Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. AD@15
  4.  
  5. Agendaren hedapena
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

Agendaren hedapena

Agendaren hedapena

Agenda digital berriaren hedapena zuzenean erlazionatutako lau ardatz estrategiko abiaraztearen bidez gauzatzen da; ardatzok zenbait jarduera-ildo biltzen dituzte, eta ildo horien barruan programa-kopuru handi bat egongo da; programetan, azkenik, 2015era bitartean zehaztuz eta garatuz joango diren zenbait proiektu edo ekimen jasoko dira.

Aipatutako lau ardatzekin batera, beste ardatz bat dago, ardatz operatibo bat. 2015erako Agenda Digitalaren Kudeaketa eta Sustapena deritzo ardatzari. Ekimen horrek berezko garrantzia eman nahi die Planaren kudeaketa-, koordinazio-, komunikazio- eta sustapen-zereginei.

Hauek dira plan berrirako finkatutako ardatz estrategiko bakoitzean lortu nahi diren xedeak:

KOMUNITATE DIGITALA: prestatua, oso parte-hartzailea eta arduratsua, eragin handiko zerbitzu aurreratuen ohiko erabiltzailea.
Xedea: Herritarrak benetako komunitate digital batean txertatuta egon daitezen lortzea, eta komunitate hori sarean arduraz eta aukera berekin elkarri eragiten dioten pertsonaz osatuta egotea, gaikuntza teknologikoa handia edukitzea, eta gaitasun handia izatea bai eduki eta zerbitzu digital aurreratuak normaltasunez erabiltzeko, bai, bereziki, lankidetza aktiboan aritzeko haien sorreran eta garapenean.
e-ENPRESA: lehiakorra eta berritzailea
Xedea: EAEko enpresei ingurune egokia bermatzea, enpresek, haien tamaina eta sektorea edozein izanda ere, lehiakortasuna eta produktibitatea handi ditzaten, eta negozio-eredu berriak gara ditzaten, belaunaldi berriko IKTekin bat eginda, produktu eta zerbitzu aurreratua eskaintzeko oinarria diren aldetik, eta estrategia betiere berrikuntzan eta iraunkortasunean funtsatuta.
ZERBITZU DIGITAL AURRERATUAK ETA ESKURAGARRIAK
Xedea: Sortuko den jokaleku berrian EAEko Herri Administrazioak bertako herritarrei eta enpresei eragin handiko eta azken belaunaldiko IKTetan oinarritutako zerbitzu publiko, digital, aurreratuak ematea, haien beharrei eta benetan espero dutenari erantzuteko, eta, beraz, gizartearen ongizatean eta bizi-kalitatean nahiz enpresa-ehunaren lehiakortasunean hobekuntza nabarmena gertatzeko.
AZPIEGITURAK
Xedea: Herritarrek, enpresek eta EAEko administrazioek informazioaren gizarteko zerbitzu digital aurreratuak abiadura ultralasterrean, segurtasun-maila handiekin, arrazoizko preziotan, edozein lekutatik eta erabilgarri dauden kanal eta gailu anitzen bidez eskuratzen dituztela bermatzea.

Ondoren, agenda digital berrian, zehaztutako ardatz estrategiko bakoitzaren barruan, landu nahi diren jarduera-ildo nagusiak aurkezten dira:

KOMUNITATE DIGITALA

1.- Gaitasun digitalak

2.- Hezkuntza eta prestakuntza digital berritzailea

3.- e-Parte-hartzea

4.- Etxe digitala

5.- Konfiantza digitala

e-EMPRESA

6.- IKT-Lan

7.- Negozio-eredu berritzaileak sarean

8.- IKT sektorearen lehiakortasunaren garapena

9.- IKTak eta iraunkortasuna

10.- Nazioartekotzea

ZERBITZU DIGITAL AURRERATUAK

11.- Administrazio bideratzailea, hurbila eta eraginkorra

12.- IKTetan oinarritutako sistema soziosanitarioak

13.- Euskadi sarean

14.- Tokiko Agenda Digitalak

AZPIEGITURAK

15.- Azpiegitura eta sare ultralasterrak

16.- Segurtasuna eta konfiantza sarean

17.- Mugikortasuna eta zerbitzuetara nonahi sartzea

AD15-EN KUDEAKETA ETA SUSTAPENA

18.- Euskadiko 2015 Agenda Digitalaren kudeaketa eta sustapena

ERLAZIOEN ESKEMAAmpliar

Esquema de relaciones

Azken eguneratzea: 2012/07/16

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana