Akuikultura
Akuikultura Establezimenduen Erregistroaren galdeketa on line
Akuikultura instalazioak eraikitzeko eta zabaltzeko baimena
EAE-ak akuikulturaren eskumen bakar ugari ditu. Eta egun akuikulturari buruzko araudia huts nabari ditu. Horregaitik, EAE-ko Akuikultura Plan Zuzentzailea egin da.
Itsas baliabideak egun jasaten ari diren higadura dela medio, mundu mailan espezie batzuk gatibutasunean hazteko joera gorantz doa. Honen adibide gisa, ikus dezakegu aurrerakuntza nabarmenak ematen ari direla akuikultura arloan, batez ere teknika eta espezien maneiuan. Teknika honen bidez hazten ari diren arrain espeziak honakoak dira: urraburuak, erreboiloak eta lupiak, eta batez ere mundu mailan karpak.
Egun, EAE-an 5 enpresa dira Akuikulturan dihardutenak, hori bai, garatu gabe dauden proiektu berriak ahaztu gabe.
Aipatutako enpresetatik 2 itsasokoak dira, eta bertan erreboilo hazten dute:
- Orrua Itxasondo Arraiak S.A (Orrua Ibarbidea, 20808 Getaria, Gipuzkoa)
- Culmanor viveros de rodaballos (Camino Agiti 92, 20008 Igeldo, Gipuzkoa)
Beste bi kontinentalak:
- ostadar amuarraina hazten duena:
- Truchas Erreka S.A. (Barrio Leizaran, 20140 Andoain, Gipuzkoa)
- Nuestra Señora de Ibernalo (El Ejido s/n, 01110 Santa Cruz de Campezo, Araba)
- Eta azkena ainguira hazten duena: Acuivas S.L.
Ez dugu ahaztu behar alor honetan Akuikultura eta Lanbide Lanbide Hezkuntzako ikastetxeak betetzen duen papera. Izan ere, Mutrikuko Arrantzaleen Kofradiako bulegoa izandakoan kokatuta dagoen zentro honek bere Goi mailako zikloan itsas espezien kultiboari buruzko ikasketak eskaintzeaz gain erreboilo berritzerekin eta itsaso-trikuen hazkuntzarekin esperimentatzen da.
Dena den, EAE-ak Akuikulturan eskumen esklusiboa dauka, hori dela eta Arrantza eta Akuilutura zuzendaritzak akuikultura nahiz itsaski-bilketa antolatu, kudeatu eta sustatu egin beharko du.
Araudia:
67/2004 dekretua, apirilaren 6koa, arrantzaren eta arrantzako nahiz akuikulturako produktuen arlorako laguntzena (59-65 artikuluak), 413/2005 dekretua, abenduaren 13koa, arrantzaren eta arrantzako nahiz akuikulturako produktuen arlorako laguntzen dekretua aldatzekoa eraldatuta.
3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra.
6/1998 Legea, matxoaren 13koa, Itsas arrantzari buruzkoa. (31tik 41 artikulura)
22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostaldeari buruzkoa. (Indarrean 2003ko urtarrilaren 1 arte)
849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, honen bidez uraren jabari publikorako erregalamendua onartzen da
Legea, ekainaren 25ekoa, Itsas uretako hazkuntzari buruzkoa.