Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

KSI EGOKITU

EGOKITU zerbitzua dagoeneko ezarrita dauden eta nolabaiteko ibilbidea duten KSI sektoreko enpresei zuzenduta dago; izan ere, egungo krisiaren ondorioz, negozio-eredua birpentsatu behar duten, egungo finantzaketa kudeatzeko laguntza edo aholkularitza behar duten, edo beren produktu eta zerbitzuen edo prozesuen digitalizazioari ekin behar dioten enpresei zuzenduta dago. Beraz, programa hau EZ dago bideratuta negozio edo bideragarritasun-plan bat garatzeko sortu berri diren enpresa berrientzako, ez du lagunduko finantzaketa-iturri alternatiboak aurkitzen edo laguntza ekonomikoak eskatzen, eta ez du balioko eremu digitalean edo online presentzia handiagoa lortzeko. Arazo horiek badituzte, toki eta eskualde mailan hainbat erakundek kudeatzen dituzten programa zehatzagoak. Nolanahi ere, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila saiatuko da behar duten erakundeei aholkua ematen, eta, horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko da honako helbide honetara: ksi@euskadi.eus

Emaitzen txostena

Egokitu 2020 programan aurkeztutako eta onartutako proiektuen azterketa (PDF, 823 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Onuradunak

Bi erabiltzaile motari zuzendutako zerbitzua izango da:

  • KSI enpresak edo erakundeak banaka
  • Premia edo arazo komun bat duten enpresa-taldeak

Egokitu taula