Osasun Saila

Kerik Gabeko Hondartzak

Kerik Gabeko HondartzakErakundeen arteko lankidetza-ekimena da, honako helburu hauek dituena: ingurune osasungarrien sorreran aurrera egin, tabakoaren kontsumoa desnormalizatu eta zigarrokinek ingurumenean eragiten duten kaltea saihestu. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren «Tabako kerik gabeko Euskadi» estrategiaren barruan kokatzen da, aldundiekin eta udalekin lankidetzan egiten dena.

2021eko uda honetako esperientzia pilotuaren ondoren, Euskadiko Kerik Gabeko Hondartzen Sarea garatzen jarraituko da, eta sare horri atxiki ahal izango zaizkio hala nahi duten udalerriak.

Honako hauek dira ekimenaren helburuak:

  • Erretzaile ez diren pertsonak babestea, batez ere adingabeak.
  • Zigarrokinak hondartzetan ohikoenak diren objektu kutsatzaileak izatea saihestea.
  • Aisialdirako gune horiez gozatzea osasunarekin eta ongizatearekin bateragarri eginez.
  • Ingurunearen erakargarritasun naturala handitzea.

Gaur egun ez dago debekatuta hondartzetan erretzea; horregatik, Kerik gabeko hondartzak izeneko esku-hartzearen helburua da herritarrak sentsibilizatzea tabakorik gabe bizitzeak ongizate pertsonalean eta ingurumenean duen eragin positiboari buruz. Ekintza nagusia hondartzan ez erretzeko gonbita egitea da. Ikusgai egongo den panel bat jarriko da hondartzaren inguruan, udalerriko establezimenduentzako kartelak prestatuko dira, ekimenaren berri ematen duten liburuxkak banatuko dira eta megafonia bidez mezuak igorriko dira.

Honako hauek dira 2021eko bainu-denboraldiko esperientzia pilotuan parte hartuko duten hondartzak:

  • Itzurun hondartza (Zumaia)
  • Santiago hondartza (Zumaia)
  • Garaio Sur hondartza (Elburgo)
  • Laida hondartza (Ibarrangelu)
  • Laga hondartza (Ibarrangelu)
  • Laidatxu hondartza (Mundaka)
  • Ondartzape hondartza (Mundaka)
  • Isuntza hondartza (Lekeitio)

Informazio gehiagorako: adicciones@euskadi.eus

Azken aldaketako data: