KSI Contrast
KSI eta berrikuntza
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lan-bide bat bultzatu zuen RIS3ren esparruan, Kultura eta Sormen Industrien (KSI) inguruan, aukera-lurralde gisa.
2020tik aurrera, gidaritza-talde horrek RIS3 Euskadi Sortzailea izena hartuko du. Berrikuntza da gidaritza-talde horren lan-ardatz estrategikoetako bat, bai definizio zabalari dagokionez, bai kultura- eta sormen-sektoreetan aplikatzeari dagokionez. Berrikuntza-ardatz hori garatzeko, CONTRAST proiektua garatu zen, 2021ean eta 2023an Euskadin egindako bi kongresu biltzen dituen nazioarteko proiektua. Makroproiektu horren ondorioz, Euskadiko KSIetan berrikuntza-estrategiak txertatzeko oinarriak ezarri dira.

KSI BERRITZAILE+ (berrikuntza-potentzial handiko proiektuetarako laguntza-deialdia) CONTRASTen oinarritutako emaitza zehatzetako bat da. Era berean, CONTRASTek berrikuntzaren kontzeptualizazio zabalagoan lagundu du, batez ere laukoitza eta boskoitz helizearen ereduari dagokionez.