Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Urpekaritza profesionaleko tituluak

Urpekaritza profesionaleko txartela:

Urpekaritza profesionaleko txartelak ematea

Urpekaritza profesionaleko txartelak berritzea

Urpekaritza profesionaleko txartelaren kopia ematea

EAEko urpeko ekintzen liburuxka:

Urpeko ekintzen Liburuxka emateko eskaera

Urpeko ekintzen Liburuxka berritzeko edo bertan erregistro berriak idazteko eskaera

Azterketa medikoak urpekaritza-libretan erregistratzeko eskaera

Urpeko ekintzen kontrol-orria

Urpekaritza profesionaleko nortasun txartelak emateko eta berritzeko eta horien kopiak egiteko prozedura ezartzen da, ondoko titulazio profesional hauek egiaztatzen dituztenak:

- Sakonera txikiko urpekari profesionala
- Sakonera ertaineko urpekari profesionala
- Sakonera handiko urpekari profesionala
- Urpekari irakasle berezia
- Urpekari zientifikoa
- Urpekaritza profesionaleko antzinako titulazioak

Egiaztapen-txartelak pertsonalak eta eskualdaezinak dira, eta titularrari dagokio txartelak erabiltzeko eta zaintzeko erantzukizuna. Txartelak Nortasun Agiriarekin batera eramango dira beti.

Urpekaritza profesionaleko nortasun-txartelak bost urtean behin berritu beharko dira.

Txartelak ematea eta erregistratzea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak emango ditu identifikazio-txartelak, eta Ur eta Arrantzako Titulazioen eta Urperkaritza Profesionalaren erroldan inskribatuko ditu.

Titularrak eskabidean adierazitako helbidera igorriko dira txartelak.

Txartela iraungi dela-eta berritu nahi denean, txartel berria jasotakoan, txartel zaharra Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari igorri beharko zaio hogeita hamar eguneko epean. Bestela, baliorik gabe utziko da txartel berria.

Eskabideak aurkezteko lekuak

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza eta Akuikultura zuzendaritza
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Pasaiako Arrantza Itsas Eskola
Marinelen kalea 2. Pasai San Pedro (Gipuzkoa)

Arrantza Egituren Zerbitzua
Concha Jenerala, 23 
48010 Bilbo
Tfno. 94 4031460
Fax 94 4031461

Arrantza Antolamendurako Zerbitzua
Easo kale, 10
20006 Donostia

30/1992 legeak, azaroaren 26koa, azaltzen dituen edozein moduetan ere.

ARAUDIA

  • Agindua, 2006ko martxoaren 13koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena; honen bidez, sakonera txikiko urpekari profesionalaren titulua lortzeko ikastaroari dagokion prestakuntza-programa, ikastaroa egiteko baldintzak, Landa eta Itsasertzeko Garapenerako Zuzendaritzak ikastaroak baimentzeko jarraitu behar den prozedura eta jardueren liburuxka eskuratzeko modua arautzen dira, urriaren 13ko 201/2004 Dekretua garatze aldera.
  • 201/2004 Dekretua, urriarren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoan urpekaritza profesionala arautzeko dena.