Osasun Saila

Ezohiko txertaketa-kanpaina, meningokoko ACWY gaixotasunaren aurka

Zer da gaixotasun meningokozikoa?

  • “Meningokoko” izenez ezagutzen den bakterioak eragindako infekzioa da. Gaixotasun honek oso ondorio larriak eragin ditzake osasunean.

La vacuna:

  • Gaur egun txerto berri bat dago, meningokoko mota gehiagoren aurka babesten duena; zehazki, A, C, W eta Y-ren aurka.
  • Txerto injektagarria da, eta dosi bakarrean ematen da.

Nori zuzendua da ezohiko kanpaina berria?

  • 2001 eta 2007 bitartean jaiotako guztiei, hori baita gaixotasuna transmititu dezakeen populazio-taldea. Segur aski, meningokoko C gaitzaren aurka txertatuta egongo dira pertsona horiek, baina orain txerto berri hau jarri behar dute, babes handiagoa bermatzen du eta.
  • Txertaketa pixkanaka egingo da, hurrengo hiru ikasturteetan: 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022.

Nork jarri behar du txertoa 2019-2020 ikasturte honetan?

  • 2020ko otsailetik aurrera, 2001, 2002 eta 2004 urteetan jaiotako guztiek

Non jarriko da txertoa?

  • Ikastetxeetan, lanbide-heziketako zentroetan eta unibertsitateetan jarriko da txertoa.
  • Ikasten ari direnek edo ikastetxean txertatzerik ez dutenek, aurrez hitzordua eskatuta, osasun-zentroan jarri ahal izango dute txertoa.

Ezhoiko txertaketa-kanpaina, meningokoko A, C, W eta Y gaixotasunaren aurka

Azken aldaketako data: