Osasun Saila

Farmazia-bulegoetako jardueraren aitorpena

Deskribapena


Espainiako legerian, farmazia-bulegoek eman beharreko zerbitzu batzuk ezartzen dira: botikak saldu, horien gaineko oharrak eman, jarraipen farmakoterapeutikoa egin eta formulazio magistrala ezarri.

Esparru horretan, AF-FC Foroak 2010ean ezarri zuen zerbitzu farmazeutikoetan beren artean independenteak diren osasun-jarduerak sartu behar direla, eta jarduera horiek egitura, definizioa, helburuak, adostutako prozedurak eta dokumentazio-sistemak eduki behar dituztela. Farmazia komunitarioaren barruan garatu behar dituzte, gainera, bertan lan egiten duten langileek.

Jarduera horiek modu integratuan eman behar dira osasun-sisteman, eta osasun-arloko beste profesional batzuekin koordinatuta, herritarren osasuna hobetzen laguntzeko.

Horrenbestez, EAEko farmazia-bulegoetan lan egiten duten osasun-profesionalek, herritarrei farmazia-arreta onena emate aldera, hainbat urte daramatzate Osasun Sailarekin lankidetzan osasun-programak egiten.

Osasun Sailaren 2021-2024 Esparru Estrategikoan planteatzen da farmazia-bulegoek Euskal Osasun Sisteman agente gisa duten integrazio-maila finkatzea eta handitzea, komunitatera bideratutako zerbitzuak emanez, sendagaien erabilerari, prebentzioari eta osasunaren sustapenari dagokienez, eta arreta farmazeutikoko programak garatuz, gainerako osasun- eta gizarte-zerbitzuekin koordinatuta.

Farmazia-bulegoen eta Osasun Sailaren arteko lankidetza-programen diseinua hobetzeko, establezimendu horiek artatzen dituzten osasun-profesionalek zein jarduera egiten duten jakin behar da eta, horretarako, erantzukizunpeko adierazpen bat bete behar da.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Farmazia Antolamendua Zerbitzua

Farmaziako Zuzendaritza. Osasun Saila

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Farmazia-bulegoetako jardueraren aitorpena: 1057522

Farmazia-bulegoetako jardueraren aitorpena


Jarraibideak:

  1. Beharrezkoa baldin bada, jaitsi eta bete ezazu PDF fitxategi hau “Baterako aitorpena”.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora “Komunikazioa” botoiaren bidez.
    Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  3. Behin aplikazio barruan egon, lau pausu jarraitu beharko dira:
    • Komunikazio-formularioa bete 
    • Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
    • Komunikazioa sinatu.
    • Bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Beste tramite batzuk