Kontsumitzailearen konfiantza-indizea
Kontsumitzailearen konfiantza-indizea
Atal honetan Euskadiko eta Estatuko kontsumitzaileen konfiantza-indizeak biltzen dira, Laboral Kutxak edo Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindakoak, besteak beste/adibidez.
2025eko lehen hiruhilekoko datuak
Euskal kontsumitzailearen konfiantza
Laboral Kutxak egindako txostenaren arabera, urteko lehen hiruhilekoan EAEko etxekoen unitateen konfiantza-indizearen egonkortasunari eutsi zaio neutraltasuna (-4) eta 2024an erregistratutakoen antzeko balioetan (-5, -3, -4 eta -2), baina jaitsiera txikiko profilean (-2 puntu), 2022an eta 2023an ikusitako mesfidantza-mailetatik urrun baitago oraindik. Hurrengo hiruhilekoetako emaitzek baieztatuko dute konfiantza mantentzen den ala 2025ean beherakadaren progresioa areagotzen den, eta horrek euskal etxekoen unitateen konfiantzaren argazki okerragoarekin amai dezake.

Konfiantzaren beherakada txiki hori, batez ere, etxetik kanpoko faktoreek eragin dute, hala nola nazioarteko ziurgabetasun politikoak (Trumpen Administrazioaren inpaktua), gerra-gatazken konponketan dagoen ezegonkortasunak eta inflazioaren gorakadak.
EAEko etxekoen unitateak EB-27ko etxekoen unitateak baino baikorragoak dira (-4 eta -13, hurrenez hurren), eta egoera hori errepikatzen ari da 2021eko bigarren hiruhilekotik. Ildo horretan, eta ezkorragoak izan arren, Europako etxekoen unitateak egonkorrago eta ia aldaketarik gabe mantendu dira azken lau hiruhilekoetan (-13, -12, -12 eta -13 2024ko bigarren hiruhilekotik 2025eko lehen hiruhilekora). Emaitza horiek, nolabaiteko ezkortasunaren barruan, hobekuntza dakarte 2022an eta 2023an erregistratutakoen aldean (-22 eta -17 urteko batez bestekoan), baina euskal etxekoen unitateen "konfiantza handiagotik" urrun jarraitzen dute.

Ildo horretan, hazkunde ekonomikoaren zifrek Espainiako ekonomiaren (+%3,8) eta euskal ekonomiaren (+%2,2) portaera hobea berresten dute, Europako ekonomiaren hazkunde txikiagoarekin alderatuta (+%1,1), Alemaniaren portaera txarragoak baldintzatu baitu (-% 0,3).
Sar zaitez serie historiko osoen adierazleetara.