Euskadiko KSIak
Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak
Kultura eta Sormen Industriak zalantzarik gabe, sektore estrategikoa da, eta garapen-bidean daude Europan. Azken urteotan, estatistika ugarik egiaztatu dute sektore horren garrantzia gorabidean dela eta ekonomia garatzen nahiz hiriak berpizten laguntzen duela.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2020ko Planaren barruko RIS3 (Regional Innovation Strategy for Smart Specialization) berrikuntzarako estrategia europar berriaren barruan, espezializazio adimenduna sustatzeko lehentasun estrategikoak identifikatu dira, eta horien artean dago Euskadi Sortzailea aukera-esparrua.
Hori dela-eta, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren eta Lehendakaritzaren arteko sailarteko programa berri bat abiarazi da, zeinak berrikuntzatik abiatuta jorratzen duen kulturaren eta sormenaren eremua. Bada, ardatz hauetan oinarritzen da programa hori:
Datuak: Euskadiko KSIak zenbakitan
Kulturaren Euskal Behatokiak egin duen sailkapenetik abiatuz, Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak eratzen dituzten azpisektoreak eta jarduerak honela definitu eta multzokatu dira:
Kultura azpisektoreak
Arte eszenikoak
Musika
Ikusizko arteak
Ikus-entzunezkoak
Argitalpenak eta medio inprimatuak
Kultur ondarea

Sormen azpisektoreak
Arkitektura
Artisautza
Eduki digitalak
Diseinua
Gastronomia
Hizkuntzaren industriak
Moda
Publizitatea eta Marketina
Bideo-jokoak

Kulturaren Euskal Behatokiaren datuen arabera, KSI sektorearen zifrak hauek dira:
Enpresak | Lanpostuak | Ratioa | (Lanpostu/empresa) | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 | 2019 | 2016 | 2019 | 2016 | 2019 | ||
Zenbakia | Kultura industriak | 6.286 | 6.462 | 25.263 | 26.850 | 4,02 | 4,16 |
Sormen industriak | 9.151 | 9.660 | 20.102 | 21.311 | 2,20 | 2,21 | |
KSI-ak guztira | 15.437 | 16.122 | 45.365 | 48.161 | 2,94 | 2,99 | |
Orokorra EAEn | 154.687 | 157.358 | 854.154 | 911.267 | 5,52 | 5,79 | |
% Erlatiboa | Kultura industriak | 4,06% | 4,11% | 2,96% | 2,95% | ||
Sormen industriak | 5,91% | 6,14% | 2,35% | 2,24% | |||
KSI-ak guztira | 9,80% | 10,25% | 5,31% | 5,29% |
DIRAE-k (Jarduera Ekonomikoen Direktorioa) eskainitako datuak, 2016.
2019an, Kultura eta Sormen Industriak EAEko enpresen %10,25a dira, eta guztizko enpleguen % 5,29a.
ESektoreko enpresak mikroenpresak dira batik bat, bakoitzak 2,99 lanpostuko ratioa duelarik (EAEk orokorrean 5,79ko ratioa du).
Sormen Industrien kasuan datu hau nabarmenagoa da, enpresa bakoitzak 2,21 lanpostuko ratioa duelarik.