Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Aisialdirako ontziak gobernatzeko tituluak eskuratzeko 2026ko azterketen deialdiak

[Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko azterketak]

Deskribapena


Xedea

1. deialdia: 2026ko martxoaren 10, FICOBA Gipuzkoako azokagunean (Irun)

Ordutegia:

Oinarrizko Nabigaziorako Patroia (ONP) 16:00etan (45 minutu)

Jolas Ontziko Patroia (JOP) 16:00etan (Ordu bete eta 30 minutu)

Yateko Patroia

16:00 Nabigazio Modulua (Ordu bete eta 15 minutu)
17:45 Modulu generikoa (Segurtasuna – Meteorologia) (45 minutu)

Yateko Kapitaina

16:00 Nabigazio Modulua (Ordu bete eta 30 minutu)
17:45 Modulu generikoa (Meteorologia – Ingelesa) (Ordu bete)

OHARRA:

Ateak, azterketa hasi baino ordu bete lehenago irekiko dira.

Azterketa egiteko DERRIGORREZKOA da ondorengo hauek eramatea:

Nortasun Agiri Nazionala edo egiaztagiria.

Boligrafoa.

Jolas Ontziko Patroia eta Yateko Patroia azterketetarako: Karta nautikoaren ariketak egiteko beharrezko materiala eramango da (eskuadra, kartaboia, konpasa, angelu-garraiagailua eta kalkulagailua).

Yateko Kapitaina azterketarako: 2026eko almanakea eta kalkulagailua.

* (Ez da kalkulagailu programagarririk onartuko)

Azterketa teorikoen deialdiak:

2. deialdia: 2026ko ekainaren 9, BEC-en (Bizkaia)

3. deialdia: 2026ko azaroaren 5 FICOBA Gipuzkoako azokagunean (Irun)

Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alorreko arauekin bat etorriz.


ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

Azterketa teorikoak:

1. deialdia, 2026ko martxokoa: 2026ko urtarrilaren 26tik otsailaren 13ra arte

- Otsailaren 19an argitaratuko da matrikulazioen behin-behineko zerrenda
- Otsailaren 26an argitaratuko da matrikulazioen behin betiko zerrenda
- Erreklamazioa jartzeko epea otsailaren 19tik 25era izango da

2. deialdia, 2026ko ekainekoa: 2026ko apirilaren 27tik maiatzaren 15era arte

3. deialdia, 2026ko azarokoa: 2026ko irailaren 21etik urriaren 9ra arte

Azterketa praktikoa:

Deialdi bakarra, 2026ko ekainean: 2026ko ekainaren 8tik 12ra artekoa izango da.


2026rako TASAK:

Azterketa teorikoak

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 36,07 €

Jolas Ontziko Patroia: 44,10 €

Yateko Patroia: 56,08 €

Yateko Kapitaina: 68,17 €

Azterketa praktikoak

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 36,07 €

Jolas Ontziko Patroia: 44,10 €

Yateko Patroia: 56,08 €

Yateko Kapitaina: 68,17 €

Bela: 36,08 €

Irismen motzeko irrati-operadores: 44,10 €

Nori dago zuzenduta


Kirol ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko izangaiak

Betekizunak

  • Adindunak edo 16 urte bete dituzten adingabeek parte hartu ahal izango dute Oinarrizko Nabigaziorako Patroi ituluaren lorpenerako probetan, baldin eta bere gurasoetako edo tutoreetako baimena idatziz akreditatzen badute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARRETARAKO ORDUTEGIA: (telefonoz zein aurrez aurre)

Neguko ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Udako ordutegia: 09:00etatik 13:30etara (ekainaren 1etik irailaren 25era)

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritza

Elkano kalea, 3

48011 Bilbo

Telefonoa: 944 31 21 18

E-maila: deportibak@euskadi.eus

Azterketa egiteko eskabidea


OHARRA:

Azterketa egiteko eskabidea betetzeaz gain, dagokion tasa ordaindu beharko duzu esteka honen bidez: www.nasdap.net/gesdocpas, aukeratu "Laketontziak: azterketarako eskabidea".

Izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez duten pertsonak ez dira inskribatutzat joko.

Dokumentazioa eta ordainagiriak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: deportibak@euskadi.eus

On line egindako eskaerak deialdi bakar baterako baino ez du balioko. Geroko deialdi batean parte hartzeko beste eskaera bat egin behar da.

  • Otsailak 19: matrikulazioen behin-behineko zerrenda
  • Otsailak 26: matrikulazioen behin betiko zerrenda
  • Erreklamazioa epea: otsailaren 19tik 25era arte - Erreklamazioa posta elektronikoz bidali beharko da deportibak@euskadi.eus helbidera.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak