KSI Deialdiak
Deialdiak
KSI BERRITZAILE+ 2024-2025
Eusko Jaurlaritzak 700.000 €bideratu ditu 2024-2025 aldirako Kultura eta Sormen Industrien (KSI) lehiakortasunean eta/edo nazioartean duten posizionamenduan eragina duten berrikuntza-ahalmen handiko proiektuak sustatzeko.
Programak Euskadiko KSIak osatzen dituzten azpisektoreen proiektuak finantzatzen ditu, hau da: arte eszenikoak, ikusizko arteak, ikus-entzunezkoak, edizioa eta bitarteko inprimatuak, musika, kultura-ondarea, arkitektura, artisautza, eduki digitalak, diseinua, sorkuntzako gastronomia, hizkuntzaren industriak, moda, publizitatea eta marketina eta bideojokoak.

Deialdiak 64 proiektu jaso ditu Euskadiko KSIen eskutik, eta horietatik 17 finantzatu ditu, adituen batzorde batek aukeratuak, sektorearen lehiakortasunaren hobekuntzan eta/edo nazioartean duen posizionamenduan duen eraginagatik. Horrela, transferentzia-prozesuak garatzen eta sinergiak eta aukera-espazio berriak sortzen laguntzen du.
KONEXIOAK 2024-2025
KONEXIOAK programaren bidez, KSIgune klusterrak goi-mailako hezkuntzako ikastetxeen eta Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreetako eragileen arteko lankidetzan oinarritutako prestakuntza, ikerketa eta transferentzia-proiektuak bultzatzen eta garatzen laguntzen du, baterako proiektuen bidez. Programak Goi Hezkuntzako ekosistema lurraldeko kultura- eta sormen-enpresekin modu praktikoan konektatzea du helburu. Proiektu horiek ekarpen bat izan behar dute kultura- eta sormen-industrietako sektore bati edo gehiagori eragiten dieten erronka sektorialei aurre egiteko.
Deialdiaren laugarren edizio honek aukera berriak sortuko ditu, dagoeneko 622 ikasle aktibatzea lortu duten 40 ekimen baino gehiagorekin bat egingo duten proiektu kooperatiboak babestuz. Finantzaketari lotutako proiektuak bi motatakoak izan daitezke:
-
- 1. MOTA: Prestakuntzarako konexioa
- Gradu Amaierako Lana (GRAL), Master Amaierako Lana (MAL) eta Irakasgai Lan kolektiboa (IL), erakunde bazkide ez-akademikoan aplikatzeko.
-
- 2. MOTA: Eraldaketarako konexioa
- Ikertaldeen lana, bazkide ez-akademikoan aplikatzeko.

KSI BERRITZAILE+ 2022-2023
Eusko Jaurlaritzak 700.000 €bideratu zituen 2022-2023 aldirako KSIen sektorean potentzial berritzaile handiko proiektuak sustatzeko, transferentzia-prozesuak garatzen eta sinergiak eta aukera-espazio berriak sortzen laguntzen dutenak.
Programak Euskadiko KSIak osatzen dituzten azpisektoreen proiektuak finantzatu zituen, hau da: arte eszenikoak, ikusizko arteak, ikus-entzunezkoak, edizioa eta bitarteko inprimatuak, musika, kultura-ondarea, arkitektura, artisautza, eduki digitalak, diseinua, sorkuntzako gastronomia, hizkuntzaren industriak, moda, publizitatea eta marketina eta bideojokoak.
Deialdiak 56 proiektu jaso zituen, eta horietatik 16 finantzatu zituen, berrikuntza, bereizketa eta balio instrumental intrintsiko edo sozialagatik, ongarritze gurutzatua sustatzen duten I+G+Bko proiektuak izateagatik, 2030eko ZTBPren hiru trantsizioetako batekin lotutako I+G+Bko proiektuetan KSIen parte-hartzea sustatzeagatik, eta KSIetan irtenbide berritzaileak ezartzeagatik.
