
AVEQ-KIMIKAk, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko saioak egingo ditu datorren azaroaren 24an, 27an eta 28an. Saio horiek Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Punta Luzeron eta Lantaronen egingo dituzte, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko. Aldi berean, Segurtasun Sailak Alderantzizko 112 sistema aktibatuko du, herritarrei SOS Deiak aplikazioaren bidez alerta geolokalizatuak bidaltzeko aukera ematen duena.
Herritarrek, Alderantzizko 112az balia daitezen, SOS Deiak aplikazioa instalatu eta geolokalizazioa aktibatu behar dute euren telefono mugikorretan. Era horretara, larrialdi-egoeretan nola jokatu behar duten jakiteko informazioa eta jarraibide zehatzak jaso ahal izango dituzte. (112 larrialdiak webgunean kontsultatu Alderantzizko 112 nola konfiguratu behar den).
SEVESO araudiak substantzia arriskutsuak tartean dituzten istripu larrien prebentzioa arautzen du. Testuinguru horretan, sirenen eginkizun nagusia abisu-sistema indartzea eta berehalako alerta lortzea da, eraginpeko herritarrek istripu-kasuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak abian jar ditzaten.
SIMULAKROEN EGUNAK ETA ORDUTEGIAK
|
Data Fecha |
Tokia Lugar |
Enpresa Empresa |
Gunea Zona afección |
Ordua Hora |
|
2023/11/24 24/11/2023 |
Hernani |
Electroquímica de Hernani, SA |
Hernani |
10:00 |
|
2023/11/27 27/11/2023 |
Muskiz |
Petroleos del Norte, SA (PETRONOR) |
Muskiz Abanto - Zierbena
|
10:00 |
|
2023/11/27 27/11/2023 |
Santurtzi |
Puerto de Bilbao Bilboko Portua Weylchem Bilbao, SLU |
Santurtzi Zierbena
|
11:00 |
|
2023/11/27 27/11/2023 |
Punta Luzero |
Terminales Portuarias, SL (TEPSA) Acideka, SA |
Zierbena |
11:30 |
|
2023/11/28 28/112023 |
Lantaron |
Dekitra, SA General Química, SAU Bakelite Iberica, SA |
Lantaron |
11:00 |
Sirenek bi seinale-mota igorriko dituzte, argi eta entzuteko moduan, arriskuko gune osoan: bata ihes toxikoagatiko alertaren hasiera adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berarekin ekarriko du, biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa, toki itxian konfinatuta geratzea.
Eusko Jaurlaritzak Kanpoko Larrialdi Plan bat dauka, eta plan horretan ezartzen dira larrialdietan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak eta antolamendua, betiere larrialdiak fabrikaren kanpoaldean eraginik badu. Halaber, plan horrek biztanleak ohartarazteko modua ere barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez, prentsan komunikatuak argitaratuz eta sare sozialen bidez.
AVEQ-KIMIKA, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkartea, Euskal Industriak sortu zuen, eta araudia zorrotz betetzetik abiatuta, ingurumenaren gaineko eraginaren eta bere jarduera eta instalazioen segurtasunaren kudeaketa etengabe hobetzen saiatzen da. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidego osoko 130 enpresa dira elkarte horretako bazkide, eta enpresa horiek 6.000 langiletik gora dituzte.