Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Galderak eta erantzunak. Hauteslekuak.

Duela gutxi etxez aldatu naiz eta ez dakit non bozkatu behar dudan. Zein hauteslekutara jo behar dut, eta zein hauteskunde-mahaitara?

Hona hemen non kontsulta ditzakezun erroldako datuak:

  • Bertaratuz, Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialetan edo zure udalean, NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuta.
  • Telefonoz, Hautesle Erroldaren Bulegoko 901 101 900 telefonora deituta.
  • Internetez, Estatistikako Institutu Nazionalaren (www.ine.es) webgunera jota.

Nork zehazten du zer hauteslekutan bozkatu behar den?

Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialeak, udalen proposamenez.

Non eta noiz argitaratzen dira udalerrietako hauteslekuak?

Hemen:

  • Webgune honetako helbideen atalean.
  • Estatistikako Institutu Nazionalaren webgunean (www.ine.es) datu horiek plazaratuko dira bozketa-egunaren aurreko 10 egunetan. Epe horretan bertan jarriko dituzte udalek jendaurrean hautesleku eta hauteskunde-mahaien behin betiko zerrendak.

Twitter

Azken aldaketako data: