Osasun Saila

Ikertzen ari diren medikamentuak

Espero ez ziren ondorio kaltegarri larriak, ikertzen ari diren medikamentuekin zerikusia dutenak.

Zaintza Farmakologikoko Unitatea da kontaktu-gunea Euskal Autonomia Erkidegoan susmatzen diren ondorio kaltegarriak jakinarazteko, bai eta segurtasun-txostenen berri emateko ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentroetan egiten ari diren entsegu klinikoetan parte hartzen duten pazienteengan espero ez ziren ondorio kaltegarri larriak izaten badira, eta ikertzen ari den botikarekin lotuta gertatu dela sumatuz gero, sustatzailea arduratuko da susmo guztiak jakinarazteaz.

Urteko segurtasun-txostenak, bai eta entseguaren azken txostena ere, Zaintza Farmakologikoko Unitateari bidaliko zaizkio, bai eta erreferentzia-batzordea den medikamentuen bidezko ikerketaren etika batzordeari ere.

Medikamentuak erabiliz egiten diren entsegu klinikoak arautzen duen (abenduaren 4ko 1090/2015) Errege Dekretua argitaratu ondoren, Espainian entsegu klinikoak egiteko Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziarenak eman zuen jarraibideen 6. puntuan ezartzen denez: “kontrako jarraibide espezifikoak egon ezean, orain arte bezala jokatzen jarraitu behar dute sustatzaileek”. Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentzia autonomia-erkidegoekin elkarlanean dabil, bere eta  autonomia?erkidegoen arteko entsegu klinikoei buruzko komunikazio-plataforma bat sortzeko.

Azken aldaketako data: 2017/05/26