Segurtasun Saila

Ohiko galderak: Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideen erregistroa

 

Zein Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabide erregistratu behar dira Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean?

  • Derrigorrez, 21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I.3 eranskinean aipatutako jardueren titularrek eman behar dute izena erregistroan, ekitaldiarekin hasi aurretik. Era berean, autobabeseko oinarrizko arauaren arabera (393/2007 Errege Dekretua), aldi baterako ekitaldiaren Autobabes Plana prestatu behar den kasuetan, plana erregistratu behar da Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean, “Ekitaldiak eta AABak” epigrafean.
  • Borondatez, arautegi honi jarraituz Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea egin nahi izan duten ekitaldierako titularrek.

igo

Nork egin behar du Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean inskribatzeko eskaera?

Ekitaldiaren titularrak edo haren ordezkariak.

igo

Erregistratze-izapidea egiteko, nola egiaztatu bahal dut ordezkaritza?

Ekitaldiaren titularrak edo legezko ordezkariak beste pertsona bati eman ahal dio ordezkaritza, baliabidea Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean erregistratzeko izapidea egin dezan, Euskadiko Ahalordeen Erregistro Elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da).

Ahalordeen erregistro elektronikoa ordezkaritzak kudeatzen dituen aplikazioa da. Horren bidez, interesdunek beste hirugarren batzuei gaitasuna ematen diete Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan beren izenean jardun dezaten, elektronikoki.

Tramitatzeko laguntza eta arreta: 012 telefonoa.

igo

Nola erregistratu ahal dut Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean?

Ekitaldiaren titularrak, ekitaldia baino lehen, inskribatzeko eskatu behar du, elektronikoki, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da).

igo

Nola jakingo dut baliabidea erregistratuta dela?

Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak inskripzioari buruzko ebazpena eman eta jakinaraziko du, egoitza elektronikoan Nire karpetaren bidez (leiho berri batean irekitzen da).

igo

Zein da izen emateari buruzko ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea?

Izen emateari buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko epe maximoa hilabetekoa da, eskabidea erregistratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe horretan ebatzi ezean, interesatuek pentsa dezakete beren eskabidea aintzat hartu dela.

igo

Nor da Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean aipatzen diren edukietako egiaztasunaren arduraduna?

Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarra jardueraren titularra da eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ez du egiaztapen administratiborik egingo.

igo

Noiz eguneratu behar dira Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean dauden datuak?

Erregistroko edozein datu aldatzen den guztietan, jardueraren titularrak horiek eguneratuta mantentzeko betebeharra baitauka.

igo

Nola eguneratu behar dira Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean dauden datuak?

Egoitza elektronikoko “Autobabes Planen aldaketa” prozeduraren bidez eguneratu behar dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da).

igo

Erregistroan baja eskatu behar da?

Ez, erregistroak ofizioz ezereztuko du kasuan kasuko erregistro-orria, behin jarduera amaituta.

igo

Erregistratutako jarduera baten titularra naiz. Nola kontsulta ditzaket erregistratutako baliabideak?

Titularrek eta ordezkariek honako esteka honen bidez kontsulta ditzakete erregistratutako baliabideak, identifikazio elektronikoa egin ondoren:

Autobabes Erregistrorako sarbidea TITULARRAK (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Nola sartzen dira erregistroan Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema osatzen duten zerbitzuak?

Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema osatzen duten zerbitzuak erregistrora sartzeko, esteka hau erabiliko dute erabiltzailearekin eta pasahitz pertsonalarekin:

Autobabes Erregistrorako sarbidea SVAE (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Azken aldaketako data: