Osasun Saila

Tratamendu kronikoak edo iraupen luzekoak

e-rezeta. preguntas frecuentes receta electronica: Tratamientos de larga duración

  • Sistema berriak automatikoki jakinarazten die farmaziei noiz beharko duzun medikuaren agindupean hartu ohi duzun medikamentuaren ontzi berri bat. Horrek esan nahi du ontzia amaitzen zaizunean zuzenean joango zarela farmaziara, ontzi berri bat eskuratzera.
    Eta zure medikazioaren ontzia teorian amaitu baino 15 egun lehenago egin ahalko duzu, bai eta edozein unetan ere, data horretatik aurrera. Gauza bat baizik ez da izan behar kontuan: medikazioa aurreikusitako data baino geroago jasoz gero, data horretatik aurrera zehaztuko da noiz hartu ahalko den hurrengo ontzia (betiere medikuak Tratamendu-orrian zehaztutako epealdiaren barruan badago).

     

  • Adibidez:

    Oihaneri ENALAPRIL, 29 konprimitu, errezetatu dizkiote, eta gosarietan konprimitu bat hartu behar du. Tratamendua kronikoa da eta urtebetean berrikusteko data dauka.
    Oihanek urtarrilaren 1ean jaso du ENALAPRILen lehen ontzia. 28 konprimitu dituenez eta Oihanek egunean bat hartzen duenez, ontzia amaitzeko data teorikoa urtarrilaren 28a da.
    Halere, Oihanek ontzia amaitzeko data teorikoa baino 10 egun lehenago har dezake beste ENALAPRIL ontzi bat. Hau da, Oihane urtarrilaren 18tik aurrera joan daiteke farmaziara. Oihane data horietan farmaziara ez badoa, ez da ezer gertatuko, urtarrilaren 29tik aurrera (hau da, ontzia amaitzeko data teorikotik aurrera) edozein egunetan joan baitaiteke ontziaren bila. Izan ere, tratamendu kronikoetarako errezeta elektronikoek ez dute iraungitze-datarik.
    Kasu horretan, Oihane farmaziara otsailaren 5ean badoa (urtarrilaren 28an joan beharrean), medikazioa eman eta egun hori hartuko da kontuan hurrengo datarako. Beraz, Oihanaren ENALAPRIL ontziaren hurrengo data teorikoa otsailaren 5etik 28 egun igaro ondoren izango da, hau da, martxoaren 5a. 10 egun lehenago edo data horretatik aurrera edozein egunetan jaso ahal izango du medikamentua. Eta horrela urtebete igaro arte. Orduan, berriro ere itzuli beharko du medikuaren kontsultara, tratamendua berrikustera.

  • Ez, errezeta elektronikoko sistema berriarekin ez da beharrezkoa. Medikamentuak amaitzen zaizkizunean, Farmaziara joan eta, osasun-txartelaren bidez identifikatuta, gutxi gorabehera hilabeterako medikazioa emango dizute (beti ere medikuak agindutako tratamendu-aldiaren barruan bazaude, eta zure Tratamendu-orrian agertzen den berrikuspen-data bitartean).
  • Errezetak eskuratzeko, ez. Tratamendu-orriak urtebete irauten du gehienez, eta bertan ondo zehaztuta dauden aldian-aldiko berrikuspenak egitera itzuli beharko duzu. Gainera, nahi duzun bestetan itzul zaitezke kontsultara; osasun-prestazioak ez dira aldatu.
  • Lehen ontzia tratamendua hasi eta berehala egongo da farmazian. Aurrerantzean, berriz, hurrengo ontziak ere prest egongo dira, Tratamendu-orrian agertzen den azken datara arte. Medikamentuak ikus-onetsi berezia behar badu, lehen aldian bizpahiru egunetan zain egon beharko duzu. Ontzia amaitzen denean, zuzenean joan ahalko zara Farmaziara. Ontzia amaitzeko data teorikoa baino 15 egun lehenago jaso ahal izango duzu medikamentua, eta nahi duzunean hortik aurrera. Izan ere, tratamendu kronikoetarako edo luzeetarako errezeta elektronikoek ez dute iraungitze-datarik. Halatan, hil batean aurreikusitako data teorikoa baino geroago bazoaz farmaziara, berdin-berdin emango dizute tratamendua (tratamendu-aldian bazaude, jakina).
  • Ikuskatzailetza Medikoaren ikus-onetsia behar duen medikamentu bat errezetatzen dizuten lehen aldian, bizpahiru egunean itxaron beharko duzu farmaziara joan aurretik. Lehen ontzia amaitzen zaizunean, zuzenean joan ahal izango zara farmaziara hurrengo ontziaren bila, hurrengo osasun-azterketara arte, oniritzia elektronikoki emanda egongo delako.
  • Kasu horretan, medikuarengana jo behar da Errezetatuta daukazun medikazioa baizik ez dizute emango farmazian.
  • Euskadin Farmazia guztiek emanditzakete medikamentuak errezeta elektroniko edo e-rezetaren bidez. Alabaina, Euskaditik kanpora joanez gero, Osasun Zentrora jo beharko duzu paperezko errezeta baten bila, medikazioa edozein lekutan jaso ahal izateko.