KONEXIOAK
Hainbat edizioetako emaitza hauek, eta KSIguneren ikasleei, irakasleei eta kultura- eta sormen-eragileei laguntzeko prozesuak agerian uzten dute, oraindik ere, bi esparruen arteko lotura (Goi Mailako Hezkuntza eta Enpresa) sustatzeko eta lankidetza potentzial horiek sustatzeko beharra.
KSI EGOKITU
EGOKITU zerbitzua dagoeneko ezarrita dauden eta nolabaiteko ibilbidea duten KSI sektoreko enpresei zuzenduta zegoen; izan ere, COVID-19aren krisiaren ondorioz, negozio-eredua birpentsatu behar zuten, egungo finantzaketa kudeatzeko laguntza edo aholkularitza behar zuten, edo beren produktu eta zerbitzuen edo prozesuen digitalizazioari ekin behar zioten enpresei zuzenduta zegoen.
Bi erabiltzaile motari zuzendutako zerbitzua izan zen: KSI enpresak edo erakundeak banaka eta premia edo arazo komun bat duten enpresa-taldeak.
Banakako enpresek zerbitzua jasotzeko, Diagnostiko espresa bete zuten. Diagnostiko hori galdetegi gisa planteatu zen, hiru laguntza-esparruetako galderekin, hau da, negozio-eredua, finantzaketaren kudeaketa eta digitalizazio-aukerak, horietako bat lehenesten laguntzeko. Enpresa-taldeei dagokienez, txosten bat osatu behar izan zuten, alderdi hauek kontuan hartuta: taldearen karakterizazioa, arazo komunaren definizioa, eskura zegoen informazioa eta emaitzak beste enpresa batzuei zabaltzeko planak (nodoa izanez gero).
EGOKITU 2020k, halaber, online prestakuntza ere izan zuen, adituek emandako webinarren bidez. Negozio-ereduaren eta Finantziazioaren Kudeaketaren esparruei laguntzeko, EUSKALITen laguntza izan zen, eta digitalizazioaren esparrurako, berriz, Teknaliaren eta Vicomtechen laguntza.
KSI ATEA
DEuskadiko Kultura eta Sormen industrien lehiakortasuna hobetzeko dugun helburua aintzat hartuz eta KSIetan berrikuntza sustatzeko KSI berritzaile programa osatu ahal izateko, 2019an erronka berri bati ekitea erabaki zen: nazioartekotzeari.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatuta eta Tabakalerak kudeatuta, Kultura eta Sormen Industrien (KSI) Nazioartekotze Programa Pilotuak, Euskadiko kultura eta sormen sektoreko enpresei, ondorengo zerbitzuak eskaini zizkien:
- NAZIOARTEKOTZE DIAGNOSTIKOA, enpresek nazioarteko merkatuei heltzeko duten ahalmena ezagutzeko aukera eman zuena. (70 enpresa arte aukeratu ziren).
- NAZIOARTEKOTZE PLANA, atzerriko negozio aukerak guztiz aprobetxatzeko bide-orria diseinatzen lagundu ziena (20 enpresa arte aukeratu ziren).
- FORMAKUNTZA PLANA, Kultura eta Sormen Industriekin zerikusia duten gaietan oinarrituta.
KSI TEK
KSITek programa kultura eta sormen-industriei (KSI) zuzendutako programa izan zen. Lehentasunezko erronka da digitalizazio teknologiak txertatzea eta transferitzea KSI enpresen esparruan. KSITek programa berria da, eta KSI Berritzaile programaren ardatz teknologikotik dator (2017-2020).
Helburua zen "kultura eta sormen-industrien (KSI) eta teknologia-sektorearen (oinarri teknologikoko enpresak eta ZTBESko zentroak) arteko lankidetza sustatzea, merkatu globalenetarako sortutako produktu eta zerbitzu berritzaileak eratzeko eta sinergiak eta aukera eta garapeneko espazio berriak sortzeko".
