Osasun Saila

Ohiko galderak: farmazia

erezeta receta electrónica farmacia

  • Noiz joan naiteke Farmaziara botiken bila?

    Kontsulta amaitu bezain laster joan ahal izango zara Farmaziara, informazioa automatikoki transmititzen baita. Ikus-onetsi behar den medikamentu bat agindu badizute, kasu horretan soilik, bizpahiru egunetan itxaron beharko duzu.

  • Edozein Farmaziatara joan naiteke?

    Euskadiko Farmazia guztietan dago e-rezeta.

  • Nire NANak edo pasaporteak balio dezake Farmazian botika jasotzeko?

    Ez, medikamentuak jasotzeko balio duen agiri bakarra zure osasun-txartela da. Hori gabe ez dago zure errezeta elektronikoetara sartzerik.

  • Beste baten bat joan daiteke Farmaziara nire botiken bila?

    Bai, baldin eta medikazio-agindua jaso duen pertsonaren osasun-txartela aurkezten badu.