Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

KSIAtea

Euskadiko Kultura eta Sormen industrien lehiakortasuna hobetzeko dugun helburua aintzat hartuz eta KSIetan berrikuntza  sustatzeko KSI berritzaile programa osatu ahal izateko, 2019an erronka berri bati ekitea erabaki dugu: nazioartekotzeari.


Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatuta eta Tabakalerak kudeatuta, Kultura eta Sormen Industrien (KSI) Nazioartekotze Programa Pilotuak, Euskadiko kultura eta sormen sektoreko enpresei, ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie:

  • NAZIOARTEKOTZE DIAGNOSTIKOA, zure enpresaren nazioarteko merkatuetara heltzeko potentziala ezagutzea ahalbidetuko dizuna (70 enpresa arte aukeratu ahal izango dira).
  • NAZIOARTEKOTZE PLANA, atzerriko negozio aukerak guztiz aprobetxatzeko bide-orria diseinatzen lagunduko dizugu (20 enpresa arte aukeratu ahal izango dira).
  • FORMAKUNTZA PLANA, Kultura eta Sormen Industriekin zerikusia duten gaietan oinarrituta.


Parte hartzeko gutxieneko baldintzak

  • Bi pertsona edo gehiagoko enpresa izatea. Bestalde, salbuespen moduan kontuan izango dira pertsona bakarreko bi enpresak edo gehiagok lankidetzan garaturiko proiektuak. Klusterrak eta enpresa elkarteak kanpoan geratuko dira.
  • Kultura eta Sormen Industrien sektoreko parte izatea.
  • Enpresa pribatua izatea, edo gehienezko %50eko partaidetza publikoa izatea.
  • Zerga-egoitza Euskadin egotea.


Eskaera epea

  • Eskaera epea 2019ko maiatzaren 14tik uztailaren 5era irekita egongo da.


Programan parte hartzeko eskaera igorpena

  • Programan interesa duten enpresek hurrengo eskaera-inprimakia betez aurkeztu ahal dira: eskaera-inprimakia.
  • Onarpen eskaerarekin edo programarekin zalantzaren bat izatekotan, hurrengo helbidera bideratu ksi@tabakalera.eu