KSI sektoreko enpresak beraiek aukeratutako agente teknologikoarekin aurkeztu ahal izan ziren "KSI sektorearen eraldaketa digitala errazten duten proiektuak" identifikatzeko. Onartutako proiektuek apustu garbia izan behar zuten enpresek beren produktu eta zerbitzu nagusien eraldaketa digitalean bilaka dezaten. Teknologiak balio erantsia eman beharko du enpresak eskaintzen dituen egungo produktuen/zerbitzuen diseinuan, ekoizpenean, sorkuntzan, banaketan, erakusketa, kontsumoan eta elkarreraginean.
Horrela, aurreko programen bidean (KSI Berritzaile), aukerak sortzen jarraitu nahi da, teknologia hauetan oinarritutako irtenbideak garatuz:
- Multimedia edukien prozesamendua (edukiak lortu, indexatu eta berreskuratu, estreaming eta broadcast plataformak, jabetza intelektuala eta eskubide digitalen kudeaketa).
- Ordenagailuzko grafikoak (animazioa, rendering, Errealitate Birtuala eta Handitua, joko serio eta interaktiboak, BIM).
- Konputazio mugikorra eta nonahikoa (Gauzen Internet-a, wearableak, testuinguruan oinarritutako konputazioa, hodeiko konputazioa, dronak, jantzi adimendunak).
- Konputagailu bidezko ikusmena (irudien prozesamendua, pertsonen jarraipena, mugimendua atzematea, 3D-ko berreraiketak)
- Datu-analisiak (Big Data, datu-meatzaritza, analitika deskriptibo, prediktibo eta preskriptiboak, Open Data, ikusmenezko analitikak).
- Hizkuntza-teknologiak (hizketa naturalaren prozesamendua, mintzamenaren prozesamendua, elkarrizketa-sistemak, itzulpen automatikoa, sentimendu-analisia).
Ohitura zaharrak, experientzia berriak
Empresa: CODESYNTAX
Eragilea: TECNALIA
Ardatza: 1. ardatza: Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa
Zure bizitza eraldatzen dituten erremintak
Empresa: DUMYPARK
Eragilea: TECNALIA
Ardatza: 1. ardatza: Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa
Ondo ahoskatzen ikasteko
Empresa: BAI&BY
Eragilea: VICOMTECH
Ardatza: 1. ardatza: Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa
Inoiz ez gara hain konektatuta egon
Empresa: DABADABA
Eragilea: VICOMTECH
Ardatza: 1. ardatza: Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa
Pertsonengan zentratutako hazkundea
Empresa: GESTIONET
Eragilea: EUSKALIT
Ardatza: 2. ardatza: Antolaketa-ereduaren berrikuntza
Bide Berriak
Empresa: AURMAN
Eragilea: EUSKALIT
Ardatza: 2. ardatza: Antolaketa-ereduaren berrikuntza
Aldaketarako egokitzapena
Empresa: TARIMA
Eragilea: ELKARGI
Ardatza: 3. ardatza: Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa
Ate berriak irekitzeko tresna
Empresa: TEATRO PARAISO
Eragilea: ELKARGI
Ardatza: 3. ardatza: Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa
LT3 Cross Fertilization (Ongarritze Gurutzatua)
Kulturaren eta sormenaren (RIS3 estrategiaren araberako aukera-lurraldea) eta beste arlo edo "aukera-eremu" batzuen arteko polinizazioa, KSIei abantaila garrantzitsuak ekar diezazkiekeen ariketa dela uste da. Ildo horretan, aukerak bilatzearen ondorioz, argi eta garbi identifikatu dira KSIen eta elikaduraren sektorearen arteko sinergiak (katearen maila guztietan), eta harreman hori bultzatu eta sendotu egin da EAEn.
1) Aerobanquets
Eremu geografikoa: Nazioartekoa
Iharduera arloak: Digitala
Elikaduraren sektorea: Gastronomia
Teknologia: Bai (AR/VR)
Emaitza Efektu/Eragin mailan:
Erabiltzailearen esperientzia: Aerobanquetsek efektu bat eragiten du erabiltzailearen esperientzian eta proposamen disruptiboagoa egiten du, jankideak ahora eramaten duen janariari dagokionez duen pertzepzioan esku hartzen duelako.
http://www.mattiacasalegno.net/aerobanquets-rmx/#1
New Yorkeko bi jatetxe indiar Mattia Casalegno artista italiarrarekin elkarlanean ari dira, zentzumen anitzeko bizipena sortzeko gastronomian. Horretarako, errealitate birtuala bezalako murgilketa-teknologiak baliatzen dituzte.
Jankideek errealitate birtualeko OCULUS betaurrekoak erabiltzen dituzte eta, horiekin, janari-platerak ikus ditzakete errezeta ezagunekin zer ikusirik ez duten forma, ehundura eta kolore berriekin. Horrela, jankideek zentzumen anitzeko esperientzia berri batez gozatzen dute (musika ere erabiltzen da).
La cocina futurista (1932) liburua errezeta surrealistez beteta dago eta hori izan zen artista italiarraren inspirazioa, gastronomiaren sektorearekin sinergia berriak bilatzeko. Horren guztiaren ondorioz, nahiko arrakastatsua izan den eskaintza berria lortu du.
2) Le Petit Chef
Eremu geografikoa: Nazioartekoa
Iharduera arloak: Digitala
Elikaduraren sektorea: Gastronomia
Teknologia: Bai (3D Mapping)
Emaitza Efektu/Eragin mailan:
Erabiltzailearen esperientzia: Petit-Chefek efektu bat eragiten du erabiltzaile-esperientzian eta ez du zuzenean esku hartzen platerean; osagaiekin eta errezeta berarekin lotutako kontakizun bat irudikatzen du.
https://www.youtube.com/watch?v=LXyX-OvZlUg
Europako eta Asiako jatetxe batzuk Skullmapping artista grafikoen kolektiboarekin elkarlanean ari dira, menuak iradokitzaileagoak eta entretenigarriagoak izan daitezen.
Mahaiaren gainean, animazioak proiektatzen dira eta jankideek, bere plater nagusia heldu arte, mahai-oihala plateraren azpitik igeri egiten duten arrain tropikalez betetako ozeano bihurtzen dela ikus dezakete. Edo, postrea baino lehen, platera elurtutako paisaia bihurtzen da; chefa iglu batetik ateratzen da eta plateraren gainera botatzen duen izozki-bola bat sortzen du, hori guztia soinuarekin batera.
Artistek kalitate altuko edukiak sortzen dituzte eta, bideomapping bidez, mahaia agertoki bihurtzen dute, chefak sortutako menuarekin lotutako 3D animazio bat proiektatuz. Beraz, plateren edo osagaien inguruko zerbait kontatzen duen istorio txiki bat narra daiteke.
3) SmartPlate
Eremu geografikoa: Nazioartekoa
Iharduera arloak: Digitala
Elikaduraren sektorea: Horeca
Teknologia: Bai (IoT)
Emaitza Efektu/Eragin mailan:
Produktu-berrikuntzako esperientzia: Janaria azkarrago prestatzeko pentsatutako produktu berritzailea, plater desberdinak erabili gabe eta zenbaitetan pisatu gabe.
https://www.indiegogo.com/projects/smart-plate-topview-your-personal-nutritionist#/ https://www.getsmartplate.com/
SmartPlate gailu adimenduna erabiltzaileei dieta osasuntsua izaten laguntzen dien produktu bat da. Platera hiru ataletan banatzen da eta hiru baskula independente ditu, bana plateraren atal bakoitzarentzat.
Ikusmen artifizialeko algoritmo bat erabiltzen du plateraren atal bakoitzean dauden elikagaiak identifikatzeko. Erabiltzaileak aplikazioa erabili behar du baskulatik errazio bakoitzaren pisuari dagokionez bidalitako datuak ikusteko. Hala, aurretik bere dietari buruz ezarritako datuen arabera, ikusi ahalko du jango duena ezarritako dietaren barruan dagoen, hain zuzen ere, kaloriei eta nutrientei dagokienez.
ZEHATZA da berehala identifikatzen dituelako 1.000 elikagai baino gehiago. ERAMANGARRIA da tuper batek bezalaxe funtzionatzen duelako, janaria etxetik prest eramateko. ZORROTZA da, bere aplikazioaren bidez, makronutrienteak identifikatzen dituelako (proteinak, karbohidratoak eta gantzak) eta mikronutrienteak (zuntza, azukrea, sodioa) identifikatzen dituelako, zehaztapen-maila altuarekin.
4) Etxanobe Atelier
Eremu geografikoa: Tokikoa
Iharduera arloak: Digitala
Elikaduraren sektorea: Gastronomia
KSI sektorea: Eduki digitalak. Serious games
Teknologia: Bai (VR)
Emaitza Efektu/Eragin mailan:
Erabiltzailearen esperientzia: Errealitate birtualeko esperientzia uztartzen da bioleten postreak ahoan eragindako sentsazioarekin eta horrek ikusmen-entzumen-dastamen sentsazioen nahasketa bat sortzen du, zaporea indartzen duena eta lasaitasun-sentsazio paregabea eragiten duena.
Emaitza nagusia izan da jatetxean lan egiteko modua aldatu dela. Komunikazio digitalari esker, atmosfera isilagoa mantentzen da jangelan; izan ere, zerbitzariak sukaldearekin komunika daitezke mugitu eta hitz egin gabe. Hortaz, behar-beharrezkoak diren bidaiak soilik egiten dituzte, hau da, platera prest dagoenean.
https://www.binarysoul.net/portfolio/etxanobe-experiencia-vr https://www.binarysoul.net/portfolio/etxanobe-atelier
Fernando Canales sukaldariak bere plateretako bat berritu du. Kasu honetan, bere "bioletak" postre harrigarria berritu du; hemendik aurrera, postre horretaz goza daiteke errealitate birtualeko esperientzia batekin eta, horri esker, jankideek bioleta-zelai baten gainean hegan egingo dute.
5) Tequila Museoa
Eremu geografikoa: Nazioartekoa
Iharduera arloak: Digitala
Elikaduraren sektorea: Gastronomia
KSI sektorea: Eduki digitalak. Serious Games
Teknologia: Bai (AR)
Emaitza Efektu/Eragin mailan:
Erabiltzailearen esperientzia:Virtualwarek murgilketa-esperientzia paregabea garatu du; horretan, tekila bizirik dago, errealitate mistoko teknologian oinarritutako ibilbide interaktibo baten bidez.
Tierra de Maestros izeneko espazioa bisitatzen duten pertsonek modu dinamiko batean ezagutzen dituzte tekila egiteko teknika, prozesua eta historia, alderdi erreala eta birtuala konbinatzen dituen esperientzia batean.
Kanpainak iraun dituen 8 hilabeteetan, 1400 pertsonek baino gehiagok bisitatu dute esperientzia; eragin mediatiko handia lortu du eta, gainera, markaren pertzepzioa % 98 hobetu du.
https://www.virtualwareco.com/es/proyectos/experiencia-interactiva-museo-tequila/
Mundu mailako lehendabiziko murgilketa-esperientzia; horretan, tekila bizirik dago, errealitate mistoko teknologian oinarritutako ibilbide interaktibo baten bidez.
Casa Cuervo markaren helburua da esperientzia paregabea sortzea publikoarentzat oro har, Maestro Dobel® tekilaren elaborazioan duen maisutasuna erakusteko.
6) El Boulevard Garagardotegia (Irun)
Eremu geografikoa: Tokikoa (nazioarteko eragina)
Iharduera arloak: Diseinua. Kultura / Ondarea
Elikaduraren sektorea: Garagardotegia
KSI sektorea: Diseinua
Teknologia: Ez
Emaitza Efektu/Eragin mailan:
Produktu-berrikuntzako esperientzia: Proiektuak zenbait emaitza izan zituen. Lehenengo emaitza ukiezina da: sormen-prozesuetan, antolakuntzaren parte ez diren kanpoko pertsonak eta sormena gehitu ziren. Emaitza ukigarri gisa, produktu berri bat sortu zen: artisau-garagardo bat (Nexus), gaur egun, nazioartean banatzen dena eta edari honetan espezializatutako leku askotan aurki daitekeena. El Boulevard Garagardotegiak ildo bereko ikerketekin jarraitu du.
https://www.conexionesimprobables.es/v2/selector.php?seoparam=Nuevas-metodologias-de-innovacion-abierta-empresarial-Cerveceria-El-Boulevard---Flou-Flou-esp
Artisau-garagardoaren kultura hedatzea eta zabaltzea, El Boulevard Garagardotegia ezagutzera emanez, gai honetako espezialistentzako eta zaleentzako erreferentziazko leku gisa.
Proiektua garagardotegiko bezero desberdinekin elkarlanean egin zen; horiek, hainbat garagardo-dastatzearen bidez, bilatzen ziren kalitate-, zapore- eta usain-mailak betetzen zituen artisau-garagardo bat egitea lortu zuten.
Proiektuak 2 hilabeteko iraupena izan zuen eta Conexiones improbablesek burutu zuen, Bidasoa Bizirik-en BidasoaLab programaren esparruaren barruan.
7) Izan edo ez izan (Uvesco Taldea)
Eremu geografikoa: Kantabria. Euskal Autonomia Erkidegoa. Nafarroa
Iharduera arloak: Marketina. Komunikazioa
Elikaduraren sektorea: Banaketa
Teknologia: Ez
Emaitza Efektu/Eragin mailan:
Antolakuntza- berrikuntzako esperientzia: Supermerkatu desberdinetan, antzerki-teknikak aplikatu izan dira bezeroen zein langileen premiak antzemateko; horren bidez, "Zerbitzua hobetzeko 10 jokabide behagarri" izeneko txostena idatzi zen, UVESCOn barne-gogoeta bizia eragin zuena.
Horren ondorioz, 3 urtera begirako Bikaintasun-programa bat ezarri zen, bezeroen arretan berritzeko xedearekin, hori harreman-terminoetan jorratuz eta erabiltzaileak zein langileak inplikatuz.
https://www.conexionesimprobables.es/v2/selector.php?seoparam=Nuevas-metodologias-de-innovacion-abierta-empresarial-con-Grupo-Uvesco---Albert-Soler-esp
Uvesco Taldeko langile guztien artean konfiantza, motibazioa eta kide-sentimendua sorrarazteko barne-komunikaziorako bideak pentsatzea/birpentsatzea.
Dagoeneko existitzen ziren tresnak (webgunea edo informaziorako barne-aldizkaria) lehenestea proposatu zen, nahiz eta ez zen baztertu komunikabide berriak erabiltzeko aukera. Proiektu hau Conexiones improbablesek egin zuen, SPRIren babesarekin.
8) 3D Pitxerra
Eremu geografikoa: Tokikoa
Iharduera arloak: Diseinua
Elikaduraren sektorea: Esnekia
KSI sektorea: Diseinua
Teknologia: Bai (Impresión 3D)
Emaitza Efektu/Eragin mailan:
Produktu-berrikuntzako esperientzia: Hasiera batean, Slow Designean oinarritutako forma eta material tradizionalak erabiltzeko aukera aztertu zen, esnekien produkzioan lan egin duten lau belaunaldik osatu duten eta, beraz, osagai tradizional handia duen enpresa bat dela erakustearren. Hala eta guztiz ere, ideia eta bilera askoren ostean, pentsatu zen hobe zela komunikatzea, aurrekoaz gain, enpresa berritzailea direla.
Horregatik, fabrikaziorako, 3D inprimaketan pentsatu genuen. Fabrikazio-sistema honek identitatea eta izaera berritzaileago ematen ditu. Bestalde, produkzio txikia egitea ahalbidetzen du, inbertsio handirik egin gabe.
https://mukalab.com/en/portfolio/iztueta-jug/
Esne-poltsak edukitzeko pitxer bat diseinatu da eta 3D inprimaketan egin da Iztueta esne-enpresarentzat, baserriko esne-tradizioan eta bertako kalitate altuko produktuetan oinarritutakoa. Izan ere, prozesu osoa zaintzen dute, behiak larretako belarrarekin elikatuz eta Europako teknologiarik eta berrikuntzarik onena aplikatuz.
Iztueta Lazkaon, hau da, Gipuzkoako bihotzean kokatutako esne-ekoizle txikia da eta berezko pitxer bat behar zuen esne-poltsak edukitzeko, bere bezeroei merchandising gisa oparitzeko. Funtsean, proiektuaren erronka zen unitate gutxi fabrikatu nahi zirela, baita ostalaritza-lokaletan erabiltzeko baldintzak ere.
9) El Bosque
Eremu geografikoa: Tokikoa
Iharduera arloak: Diseinua
Elikaduraren sektorea: Gastronomia
KSI sektorea: Diseinua
Teknologia: Ez
Emaitza Efektu/Eragin mailan:
Produktu-berrikuntzako esperientzia: Omenaldi bat da Mugaritz inguratzen duen paisaiari, babestu duen eta bi hamarkada baino gehiagotan inspirazio izan den inguruneari. Esperientziaren lehenengo partearen euskarria da, gelatik kanpo gertatzen dena, terrazan, Mugaritzi (euskaraz, mugako haritza) izena ematen dion ehun urtetik gorako haritzaren itzalpean.
Paisaia apurka-apurka sortzen da, mokaduak dastatzen diren heinean, bertako orografia imitatzen duen zuhaitz-multzoa sortzen den arte.
https://diariodesign.com/2018/07/el-bosque-de-inaki-remiro-para-el-restaurante-mugaritz/
Mugaritz bi euskal udalerriren arteko banalerroan dago, Errenteria eta Astigarraga, mendiz inguratutako landa-gune batean. Bere izena mugari eta haritzari eskainitako omenaldi bat da; azken horrek muga hori zaintzen du duela 200 urte. Mugaritzen, mugak ez dira soilik fisikoak, bere identitatea ere definitzen baitute: diziplina anitzeko izaera eta ezarritako mugak gainditzeko nahia, begirada urrunago finkatzeko desirarekin.
Iñaki Remiro (Iruña, 1978) diseinuaren eta produktu-berrikuntzaren profesionala da eta izendatzaile komun hau duten enpresekin lan egiten du: pasioa, sormena, diseinua eta berrikuntza, bere negozio-ereduaren parte estrategiko gisa. Bere kide askok diotenaren arabera, sortzailea, analitikoa eta komunikatzaile ona da. Berari asko gustatzen zaio esatea xehetasunak garrantzitsuak direla.
10) Musika mahastien artean
Eremu geografikoa: Tokikoa
Iharduera arloak: Kultura. Ondarea
Elikaduraren sektorea: Bodegak
Teknologia: Ez
Emaitza Efektu/Eragin mailan:
Erabiltzaile kulturalaren esperientzia: Jaialdia hasi zenetik, Arabako Errioxako bisitarien kopurua urtero areagotu da. Eskaintza turistikoa paketeetan egiten da (ostatua+bisitak+jarduerak) eta, horrela, eragile antolatzaileen urteko etekin ekonomikoak nabarmen handitu dira.
http://www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/ruta-berria/es/eventos.php?id=626
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak udaro hartzen du parte Mahastien arteko Musika Jaialdiaren antolakuntzan. Ekitaldi horrek kultura eta gastronomia uztartzen ditu eta bere programazioan, besteak beste, irteerak, olio-dastatzeak, lantegiak eta bisita kulturalak egiten dira.
Proiektuak bodegak, museoak, ostatuak, jatetxeak, jarduera-enpresak eta enotekak biltzen ditu eta, horri esker, Arabako Errioxa mundu mailako erreferentziazko norako enoturistikoa bilakatu da.