Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Informazio gehigarria EIAF programako arrantza- eta akuikultura-sektorerako laguntzen onuradunei

Laguntza emateko ebazpenak zuzentzea, laguntza-baldintzak ezartzen dituen dokumentu gisa erabiltzen direnak.

Betetzeko arauak:

  • Xedapen komunei buruzko 1303/2013 (EB) Erregelamendua
  • 508/2014 (EB) Erregelamendua (EIAF)
  • EIAF Programa Operatiboa Espainiarako
  • EIAFen Programa Operatiboaren esparruan laguntzak emateko hautaketa-irizpideak
  • Diru-laguntzei buruzko 38/2013 Lege Orokorra
  • 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • Oinarrien araua eta dagokion laguntza-deialdia

Kontabilitate bereizia. Deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat izateko betebeharra, araudiak ezartzen dituen kontrolak egin ahal izateko, eta, zehazki, auditoretza-pista errazteko, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 125. artikuluaren arabera.

Onuradun izaten jarraitzea. Onuradunak artikulu honetan aurreikusitako baldintzak betetzen jarraitu beharko du. EIAF Erregelamenduaren 10. artikulua:

  • Eskabidea aurkeztu ondoren
  • Eragiketa gauzatzen den aldi osoan.
  • Onuradunari azken ordainketa egin eta hurrengo 5 urteetan.

EIAF Erregelamenduaren V. tituluko 1. kapituluan xedatutakoaren araberako laguntzak badira, laguntzaren onuradunak ezingo du laguntzaren xede den ontzia EBtik kanpo transferitu ordainketa egin eta hurrengo bost urteetan, gutxienez. Ontzia bost urte igaro baino lehen transferitzen bada, denborazko hainbanaketa bat aplikatuko zaio igarotako denborari dagokionez. (EIAF Erregelamenduaren 25. Artikulua)

Eragiketen iraunkortasuna. Artikulu honen arabera: Xedapen Komunen Erregelamenduaren 71. artikulua. Azpiegituretako edo inbertsio produktiboetako inbertsioen kasuan, EIAFen ekarpena itzuli beharko da, baldin eta azken ordainketaren ondorengo 5 urteetan (3 urte, enpresa txiki eta ertainek sortutako inbertsioei edo lanpostuei eusten bazaie edo estatu-laguntzei buruzko arauetan ezarritako epean, aplikagarriak badira):

  • Produkzio-jarduera programaren eremutik kanpo uztea edo birkokatzea, edo
  • Azpiegitura-elementu baten jabetza aldatzea, behar ez bezalako abantaila ematen badu edo
  • Eragiketaren izaerari, helburuei edo gauzatze-baldintzei eragiten dien funtsezko aldaketa.

Azpiegituretako edo inbertsio produktiboetako inbertsioen kasuan, EIAFen ekarpena itzuli beharko da, baldin eta onuradunari azken ordainketa egin eta hurrengo 10 urteetan ekoizpen-jarduera Europar Batasunetik kanpo birlokalizatzen bada, onuraduna ETE bat denean izan ezik.

Dokumentazioaren mantentze-lanak eta eskuragarritasuna. Diru-laguntza justifikatzeko ezarritako sistematik aparte, justifikazio-agiriak (paperezko formatua edo formatu elektronikoa) Europako Batzordearen eta Europako Kontuen Auzitegiaren esku utzi beharko dira bi urtez, eragiketaren gastuak jasotzen dituzten kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera.

Iruzurraren aurkako neurriak. Iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalari (SNCA) iruzurra edo irregulartasuna izan daitezkeen gertaerak jakinarazteko aukeraren berri emango da, salaketa-kanalaren bidez: http://www.igae.pap.minhafp.gob.es/sitios/igae/esS/snca/Paginas/inicio.aspx

Informazioa, komunikazioa eta ikusgarritasuna. Laguntza onartzeak berekin dakar eragiketen zerrenda publiko batean sartzea onartzea. Kudeaketa Agintaritzak elektronikoki argitaratuko du zerrenda hori, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115.2 artikuluan eta XII. 1 eranskinean aurreikusitakoaren arabera.

Azken aldaketako data: