KSI ksigune
KSIGUNE Unibertsitateko klusterra
KSIgune Euskadiko Kultura eta Sormen Industrientzako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Unibertsitateko Klusterra da. Goi Mailako Hezkuntzako ikastetxeen eta Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreetako eragileen arteko lankidetzan oinarritutako prestakuntza- eta transferentzia-proiektuak sustatzea eta garatzen laguntzea du helburu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren (Unibertsitatea-Enpresa Estrategia) eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzaren (RIS3 Euskadi Sortzailea) estrategiek bat egiten dute KSIgunen, Kulturaren eta Sormenaren euskal ekosistemaren lotuneen aberastasuna balioesteko: akademia, enpresa eta administrazioen artean, batetik, eta beste sektore batzuekiko bestetik, gizartean eragitea lortuz.
Gure ekosistemak 27 fakultate eta goi-mailako eskola, kultura- eta sormen-sektoreetako eragileak eta zeharkako beste erakunde batzuk biltzen ditu.
KSIgune-ren lanaren zati gisa:
-
Euskadiko Goi Mailako Hezkuntzan KSIek duten ordezkaritza aztertu eta ikusarazi
-
Prestakuntza elkarrekin diseinatu eta sustatu
-
Harremanetan jarri Fakultateak eta Eskolak, eta Euskadiko kultura- eta sormen-erakundeak
-
Ekosistemako eragileei lagundu prestakuntzaren, ikerketaren eta Unibertsitatea+Enpresa lankidetzaren arloan
