Osasun Saila

Ekarpen farmazeutiko berria (2021)

Non arautzen da ekarpen farmazeutiko berria?

Ekarpen farmazeutiko berria 2021.urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean arautzen da
bere azken xedapenetako hogeita hamabosgarrenean, hain zuzen ere.

Azken xedapen honek sendagaien eta osasun-produktuen bermeei eta erabilera arrazionalari buruzko Legearen testu bateginaren (uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua) 102. artikulua aldatzen du, erabiltzaileen eta onuradunen ekarpena farmazia-prestazio anbulatorioan.

Zein pertsonari eragiten dio aldaketa honek?

Farmazia-salbuespena duten hiru kolektibo berri sartu dira (OTI 001):

  • % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta duten adingabeak.
  • Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonak, familia-harrera iraunkorreko erregimenean edo adopzio helburuko zaintzan ardurapeko seme-alaba edo adingabeagatik.
  • Gizarte Segurantzako pentsiodunek, baldin eta urteko errenta 5.635 eurotik beherakoa bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpeneko likidazio-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren laukitxoan kontsignatuta, eta, aitorpena aurkeztu beharrik ez badute, 11.200 eurotik beherako urteko errenta jasotzen badute.

Noiz jarriko da indarrean ekarpen farmazeutiko berria?

Ekarpen berri hori 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Farmazian 2021eko urtarrilaren erdialdean eguneratuko da; beraz, hilean zehar inolako zenbatekorik ordaindu bada, gastua itzultzeko eska daiteke.

Non eskatu behar du dirua itzultzeko?

Pazienteak bere osasun-zentroan edo bere lurralde historikoari dagokion Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan eska dezake ekarpena itzultzeko.

  • Vitoria-Gasteiz– Olagibel kalea, 38
  • Donostia-San Sebastian - Antso Jakitunaren kalea, 35
  • III. Bilbao – Alameda Rekalde, 39-A

Esleitu zaion ekarpen farmazeutikoarekin ados ez badago, nora jo behar du pazienteak?

Herritarrak kontuan hartu behar du farmazia-ekarpenaren esleipena 2019ko errentan oinarritu dela. Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalera (GSIN) jo behar du bere intzidentzia bere gizarte- eta lan-egoerari buruzkoa bada, edo Lanbidera, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) jasotzailea dela adierazten bada.

Azken aldaketako data: