Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. AD@15
  4.  
  5. Zergatik beste agenda digital bat?
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

Zergatik beste agenda digital bat?

Zergatik beste agenda digital bat?

Zenbait arrazoik bultzatu gaituzte EAEn Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea sustatzeko ahaleginean jarraitzera, bai eta emaitza gisa esparru honetan Euskadirentzako estrategia berri eta asmo handiko bat sortzea ekarri duen gogoeta-prozesu bat hasi eta burutzera ere.

Alde batetik, begi-bistakoa da IKTak gure eguneroko bizitzan daudela, baina oso bilakaera azkarra dute, eta aurreko edozein esperientzia digital zaharkituta gelditzen da.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak, teknologia berriek ekonomia atzerantz ari den honetan eskaintzen duten aukeraren bidez, herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko konpromiso irmoa hartu du, bai eta enpresen lehiakortasuna handitzekoa ere.
Hirugarrenik, Jaurlaritzak badaki IKTak gero eta gehiago sartzen eta erabiltzen ari direla Euskadiko familietan eta enpresetan, eta horrek, horrenbestez, gero eta zerbitzu digital aurreratuagoen eskaria sortzen duela, eta erantzun egokia eman behar zaiola eskari horri.
Era berean, jakinda Euskadi aitzindari gisa nabarmentzen dela informazioaren gizartearen garapenean garrantzitsuak diren zenbait alderditan, uste dugu funtsezkoa dela Euskadiren posizionamendu bereizgarria sustatzea esparru honetan.
Azkenik, politika publikoen hedapenean koherentziari eusteko, garrantzitsua da kontuan hartzea informazioaren gizartearen esparruko euskal estrategiak (2015 Agenda Digital berrian gauzatua) aldian behin eguneratzen diren eta osagarriak diren Gobernuaren beste plan batzuekin bat eginda eta paraleloan eboluzionatu behar duela.
Azken eguneratzea: 2012/07/09

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana