Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak (KSI)

KSI - Logoa

Kultura eta Sormen Industriak, zalantzarik gabe, sektore estrategikoa da, eta garapen-bidean daude Europan. Azken urteotan, estatistika ugarik egiaztatu dute sektore horren garrantzia gorabidean dela eta ekonomia garatzen nahiz hiriak berpizten laguntzen duela.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2020ko Planaren barruko RIS3 (Regional Innovation Strategy for Smart Specialization) berrikuntzarako estrategia europar berriaren barruan, espezializazio adimenduna sustatzeko lehentasun estrategikoak identifikatu dira, eta horien artean dago Euskadi Sortzailea aukera-esparrua.

Hori dela-eta, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren eta Lehendakaritzaren arteko sailarteko programa berri bat abiarazi da, zeinak berrikuntzatik abiatuta jorratzen duen kulturaren eta sormenaren eremua. Bada, ardatz hauetan oinarritzen da programa hori:

1. Creadis 3 – Smart Creative Districts Proiektua +

2. Euskadiko KSIak zenbakitan +

3. Laguntza-programak +

4. Sare lana +

Erlazionaturiko webguneak