Enfokamer: Euskadiko merkataritzaren behatokia

Hiriak eta joerak

Hiriak eta joerak

Atal honetan, berrikuntza- edo arrakasta-mailagatik nabarmendu diren munduko merkataritza-hiri nagusietan atzemandako joerak eta negozio-eredu berriak bilduko ditugu.

Joeren txostena

New York

Txostenean hainbat ekimenen bidez garatutako joerak jasotzen dira, hala nola, "Brooklyn made" tokiko produktuen ziurtagiri proiektu bat, "Nudie jeans" moda iraunkorreko proiektua, eta "Acustom apparel" edo "Rebecca Minkoff”, bezeroaren esperientziak garatzean oinarritutako proiektuak, besteak beste.

Ikusi New Yorkeko txostena

Joeren txostena

Washington

Txostenean tokiko ekonomiak eta ekonomia iraunkorrak garatzera bideratutako hainbat joera jasotzen dira, "Made D.C:" bezalako ekimenen eta bertan integratutako saltokien bidez, hala nola Zeke 's coffee, Harper Macaw, Timber pizza, The petworth bookshop.

Ikusi Washingtoneko txostena

Joeren txostena

Ámsterdam

Txostenean desberdintzera bideratutako hainbat joera jasotzen dira. Desberdintze hori altzarien, modaren alokairuaren, diseinu abangoardistaren, hiperespezializazioaren, online - offline integrazioaren concept store bat sortzearen edo pertsonalizazioaren bidez lor daiteke.

Ikusi Amsterdameko txostena

Joeren txostena

Londres

Txostenean hainbat ekimen publiko-pribatu jasotzen dira, Brick Lane bezalako merkataritza-kaleak eta gainbeheran dauden King 's Cross, Shoreditch, Dalston edo Peckham auzoak biziberritzeko. Town Manager bezalako figuren bidezko sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzak, Londresko hiri ereduan arrakasta joera dela erakutsi du.

Ikusi Londreseko txostena

Joeren txostena

Copenhague

Txostenean hiria eta haren ingurunea garatzera bideratutako hainbat joera jasotzen dira, diseinuan, birmoldaketan eta paregabetasuna bultzatzean oinarrituta. Horretarako, metropoli-eremuan bakarrik fabrikatutako produktuak merkaturatzen espezializatutako tokiko saltokiak sustatzen dira.

Ikusi Copenhagueeko txostena

Merkataritzaren behatokia logotipoa

Kontaktua

Helbidea

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Facebook X Instagram Pinterest Linkedin