Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. AD@15
  4.  
  5. Ekimen nabarmenak
  6.  
  7. Belaunaldi berriko sare ultra-arinen sareak hedatu eta ezartzea
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

Internet hegaz doa

Belaunaldi berriko sare ultra-arinen sareak hedatu eta ezartzea

Banda Zabala+ proiektuaren bidez gauzatzen da belaunaldi berriko sare ultraarinak EAE osoko bazter guztietan hedatzeko eta ezartzeko erakundeek hartua duten konpromiso irmoa.

Egitasmo enblematikoa eta handinahia da, eta dagoeneko abiarazita dago, eta lehentasunezko helburu hauek ditu:

Abiadura handiko Interneterako irispidea bermatzea EAEko biztanle guztiei, baldintza berdinekin eta edonon bizi direla ere:
  • Herritarrek, EAEko udalerri gehienetan, gutxienez 30Mbp-eko abiadura izango dute nabigatzeko, eta 100 Mbp-tik gora 1.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan, tarifa ordainerrazen trukean, betiere.
  • Enpresek aukera izango dute 1Gbp baino abiada handiagoan nabigatzeko negozio-guneetan, industria-gunetan eta teknologia-guneetan
Banda zabal ultraarinen erabilera sustatzea herritarren eta enpresen artean, erabiltzaileentzako prezio lehiakorren bidez.
Administrazioak zerbitzu digitalak emateko duen eraginkortasuna hobetzea, hardware-a eta cloud computing-a birtual bihurtzeko soluzioetara bideratutako egiturazko aldaketak eraginez.
Azken eguneratzea: 2012/07/10

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana