Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Mahaikideak. Galderak eta erantzunak. Udalak

Zein da Euskal Autonomia Erkidego bateko telefono-zenbakia edo helbidea?

Ikusi udaletako helbideen eta telefono-zenbakien zerrenda webgune honetako Helbide interesgarriak atalean.

Nori dagokio hautesleari jakinaraztea hauteskunde-mahaiko kide izendatu dutela?

Udalari (Hauteskunde-batzorde zentralaren 1996ko maiatzaren 26ko eta 1986ko ekainaren 6ko akordioen arabera).

Nork ordaintzen ditu hauteskundeek udaletan sortzen dituzten gastuak (lokalak edo hauteskunde-kolegioak, hauteskunde-mahaien dietak, mahaiak jartzea, etab.)?

Eusko Jaurlaritzak, horrek deitzen baititu hauteskundeak.

Zerk ahalbidetzen du udal bakoitzean dauden hautestontziak eta kabinak bozketa-egunean erabili ahal izatea?.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aipatutako hautestontziak eta kabinak erabiltzen dira; Estatuko Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzak uzten dizkio Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari.

Nori dagokio hauteskunde-mahaietan, hautestontzietan eta kabinetan baliatzen diren agiriak jartzea? Eta falta direnak berriz jartzea?

Udal bakoitzak hauteslekurako izendatutako administrazioaren ordezkariari.

Hauteskunde-mahaietan egon behar den agirien mota eta kopuruei buruzko guztia.

Hauteskundeetarako boto-txartelen eta gutun-azalen gutxi gorabeherako kopurua hauteskunde-mahai bakoitzeko hautesle-erroldari dagokion zenbatekoa izaten da.

Zer epe dute udalek hauteskunde-mahaien eta hauteslekuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzeko?

Behin betiko zerrenda hori hauteskunde-egunaren aurreko 10 egunetan plazaratu behar dute.

Twitter

Azken aldaketako data: