Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

KSI BDCC

BDCC: Basque District of Culture and Creativity

Euskadiko kultura- eta sormen-industriak (KSI) trebatu eta garatu eta industria horiei laguntzen dien gunea da BDCC (Basque District of Culture and Creativity), eta horrela, sektorearen lehiakortasuna sustatu eta ekonomia indartzen ditu. Hortaz, BDCCk KSIetako enpresa eta profesionalei laguntzen die ekintzailetza, berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko prozesuetan, Euskadin sektore hori indartzeko eta trinkotzeko.

BDCC herri-proiektu bat da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak modu bateratuan koordinatzen dutena.

BDCCk enpresen eskura jartzen ditu laguntzak eta produktuak modu erraz eta eraginkorrean,lankidetza ereduan oinarrituta, KSIen potentziala askatzeko asmoz.

logo BDCC