Osasun Saila

Barizelaren kontrako txertoa

Barizelaren kontrako txertoa bigarren bizi-urtean

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariaren gomendioak kontsultatu eta balioetsi ostean, barizelaren kontrako txertoa haurren txertaketa-egutegian sartzea erabaki du. Bigarren bizi urtean ipiniko da txertoa, 2016tik aurrera.

  • Txertaketa aldiaren hasiera: 2016ko apirilak 1
  • Xede-populazioa: EAEn bizi diren haurrak eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak.
  • Txertoa ipintzeko irizpidea: bi dosi:
    • Lehendabiziko dosia, 15. hilabetean. Horrek esan nahi du indarrean den egutegian txertoa ipintzeko beste une bat gaineratu behar dela.
    • Bigarren dosia, 4. urtean. Txerto biriko hirukoitzaren dosiarekin batera (elgorria, errubeola, parotiditisa). Bigarren dosia 2019tik aurrera ipiniko da.
  • Barizelaren kontrako txertoa, 10. urtean
    • Neurri iragankor gisa, 2015a baino lehen jaio diren haurren kasuan, 10 urteko haurrei txertoa ipintzen jarraituko du Jaurlaritzak, harik eta 2015ean jaiotakoen taldea esandako adinera iritsi arte.