Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

KSI Argitalpenak

  • KSIak Euskadin

    KSIak Euskadin argitalpenaren portada

    Euskal kultura- eta sormen-sektorearen garapenean zehar ibilbidea

    Argitalpen honetan, ibilbide kronologiko bat egin dugu Euskadiko kultura eta sormen sektoreak azken urteetan izan duen bilakaeran zehar, eta honako alderdi hauek landu ditugu: erakundeek KSIen sektorea ulertzeko eta babesteko egindako azterlanak eta ahaleginak, KSIen mugaketa kontzeptuala eta sektoriala, azterketa kualitatibo eta kuantitatibo berrien garapena edota babes-tresna berrien inplementazioa askotariko esparruetan, hala nola berrikuntzan edo nazioartekotzean. Argitalpenaren amaieran, CREADIS3 proiektuaren edo BDCCren (Kulturaren eta Sormenaren Euskal Barrutia) esparruan garatutako ekimenak azaltzen dira, eta ekimen horiek etorkizunerako ildo batzuk iradokitzen dituzte Eusko Jaurlaritzak KSIen alde berrikuntza eta garapen sozioekonomikoaren eragile direlako egindako apustu instituzionalari dagokionez.

  • Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietako mugaketa kontzeptuala eta definizioa (2018)

    Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietako mugaketa argitalpenaren portada

    Azterlanean EAEko Kultura eta Sormen Industrien (aurrerantzean KSI) kontzeptu-esparrua mugatu eta zehaztu nahi da. Asmoa da azterketaren xede izango diren sektoreak hautatzea, argudioak emanda, eta definizioak ematea berorien helmena mugatzeko.

    Eztabaidaren atze-oihal modura, kultura-sektorearen izaera hedakorra dago, eta, hortaz, hari mugak jartzeko zailtasuna. Eztabaida hau garatzearekin batera, eta berorren ondorioz, jarduera gehiago erantsiz joan dira, bai kultura-sektorearen balio ekonomikoa kontabilizatzeari dagokionez, bai estatistika kulturalaren informazioan. Eta kultura sektorea mugatzearen zailtasunari sormen-industrietarako hedapena gehitzen bazaio, erronka are handiagoa da.


  • IKUSPEGIAK Sormen Industrien Estatistikako datuen irakurketa analitikoa (2017)

    IKUSPEGIAK Sormen Industrien Estatistikako datuen irakurketa analitikoa argitalpenaren portada

    Begiradak izeneko txosten hau Sormen Industriei buruzko lehena da eta 2017. urteko informazioa du. Aztertutako sormen-sektore bakoitzean lortutako datuak oinarritzat hartuta, txostenean ikuspegi global bat dago eta sormen-sektore guztien ezaugarriak aztertzea ahalbidetzen duten berariazko begiradak egiten dira.

    Eragiketa hau bi urtez behin egingo da, Arteei eta Kultura Industriei buruzko Estatistika bezala. Bi lanek helburuak eta metodologia partekatzen dituzte. Bi tresna horiek, elkartuta, EAEko KSI guztien funtsezko ezaugarriak ezagutzea ahalbidetzen dute. Kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko sormen-industria izenekoak eremu pribatutik dinamizatzen dituzten hainbat agente aztertuko dira: modaren, diseinuaren, arkitekturaren, hizkuntzaren industrien, publizitatearen eta bideo-jokoen sektoreetako 419 agente.


  • Kultura- eta sormen-industriak (2013)

    Kultura- eta sormen-industriak argitalpenaren portada

    Egun, Kultura- eta sormen-industriak oso garrantzitsuak dira, balio erantsiaren, sormenaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin duten lurraldeetako hazkunde ekonomikorako politiken erdigunean baitaude. Ekonomia-testuinguru globalizatu batean, gehien hazten ari diren ekonomiak ildo horretako estrategiak garatzen dabiltza.

    Txosten honek Kultura- eta sormen-industrien, Europar Batasunak bultzatutako sustapen-politiken eta sektore horietan eragina duten EAEko politiken esparru kontzeptualaren ikuspegi sintetikoa eskaintzen du. Helburua EAEn garatu beharreko politikei buruz eta Europako jarduera-esparruan zabaltzen diren aukerei buruz sakonago eztabaidatzeko abiapuntua jartzea da.

  • Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak (2014)

    Euskadiko Kultura- eta sormen-industriak argitalpenaren portada

    Oraina eta geroa.Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren eskariz, Sinnergiak social innovationek osaturiko txostena dugu honako hau. Bizi garen garai honetan, sormena eta kultura denon bistan daude, kultura-produktuak eta -zerbitzuak zabaltzen eta indartzen ari dira, eta gero eta ugariagoak dira kultura- eta sormenjarduerak.

    Jarduera horietako askok helburu eta emaitza ekonomikoak bilatzen dituzte, eta, beraz, “kultura- eta sormen-industriak” izendapena sortu da. Kontzeptu hori finkatu egin da instituzio publikoen adierazpenetan eta agendetan.

  • Kultura- eta sormen-sektoreen finantzaketa ereduak (2019)

    Kultura- eta sormen-sektoreen finantzaketa ereduak argitalpenaren portada

    Finantzaketa eskuratu ahal izatea erronka garrantzitsua da oraindik kultura- eta sormen-sektoreentzat. Europako Kultur Agenda berriak berariaz aipatzen du hori, eta ekonomiaren aldetik, kultura- eta sormen-industrientzako ekosistema onuragarriak sustatzea helburu jartzen du; horretarako, finantzaketa eskuratu ahal izatea, berrikuntzarako ahalmena, egile eta sortzaileentzako bidezko ordainketa eta sektoreen arteko lankidetza beharrezkoak izango dira.

    2016tik, Europak badu Europako Inbertsio Funtsak kudeatutako kultura- eta sormen-sektorearen berme-tresna, eta Europa Sortzailea programaren bidez hel dakioke horri; tresna hori hasiera pozgarria da eta sendotu egingo da.


  • Kulturaren Euskal Behatokiak nazioarteko adituekin antolatutako jardunaldia - 2018ko maiatzaren 9a

    Kulturaren Euskal Behatokiak nazioarteko adituekin antolatutako jardunaldia - 2018ko maiatzaren 9a, argitalpenaren portada

    Aurkezten dugun txosten honek biltzen du Kulturaren Euskal Behatokiak, 2018ko maiatzaren 9an, Bilbon, nazioarteko adituekin antolatutako jardunaldian eztabaidatutakoa. Jardunaldiaren helburua hau zen: gaur egungo errealitateari estatistika adierazle berriak txertatzeak eta lehengoen eguneratzeak dakartzaten arazo nagusiei heltzea.

    Behatokia bi proiektu handitan sartuta dago: Kultura-ohiturei eta -praktikei buruzko Estatistikaren beste edizio bat prestatzea, eta Arteei eta Kultura Industriei buruzko Estatistika zabaltzea, sormen-industriak txertatzeko. Proiektuak ez dira berri-berriak, aurreko estatistiketatik datozen aldetik. Alabaina, bi kasuetan erantzun berriak beharko dira ikerketa-erronka berrien aurrean. Adibidez, lehenengo kasuan, estatistika-eragiketa duela 10 urte egin zen, baina aisialdi digitalean ematen dugun denbora handitzearen ondorioz izandako aldaketak direla eta, hausnarketa sakona egin beharra dago.