RIS3 Euskadi
RIS3 (Regional Innovation Strategy for Smart Specialization) berrikuntzarako estrategia europar berriak adimendun espezializaziorako estrategia markatzen du. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2020ko Planaren barruko RIS3 Euskadi estrategiak identifikatzen ditu adimendun espezializaziorako lehentasun estrategikoak Euskal Autonomia Erkidegoan.
Euskal ekonomia dibertsifikatzeko berariazko estrategia esplizitua ezartzen du RIS3 Euskadik, funtsezko hiru teknologia erraztailetik (biozientziak, nanozientziak eta fabrikazio aurreratua) eta lehentasunezko bost merkatutik (garraioa eta mugikortasuna, mundu digitala, zientziaren industria, zahartzea eta osasuna eta energia) abiatuta.
Esparru horren pean, eta teknologia-maila nahiz hazkuntza-ahal handiak dituen eremurantz ehundura dibertsifikatzearen aldeko apustu irmoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoak espezializazio eta gaitasun handiak erakusten dituen hainbat sektoreri eragiten dioten hiru lehentasun zehaztu dira: fabrikazio aurreratua, energia eta bio/osasuna binomioa.
RIS3 Euskadin identifikatu diren sektore estrategikoak
Gainera, lau aukera-esparru identifikatu dira: elikadura, ekosistemak, hiri-habitata eta industria kultural eta sortzaileak. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kudeatzen du Kultura eta Sormen Industrien (KSI) eremua, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin eta Lehendakaritzarekin elkarlanean beti.
Horri begira, gainerako aukera-esparruetan eta hiru lehentasunetan bezalaxe, pilotaje-talde bat sortu da.
Pilotaje-taldeak. Eraketa

Herri-administrazioa
- Eusko Jaurlaritza: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila / Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Saila
- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak: Kultura Sailak / Ekonomia Sustatzeko Sailak
- Hiriburuetako udalak (Bilbo, Donostia eta Gasteiz): Kultura Atalak / Ekonomia Sustatzeko Atalak
Enpresak eta klusterrak
- Elkarteak eta klusterrak: Eiken, Habic, Gaia-Basquegame, Langune, Arbaso, Arkitektoen Elkargoa, Basquemoda, Publizitate Agentzien Elkartea, Eide, Ehmbe, Eskena, Liburu Ganbera, Ibaia, EPE-APV, MIE, AVPIOP
- Entitate gidariak: EITB, Zinemaldia, Guggenheim, Tabakalera, Azkuna zentroa, Santa Maria Katedralaren Fundazioa, Balentziaga museoa
Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
- Innobasque
- Tecnalia korporazioa
- IK4 Research Alliance
- Basque Culinary Center
Pilotaje-taldea urtean behin biltzen da gutxienez, baina seihileko bakoitzean elkartzen saiatzen gara.