Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. AD@15
  4.  
  5. Ekimen nabarmenak
  6.  
  7. Segurtasuneko Euskal Gunea
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

Segurtasuneko Euskal Gunea

Segurtasuneko Euskal Gunea

EUSTATen datuen arabera, Euskadin, Internet erabiltzen duten herritarren arteko % 30ek bakarrik erabiltzen du sarea transakzioak egiteko. Hala, erabiltzaileen ia % 25ek ez du on line eragiketarik egiten segurtasunaren kezka dela eta.

Azken finean, komunikazio eta eragiketa elektronikoen segurtasun ezaren pertzepzioa eta dauden mehatxuen aurrean nola babestu ez jakitea oztopo handiak dira Euskadin Informazioaren Gizartea bultzatzeko orduan. Ezinbestekoa da oztopo hori kentzea.

Hala, Segurtasunaren Euskal Gunea segurtasun digitalaren arloko berrikuntza eta erreferentzia gisa sortzea beharrizan baten ondorio izan da: hain zuzen ere, informazio-sistemen arriskua minimizatzeko neurriei buruzko ikerketa eta garapena gauzatuko duen gune bat izateko beharrizanari erantzuteko sortu da, bai eta beste eginkizun gehigarri batzuetarako ere, hala nola EAEko gizartea arlo honetan prestatzeko eta sentsibilizatzeko.

Segurtasun-gune hori giltzarria izango da segurtasun-gorabeherei buruzko ikerketa egiteko, gorabehera horiei aurre hartzeko, alerta jotzeko eta erantzuteko; gainera, enpresen, herritarren eta EAEko erakunde publikoen informazio-sistemen segurtasun-maila hobetuko du, erabiltzaileek eremu digitalean izango duten konfiantza ere areagotuz.

Azken eguneratzea: 2012/07/10

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana