Osasun Saila

Europako errezeta elektroniko interoperablea: Medikamentuak beste autonomia-erkidego batzuetan eta Europako beste herrialde batzuetan jasotzeko aukera ematen du

Tarjeta individual sanitaria - e-rezeta - Receta electrónica

Sistema honek medikamentua egoki eta zentzuz erabiltzen laguntzen du, osasun-zentroak bisitatzea, errezetak galtzea eta medikamentuak pilatzea saihesten du, aldi luze baterako Autonomia Erkidegotik atera behar denean.

Euskadiko pazienteek beste autonomia erkidego bateko edozein farmaziatan jaso ditzakete beraien medikamentuak, paperezko errezeta bat aurkeztu beharrik gabe eta baita Europako herrialde hauetako farmazietan: Portugal, Kroazia, Finlandia, Polonia, Estonia eta Txekiar errepublika.

Era berean, beste autonomia erkidegoetako eta Europako pazienteek euskal farmazietan jaso ahal izango dituzte medikamentuak.

1.    Noiztik aurrera jaso dezaket nire medikamentua Euskaditik kanpoko farmazietan?

    • 2018ko urtarrilaren 12tik aurrera.

2.    Nola identifikatu behar naiz Euskaditik kanpoko farmazietan?

    • Zure osasun-txartela aurkeztuta. Tratamendu aktiboaren Orria ere eramatea gomendatzen dizugu zure tratamendua kontsultatu ahal izateko. Farmazialariak galdetuko dizu zein den zure autonomia erkidegoa eta non eman diren mediku-aginduak.

3.    Non jaso ditzaket paperik gabeko errezeta elektronikoak?

    • Euskadiko zein Estatuko edozein farmazia-bulegotan hartu daitezke botikak.

4.    Zein pazientek jaso dezakete medikamentua interoperabilitate proiektuan sartuta dauden autonomia erkidegoetan?

5.    Zenbateko ordainketa edo ekarpena egin behar du pazienteak?

    • Pazienteak bere OTIari dagokiona ordainduko du, baina ez dira mugak aplikatuko. Muga gainditzen bada, nork bere autonomia erkidegoan eskatu behar du dagokion zenbatekoa, gastu-itzulketaren bidez, tiketak eta beharrezko dokumentazioa aurkeztuz.

6.    Zer produktu jaso ditzaket Euskaditik kanpoko farmazietan?

    • Osasun Sistema Nazionaleko mediku batek agindutakoak. Sartzen dira medikamentuak, efektuak eta osagarriak eta produktu dietetikoak, finantzatuak zein finantzatu gabeak. Produktu dietekikoen kasuan kontuan hartu behar da beste erkidego batzuetan ez direla finantzatzen. Hala ere, gastu-itzulketaren bidez, tiketak eta beharrezko dokumentazioa aurkeztuz, ordaindutakoa itzuliko zaio.

7.    Zer egin behar dut farmazian ezin badute ikusi nire tratamendua?

  • Zure tratamendua farmazian ikusten ez bada, izan daiteke oraindik oniritzirik gabe dagoelako edo hartzeko krediturik ez duzulako. Medikamentua behar baduzu, gertuen daukazun osasun-zentrora joan beharko duzu, paperezko errezeta egin diezazuten.

8.    Noiz arte jaso dezaket nire tratamendua Euskaditik kanpo?

  • Kreditu erabilgarria duzun arte. Kontuan hartu behin denbora bat pasa ondoren, preskripzioen epea amaitu egiten dela (Tratamendu aktiboaren orrian ikus dezakezu errebisio edo amaiera data). Kreditu gehiago behar baduzu telefonoz jarri harremanetan zure medikuarekin.

Eurpoa

1. Noiztik jaso ditzaket nire medikamentuak Europako herrialde bateko farmazietan?

  • 2022ko abuztuaren 1etik aurrera.

2. Zein herrialde sartzen dira Europako errezeta elektronikoaren interoperabilitatean?

  • Interoperableak gara Portugal, Kroazia, Polonia, Finlandia, Estonia eta Txekiar Errepublikarekin. Informazioa eguneratzen joango gara herrialde gehiago sartu ahala.

3. Nola identifikatu behar naiz Euskaditik kanpoko farmazietan?

  • Osasun-txartela eta NANa edo argazki bat duen edozein agiri ofizial aurkeztuta. Tratamendu Aktiboaren Orria ere eramatea gomendatzen dizugu, zure tratamendua kontsultatu ahal izateko.
  • Farmazialariak zure jatorrizko herrialdea zein den galdetuko dizu.
  • Ezin izango da botikarik jaso beste pertsona baten izenean.

4. Non jaso ditzaket nire paperik gabeko errezeta elektronikoak Europan?

5. Zenbateko ordainketa edo ekarpena egin behar du pazienteak?

  • Pazienteak medikamentuaren prezio osoa emango du. Dagokion zenbatekoa eskatu beharko da dagokion autonomia-erkidegoan, gastuak itzulita, eta, horretarako, tiketak eta eskatutako agiriak aurkeztu beharko dira.

6. Zein produktu jaso ditzaket Europako farmazietan?

  • Osasun Sistema Nazionaleko mediku batek agindutakoak. Bai finantzatuak eta finantzatu gabeak, sendagai estupefazienteak eta psikotropoak izan ezik

7. Zer egin behar dut farmazian ezin badute nire tratamendua ikusi?

  • Zure tratamendua farmazian ikusten ez bada, izan daiteke oraindik oniritzirik gabe dagoelako edo hartzeko krediturik ez duzulako. Medikamentua behar baduzu, gertuen daukazun osasun-zentrora joan beharko duzu, paperezko errezeta egin diezazuten.

8. Noiz arte jaso dezaket nire tratamendua Euskaditik kanpo?

  • Kreditu erabilgarria duzun arte. Kontuan hartu behin denbora bat pasa ondoren, preskripzioen epea amaitu egiten dela (Tratamendu aktiboaren orrian ikus dezakezu errebisio edo amaiera data). Kreditu gehiago behar baduzu, telefonoz jarri harremanetan zure medikuarekin, tratamendua berritu eta berriro aktibo egon daitezen.

9. Lor al dezaket Euskadin agindutako medikamentuaren marka komertzial bera Europako beste herrialde bateko farmazia-bulego batean?

  • Baliteke Europako herrialde batean eskuragarri dagoen sendagai bat Europako beste herrialde batean eskuragarri ez egotea, edo beste marka batekin merkaturatuta egotea. Farmazialariak medikamentu baliokide bat emango dizu.

Azken aldaketako data: