Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arrantza Kapitaina - azterketa teorikoa 2026

Arrantza-kapitainaren titulua lortzeko azterketa teorikoetarako 2026ko deialdiak:

  • 2. deialdia: 2026ko urriaren 19tik 23ra (ordutegia)

Eskaerak aurkezteko epea: itxita

Azterketak Pasai San Pedroko CIFP Blas de Lezo LHII ikastetxean egingo dira eta izangaiek indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea eraman beharko dute.

Azterketen data zehatzak Pasai San Pedroko CIFP Blas de Lezo LHIIko iragarki-taulan eta webgunean iragarriko dira, azterketak egin baino astebete lehenago gutxienez.

Eskabideak Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) CIFP Blas de Lezo LHIIko idazkaritzan formalizatuko dira. Formalizatu ondoren, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– Indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionalaren, bizileku-txartelaren edo pasaportearen fotokopia.

– Alturako arrantzako patroiaren titulua edo titulua eskatu izanaren egiaztagiria, alturako patroia (arrantza).

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 19koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez arrantza-kapitainaren titulua lortzeko azterketetarako deialdia egiten baita 2026. urterako, Arrantza Sektoreko Titulu Profesionalak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Azken aldaketako data: