Enplegua euskal merkataritzan
Enplegua euskal merkataritzan
Atal honetan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Estatistika Organoak egindako Euskal AEko Gizarte Segurantzako afiliazioen hiruhilekoko bilakaerari buruzko txostenak jasotzen dira.
2025eko bigarren hiruhilekoko datuak
Urte arteko bilakaera
2025eko bigarren hiruhilekoan, Merkataritzaren eta Ibilgailuen Konponketaren sektoreko jardueretan 134.548 afiliatu zeuden guztira Gizarte Segurantzan (Euskal AEko lan-altan zeuden afiliatu guztien %13,2). Afiliazioen kopurua zertxobait jaitsi da, -%0,6 (2025eko 2. hiruhilekoa, 2024ko 2. hiruhilekoarekin alderatuta).
Merkataritzaren sektoreak EAEko ekonomiak baino portaera okerragoa izan du, aldi horretan afiliazioek % 0,9ko igoera izan baitute.
Merkataritzaren sektorean soldatapekoak gutxitu dira (-%0,02) eta autonomoak jaitsi (-%2,1).
Jarduera-adarraren araberako analisia
Sektoreko jardueretako afiliazioak, balio absolututan, 2024ko bigarren hiruhilekoan baino 795 afiliatu gutxiago izan ditu (-%0,6). Ibilgailuen salmenta eta konponketan 59 afiliazio gehiago izan dira (+%0,4), Handizkako merkataritzan 306 afiliazio gutxiago (-%0,8) eta Txikizkako merkataritzan 548 afiliatu gutxiago (-%0,7).
Afiliazioak sexuaren arabera aztertzea
Sexuaren araberako banaketari dagokionez, alde handiak daude azpisektoreen artean. Txikizkako merkataritzaren sektorea oso feminizatuta dago: 10 afiliatutik 7 emakumeak dira. Aldiz, Ibilgailuen salmenta eta konponketan eta Handizkako merkataritzan gizonak dira nagusi, emakume bakoitzeko 5 eta 2 gizon baitituzte, hurrenez hurren.
Txikizkako merkataritzarako konparazioa afiliazio motaren eta generoaren arabera egitean, soldatapeko emakumeen ehunekoa %70,3 dela ikusten da, eta emakume autonomoen ehunekoa %63,4ra jaisten da.
Sar zaitez eduki osora eta aurreko hiruhilekoetako txostenetara.