera
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

 

Sarrera

Adostasun argia dago mundu osoan honako honetan: IKTetan eta I+G+b-an inbertitzea funtsezkoa da, eta eragin zuzena dauka, lagungarria izateaz gain, edozein ekonomiaren produktibitatea eta hazkundea areagotzean. Horrenbestez, funtsezkoa da teknologia berrietan, garatzeko azpiegituretan, herritarren prestakuntzan eta berrikuntzan inbertitzea, edozein herrialderen garapen ekonomiko eta sozialak aurrera modu egokian egin dezan.

Euskadik gizarte berri honetan agertzen diren aukerak baliatu behar ditu, jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa egiteko; beharrezkoa da IKTen trenean jarraitzea, haren ahalak baliatzea eragile ekonomiko gisa, eta justizia sozial handiagoa lortzeko bitarteko gisa, gizarte aberatsago eta trinkotuago batean, informazioaren egiazko gizartea eraikitzeko, eta, besteak beste, azpiegituretan eta herritarren gaikuntzan lortutako posizioak sendotzen jarraitzeko.

Horiek horrela, Euskadiko 2015 Agenda Digitala abiarazita, eta arreta informazioaren gizartean jartzen duten zenbait jarduera barruan hartzen dituzten Gobernuaren beste plan batzuekin koordinatuta, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da, besteak beste, IKTek ekarpen handiagoa egitea produktibitatea areagotzeko eta, beraz, ekonomia hazteko eta enplegua sortzeko EAEn.

Horregatik, IKTek dakarten aukeraren maximizaziorantz bideratzen du bere eduki estrategikoa Euskadiko 2015 Agenda Digitalak, eta bere ikuspuntuak lehentasunezko bi ildotan jartzen du arreta:

IKTak, lehiakortasuna hobetzeko
IKTak ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko

Informazioaren gizartea

Azken eguneratzea: 2012/07/10

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana