Osasun Saila

Preskripziorik gabeko albaitaritzako sendagaien salmentaren komunikazioa

Informazioa

1132/2010 Errege Dekretuak, albaitaritzako botikei buruzko 109/1995 Errege Dekretua aldatzen duenak, 91. artikuluan dioenez, terrarioko animalia, txori apaingarri, akuarioko arrain eta karraskari txikientzako botikak, albaitariaren errezetaren beharrik ez badute, errege-dekretu horretan aurreikusitakoez bestelako establezimenduetan banatu edo saldu ahal izango dira.

Establezimendu horiek errege-dekretuaren 89. artikuluan botiketarako ezarritako baldintzak bete behar dituzte, biltegiratzeari, kontserbazioari eta, beharrezkoa denean, dokumentu bidezko kontrolari dagokienez. Botika horiek ontziratuta saldu behar dira, salbu eta botika jakin baterako baimendutako formatuek hura zatika banatzeko aukera ematen dutenean, betiere egokitzapen primarioaren osotasuna arriskuan jarri gabe eta aginduzko dokumentazioaz lagunduta.

Errezetarik behar ez duten botikak saltzeko jarduerari ekin aurretik, establezimenduen legezko ordezkariek inguruabar hori jakinarazi beharko diote Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzari. Horretarako, honi erantsitako inprimakia beteko dute eta zuzendaritza horri bidaliko diote posta elektronikoz (ordfarma-san@euskadi.eus) edo posta arruntez (Farmazia Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza; Donostia kalea 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ).

Farmazia Antolamendurako Zerbitzua

Farmazia Zuzendaritza

Departamento de Salud

Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Azken aldaketako data: