Osasun Saila

Espezialitate Farmazeutiko Generikoak

Espezialitate Farmazeutiko Generikoen irudia

Zer ezaugarri eduki behar dituzte medikamentu generikoek?

  • “Erreferentziakoak” deritzegun beste medikamentuen osaera berbera (p.a., dosia, forma farmazeutikoa) daukatenak dira. Erreferentziako medikamentua deritzo, daukan erabilpen esperientzia zabalagatik, bere eraginkortasuna eta segurtasuna frogatuak dituenari.
    (Bere printzipio aktiboak 10 urte eraman behar ditu komertzializaturik)
  • Erreferentziako medikamentu horrekiko baliokidetasun terapeutikoa frogatu behar du, Biobaliokidetasuneko-Bioerabilgarritasuneko azterketen bitartez.
    Bioerabilgarritasuna: zurgatzen den farmako kantitatea eta zurgapen abiadura da.

Nola bereiz daitezke?

Izen komertziala Printzipio Aktiboarena da, jarraian laborategi fabrikatzailea adierazten da eta amaieran beti sigla hauek eduki behar ditu EFG

Azken aldaketako data: